Harrespil edo cromlecha harri eta zutarriekin zirkulu edo elipse bat osatuz eraikitzen den monumentu megalitiko mota bat da.

Artikulu hau harrespil, jentil baratze edo cromlechari buruzkoa da; beste esanahietarako, ikus «Jentilbaratza (argipena)».
Thumb
Okabe harrespila, Donibane Garazi hego-ekialdean.
Thumb
Euskal Herriko megalitoen zonaldeak.[1]

Euskal Herrian ugari dira mota honetako megalitoak, Pirinioetako mendilerroan eta inguruan. Luzaroan uste izan da Oria eta Leitzaran bailara zutela mugatzat, bailara hauetatik mendebaldera ez baitzen harrespilik aurkitu, edo oso adibide bakanak agertzen ziren[2]. Azken urteetan, ordea, Aralarren egin diren ikerketei esker, Leitzarango bailaraz haratago harrespilak egin zirela ikusi da[3]. Gainera, 2022an, Bizkaiko lehen harrespilak aurkitu zituzten Oiz mendian[4]. Kantabrian, La Corona cromlecha izan daitekeena dago, Hermandad de Campoo de Suso udalerriaren barne dagoen Población de Suso herritik gertu.[5] Segovian, Cantos Blancos cromlecha aurkitu zuten 2022an.[6] Katalunian ere badira cromlechak, adibidez, Gironako Mas Baleta cromlecha,[7], Bartzelona probintzian dagoen Cromlec de Pins Rosers.[8][9] Toledon, Totanés herrian aurkitu zen bat 2018an.[10]

Erresuma Batua, Frantzian, Danimarkan eta Suedian ere zabaldurik daude, nahiz eta ez diren Pirinioetako harrespilen berdinak. Frantzia iparraldekoak, kasu, ez dute hildakoren aztarnarik, eta beste garai batekoak dira. Izatez, izen ezberdinak erabiltzen dira ikerketetan, eta Pirinioetan aurki daitezkeen egiturak aipatzeko "Pirinioetako cromlechak" esamoldea erabili ohi da. Gainera, "cromlech" izena, jatorriz, galesa da eta trikuharria izendatzeko erabiltzen zen tradizionalki.

Izena eta euskal mitologia

Euskal Herrian, toponimian eta herritarren artean ez zen cromlech izena inoiz erabili, eta izen hori erabiltzen hasi zen Jose Miguel Barandiarenek eta bere lankideek Frantziako eta Britania cromlechekin identifikatu zituen arte.

Euskal Herriko zenbait lekutan, besteak beste, mairubaratz izendatu ohi dituzte herritarrek. Mairuak, kondairetan agertzen diren pertsonaiak dira, maiz harrespilekin lotuta hain zuzen. "Baratz" izenari dagokionez, Jose Miguel Barandiaranen ikerketen arabera, gaur egungo hizkeran ortua esan nahi du, baina, antzina, "hilerria" esan nahi izan omen zuen, Gernika eskualdeko latinizatutako ortu-santuan ("baratze santua", "zelai santua") bezala. Horrela, Ataunen, Jentilbaratza, "jentilen baratze", horiek lurperatuta omen dauden lekuari esten zaio; Oiartzunen, mairu-baratz, "Mairuen baratze" esaten diote ere, eta esaten dutenez bertan intxisuak (lamia arrak, Zuberoako Maide edo aztiak Ataunen) lurperatuta daudela.

Sarako informatzaile batek Barandiarani esan zion, Ibañetako Mairubaratzen ondotik pasatzean, bertako lurperatuen alde otoitz egin ohi zela. Aranon Jentilbaratzak deitzen die; Saran eta Zugarramurdin, Mairuilarrin "Mairu hilobia"; Maidekorralian, Altzain.[11]

Ezaugarriak eta funtzioa

Pirinioetako mairu-baratze bakoitzak hildako bakar baten errautsak ditu, eta hori ere bada nabarmentzekoa, beste toki batzuetan hilobiak kolektiboak izaten zirelako. Harrespila batzuk taldetan azaltzen dira, baina normalean ez dira oso talde handiak izaten, eta gehienak bakarka daude.[12]

Eztabaida dago harrespilak eraikitzeko asmo eta helburuei buruz: batzuek uste dute hilobi gisa erabili[13] zirela eta baita lur eremu bat markatzeko

Oteizaren hutsaren teoria

Jorge Oteiza eskultore eta arte-teorilariak sarritan hitz egin zuen harrespilen estetikari buruz, batez ere Quousque Tandem...! saiakera liburuan. Bertan, euskal pentsaera eta estetikaren ezaugarri nagusiak bilatzen saiatu zen historiaurreko artean erroak aurkituz. Lehen euskal gizakiak mundua huts-aren bidez sumatzen zuela zioen, huts eta harro hitzen etimologia-estetikoa eta harrespilen barneko espazio ireki baina mugatua aztertuz.

