![cover image](https://wikiwandv2-19431.kxcdn.com/_next/image?url=https://upload.wikimedia.org/wikipedia/commons/thumb/f/f9/Stenopus_hispidus.jpg/640px-Stenopus_hispidus.jpg&w=640&q=50)
Bilateria
From Wikipedia, the free encyclopedia
Bilateria animalia erreinuaren barruan dagoen azpierreinu bat da, simetria bilaterala duena enbrioia denean. Honek esan nahi du ezker-eskuina izateaz gain, aurrea-atzea eta goia-behea atalak ere badituela[1]. Animalia phyllum gehienak hemen sartzen dira, porifera eta cnidaria izan ezik (eta beste talde txiki batzuk). Bilateriaren ezaugarriak hauek dira:
- Hiru zatitan garatzen da gorputza orokorrean: endodermoa, mesodermoa eta ektodermoa. Hau dela eta triploblastiko moduan ere ezagutzen dira.
- Ia gehienek simetria bilaterala dute hein handi batean.
- Ekinodermatuak larba direnean baino ez dira bilateralak, heldu egitean simetria erradiala dute.
- Liseriketa hodiak bi mutur izaten ditu mota ia gehienetan, non batean ahoa kokatzen den eta bestean ipurtzuloa.
- Bilateria gehienek zeloma izeneko barne espazioa dute.