egunkaria From Wikipedia, the free encyclopedia
La Vanguardia Espainia osoan saltzen den egunkari kataluniar bat da. Godó anaiek sortua 1881.urtean Bartzelonan, eta egun, bertan dago egoitza nagusia. Informazio orokorra paperean zein formatu digitalean ematen duen hedabidea da. Espainiako, Kataluniako zein nazioarteko informazioak lantzen dituzte. Kataluniako egunkari salduena da gaur egun. La Vanguardiak historia guztian zehar gaztelaniaz argitaratu da, baina 2011ko maiatzaren 3tik aurrera, bi bertsio paralelo argitaratzen ditu, bat gaztelaniaz eta bestea katalanez. Politikoki komunikabide eskuindar eta katalanisten inguruan kokatu ohi da.
La Vanguardia | |
---|---|
Mota | Informazio orokorreko egunkaria |
Fitxa teknikoa | |
Hizkuntza | Gaztelera eta katalana |
Argitaratze lekua | Bartzelona |
Formatua | tabloide |
Argitaletxea | Grupo Godo SA |
Banaketa | |
Ekoizpen osoa | 246.170 (2008) 205.331 (2003) |
Banatze-eremua | Katalunia eta Espainia |
Maiztasuna | Egunero |
Salneurria | Doakoa |
Historia | |
Ideologia | Autonomista, kontserbadorea |
Zuzendaria | Marius Carol |
Identifikadoreak | |
ISSN | 1133-4835 |
lavanguardia.com | |
La Vanguardia, Grupo Godó-ren lehen komunikazio hedabidea izan zen 1881ean. Grupo Godók hainbat prentsa hedabide ditu: Mundo Deportivo, Magazine, Vanguardia Dossier eta Vanguardia Grandes Temas, besteak beste.
Javier Godó presidente-editoreak eta Marius Carol zuzendariak osatzen dute La Vanguardiako buruzagitza.
La Vanguardiaren enpresa argitaratzaileak La Vanguardia Ediciones SL du izena. Orduan, sozietate mugatua da, jabetza partaidetzatan banatuta duen merkataritza sozietate mota. Grupo Godó izeneko taldearen menpe dago, hau da, Grupo Godo de Comunicación SA da bere bazkide nagusia. Ez da talde honek duen medio bakarra, badauzka telebista zein irratiko beste hainbat medio: Mundo Deportivo (paperean eta digitalean), Magazine (paperean), RAC1 (ikusentzunezkoa eta digitala), RAC 105 eta 8TV (ikusentzunezkoa)... Publizitate, zerbitzu eta dibertsifikazio enpresak ere baditu.
Grupo Godó enpresan familia-kideen artean banatzen dituzte akzioak, nahiz eta Javier Godók alde handiena eskuratzen duen (%90’58). Bere bi semeek, Carlos eta Ana Godók, taldearen Administrazioko Kontseiluan bere alboan egiten dute lan.
Egoitza nagusia Bartzelonan kokatzen da, baina penintsula osotik egoitza txikiak dituzte, adibidez, Andaluzian, Valentzian, Euskal Herrian eta Madrilen.
La Vanguardiak paperean duen prezioa astelehenetik ostiralera 1,30€-koa da. Larunbatetan 1,5€ balio du eta igandetako prezioa berriz, 2,5€koa da eta Magazine aldizkaria ematen da opari gisa (2018). Digitalean berriz, artikulu, albiste zein web orrialdean agertzen diren dokumentu guztiak doan irakurtzeko aukera ematen dute. Guztira sei harpidetza mota existitzen dira, aukera ezberdinak ematen dituztenak.
Egunkarian idatzi zuten Santiago Rusiñol, Leopoldo Alas Clarín, Miguel de Unamuno, Antonio Machado, Ramón J. Sender, Antoni Tàpies, Ramón Trías Fargas, Joan Fuster edo Baltasar Porcel moduko itzal handiko egileek.
Gaur egun, Martina Klein, Quim Monzó, Pilar Rahola eta Fernando Trias de Bes kolaboratzaileen artean ditugu besteak beste.
Seamless Wikipedia browsing. On steroids.
Every time you click a link to Wikipedia, Wiktionary or Wikiquote in your browser's search results, it will show the modern Wikiwand interface.
Wikiwand extension is a five stars, simple, with minimum permission required to keep your browsing private, safe and transparent.