politikaria From Wikipedia, the free encyclopedia
Carlos Jose Iturgaiz Angulo[1] (Santurtzi, Bizkaia, 1965eko urriaren 20a[2]) politikaria da. Euskadiko Alderdi Popularraren presidentea izan zen 1996tik 2004 arte, Eusko Legebiltzarreko kidea, eta Europako Legebiltzarreko parlamentaria. 2019ko apirilaren 3an utzi zuen politika,[3] baina 2020ko otsailaren 23an 2020ko Eusko Legebiltzarrerako hauteskundeetan PP-C's koalizioan zerrendaburu izendatu zuten.[4]
Santurtzin nafar karlisten familia batean jaio zen eta Portugaleteko Santa Maria ikastetxean ikasi. Hasieran, lanbide heziketa ikasi bazuen ere, gero hizkuntza klasikoak ikasteari ekin zion. Ez zituen ikasketak bukatu eta akordeoi irakasle bilakatu zen.[5]
Euskaldun berria da, eta seme-alabak D ereduan izan ditu.
1991n Bizkaiko Batzar Nagusietako kide eta Bilboko Udalaren zinegotzi hautatu zuten. Batzarretan 1993ra arte eta Udalan 1995era arte iraun zuen. 1994an Eusko Legebiltzarkide izendatu zuten.[2]
1993an Euskadiko Alderdi Popularraren idazkari nagusia izan zen, eta 1996an, presidentea, 2004 arte.[2]
1998ko Eusko Legebiltzarrerako hauteskundetan zerrendaburu izan zen eta bere alderdiaren emaitzarik onenak lortu zituen, bigarren bozkatuena izanik. 2004an eurodiputatu bilakatu zen.
2020an, berriro ere Euskadiko Alderdi Popularraren presidente eta EAEko hauteskundeetarako zerrendaburu izendatu zuten. Egun, EAEko legebiltzarkidea da.
Carlos Iturgaiz politikari eztabaidatua da. Bere ideologia politikoak bultzatuta, abertzaletasunaren eta ezkertiar ideologiaren aurka sutsu borrokatu da, hala Euskal Herrian[6] nola kanpoan. Adibidez, 2009an Luis Herrero alderdikidearekin batera, Venezuelatik kanporatua izan zen.[7]
Seamless Wikipedia browsing. On steroids.
Every time you click a link to Wikipedia, Wiktionary or Wikiquote in your browser's search results, it will show the modern Wikiwand interface.
Wikiwand extension is a five stars, simple, with minimum permission required to keep your browsing private, safe and transparent.