Euskal Herriko zenbait harrespil

Thumb
Izurriztiko Bizkarra harrespilak
Thumb
Errekaleku harrespil multzoa
Thumb
Mehatseko Bizkarra harrespil
Thumb
Altsoroi harrespilak
Thumb
Agina Ipar harrespilak
Thumb
Arritxurieta harrespila
Thumb
Zaria III harrespila
  • Abartan Izkoa harrespilak. Baztan bailara. Nafarroa Garaia
  • Abartango Zelaia tumuludun harrespila.
  • Agina harrespilak. Nafarroa Garaia.
  • Algorrieta harrespila.
  • Altsoroi harrespilak. Etxalar. Nafarroa Garaia.
  • Altxista harrespila.
  • Amunola harrespila.
  • Argibel I harrespila.
  • Argibel II harrespila.
  • Argibel III harrespila.
  • Arleorko Zabala lepoan dauden lau harrespilak.
  • Arrikolota harrespila. Etxalar. Nafarroa Garaia.
  • Arritxurieta harrespila.
  • Arritxurietako Gaina harrespila.
  • Azpegiko lepoa harrespila. Azpegi, Irati. Nafarroa Garaia[14].
  • Baraxar Pagoxar harrespila. Goizueta, Artikutza eta Arantza aldea. Nafarroa Garaia[15].
  • Basate harrespila.
  • Boreiko Harri 1 harrespila.
  • Boreiko Harri 2 harrespila.
  • Boreiko Harri 3 harrespila.
  • Egiar harrespilak.
  • Elorregiko lepoa harrespila.
  • Elorrietako Gaina harrespila.
  • Errekaleku harrespil multzoa.
  • Eteneta I (multzo megalitikoa). Adarra mendian. Gipuzkoa.
  • Eteneta II (multzo megalitikoa). Adarra mendian. Gipuzkoa. Aurrekoarengandik 250 bat metrora.
  • Etzelako harritxuriak.
  • Gorospilgo lepoa harrespilak.
  • Guardiko Lepoa harrespila.
  • Gurutzako Lepoa harrespila. Lesaka. Nafarroa Garaia.
  • Andiamendi-Mokorretako harrespilak. Makea, Lapurdi[16]
  • Iturzurigana. Oiz mendia. Bizkaia.
  • Izu Hegoalde harrespilak.
  • Izu Gaina harrespilak.
  • Izurriztiko Bizkarra harrespilak Artikutza, Arantza inguruan, Nafarroa Garaian.
  • Izurriztiko Egia harrespilak Artikutza, Arantza inguruan, Nafarroa Garaian.
  • Izurriztiko Lepoa harrespilak Artikutza, Arantza inguruan, Nafarroa Garaian.
  • Jaizkibelgo estazio megalitikoan:
  • Jentilbaratza, Aranoko harrespil-multzoa. Nafarroa Garaia.
  • Katillegiko lepoa harrespilak.
  • Kauso I harrespila.
  • Kauso II harrespila.
  • Luurtzuko lepoa harrespila.
  • Mehatseko Bizkarra harrespila.
  • Mehatseko Lepoa harrespila.
  • Meatzu Ekialde harrespilak.
  • Meatzu Mendebalde harrespilak.
  • Mendizorrotz I harrespila. Mikelaitzondo izeneko gunean (Donostia, Gipuzkoa)
  • Mendizorrotz II harrespila. Mikelaitzondo izeneko gunean (Donostia, Gipuzkoa)
  • Mulisko Gaineko harrespilak.
  • Munerre harrespila.
  • Muntto harrespila.
  • Oieleku Hego harrespila. Oiartzun, Gipuzkoa.
  • Oieleku Ipar harrespila. Oiartzun, Gipuzkoa.
  • Olari harrespila.
  • Olariaga harrespilak.
  • Okabe harrespila, Donibane Garazi hego-ekialdean. Nafarroa Beherean.
  • Organbideko harrespila.
  • Orizki harrespilak. Etxalar. Nafarroa Garaia.
  • Pagoieta harrespilak. Etxalar. Nafarroa Garaia.
  • Probazelaiburu 1. Oiz mendia. Bizkaia
  • Soalar harrespilak.
  • Urkullu Txiki Egia harrespila.
  • Zaho 1 tumuludun harrespila.
  • Zaho 2 tumuludun harrespila.
  • Zaho 3 tumuludun harrespila.
  • Zaho Ekialde tumuludun harrespila.
  • Zaria I harrespila.
  • Zaria II harrespila.
  • Zaria III harrespila.

Erreferentziak

Ikus, gainera

Bibliografia

Kanpo estekak

Wikiwand in your browser!

Seamless Wikipedia browsing. On steroids.

Every time you click a link to Wikipedia, Wiktionary or Wikiquote in your browser's search results, it will show the modern Wikiwand interface.

Wikiwand extension is a five stars, simple, with minimum permission required to keep your browsing private, safe and transparent.