euskarazko egunkaria From Wikipedia, the free encyclopedia
Berria euskara hutsean argitaratzen den eta Euskal Herri osoan irakurgai dagoen egunkari bakarra da, Euskaldunon Egunkaria itxi ostean sortua. Informazio orokorra eskaintzen du ikuspegi nazional batetik, lurralde esparrutzat Euskal Herria izanik. Paperezko edizioaz gain, edizio digitala ere badu.
Berria | |
---|---|
Mota | informazio orokorreko egunkaria |
Fitxa teknikoa | |
Hizkuntza | euskara |
Argitaratze lekua | Andoain, Gipuzkoa |
Formatua | paperezkoa eta digitala |
Kolorea | koloreko eta zuri-beltzeko orriak tartekatzen ditu |
Argitaletxea | Euskal Editorea S.L. |
Banaketa | |
Ekoizpen osoa | 13.000 (2018an) |
Banatze-eremua | Euskal Herria |
Maiztasuna | asteartetik igandera paperean; egunero webgunean |
Salneurria | PAPEREKO EDIZIOA (KIOSKOETAN GEHIENBAT):
• Astelehenetan: eZ dago salgai. • Asteartetik ostiralera: 1,60 € (ostiraletan, probintzia bakoitzak Hitza ale gehigarria). • Larunbatetan: 1,70 € (gaztetxoen Mantangorri egunkari gehigarria). • Igandeetan: 1,90 € (ikastolen jaiak direnean, egun horretako egitaraua du gehigarri). |
Historia | |
Ideologia | euskaltzalea |
Zuzendaria | Martxelo Otamendi 2003-2023 Amagoia Mujika Tolaretxipi [2023-...] |
Erredaktoreak | Enekoitz Esnaola, Gari Goikoetxea, Maite Asensio Lozano, Arantxa Iraola, Ivan Santamaria, Iñigo Astiz, Gorka Erostarbe, Mikel Peruarena Ansa |
Zutabegileak | Andoni Egaña, Angel Erro, Onintza Enbeita, Jose Mari Pastor, Anjel Lertxundi |
Identifikadoreak | |
ISSN | 1696-5108 eta 1696-5116 |
berria.eus eta berria.info | |
Egoitza nagusia Andoaingo (Gipuzkoa) Martin Ugalde Kultur Parkean dago, eta ordezkaritzak dauzka Gasteizen, Bilbon, Iruñean eta Baionan. Europako hizkuntza gutxituen egunkarietako elkartea den MIDASeko kidea da.[1][2]
Paperezko edizioa egunero argitaratzen da, astelehenetan izan ezik. Webgunean eta gizarte sareetan, aldiz, etenik gabe ematen du informazioa, goizetik gauera egunero. Prezioei dagokienez, paperezko edizioa ordainpekoa da (asteartetik ostiralera 1,55 euroko salneurria du; 1,60 larunbatetan, eta igandeetan 1,80koa zen 2022ko urrian), eta edizio digitala doakoa da. Egunkariaren PDF bertsioa ere eskuragarri dago, baina hori lortzeko berrialaguna izan behar da.
Papereko egunkariaren azken diseinu aldaketa 2014an egin zen. Aldaketa nabariena azaletan eta igandeko egunkarian izan zen, igandeko aleak aldizkari itxura hartu zuelako gai bat sakonean hartuta. Webgunearen diseinua 2017ko urrian berritu zen.
Berria informazio orokorreko egunkari euskalduna da. Hedabidearen helburu nagusia euskaldunok euskara hutsezko komunikabide bat eskuragarria izatea da, eta horregatik sortu zuten 2003an Espainiako Auzitegi Gorenak Euskaldunon Egunkaria itxi ostean.
ETArekin ustezko erlazioak leporatuta, 2003ko otsailaren 20an Euskaldunon Egunkaria ─euskara hutsean argitaratzen zen egunkari bakarra─ ixteko agindua eman zuen Espainiako Auzitegi Nazionalak, eta Egunkariako zuzendaritzako hamar kide atxilotu zituzten. Horrek guztiak iskanbila sortu zuen euskal gizartean, batetik erabakiak neurrigabetzat eta eskubideen zapalketatzat jo zituztelako eta, bestetik, hamar atxilotuetako bostek torturak eta tratu txarrak salatu zituztelako.
Horren ondorioz, Euskal Herrian protestak, diru-bilketak eta manifestazioak antolatu ziren. Gizartearen erantzuna hain izan zen jendetsua, non lau hilabeteko epe laburrean Berria egunkaria sortu baitzen, gizartearen eskaera horri erantzuteko. Erabaki judizialetik zazpi urtera, 2010ean, Auzitegi Nazionalak ETArekin erlaziorik eza onartu zuen eta Euskaldunon Egunkaria ez zela sekula itxi behar izan ebatzi.[4]
Euskaldunon Egunkaria itxi eta lau hilera, 2003ko ekainaren 21ean, Berriaren lehen alea kaleratu zen. Andoainen sortutako kazeta hori, beraz, aurreko horren oinordekoa da eta aurrekoaren ekintza askori jarraipena eman die. Esaterako, jatorrian Euskaldunon Egunkariarekin lotura zuen Bilboko "Hor Dago!" konpartsa gerora Berria egunkariarekin lotuta egon da.
2003tik, edizio digitala ere du Berriak papereko edizioaz gain[5]. 2018ko ekainaren 21ean bere hamabosgarren urteurrena ospatu zuen.
Aldi Hau Kontatzeko.
2023. urtean, ekainean, 20 urte bete ditu, Aldi Hau Kontatzeko aroari hasiera emanda. Besteak beste, zuzendari aldaketa izan da: Amagoia Mujikak hartu du Martxelo Otamendiren tokia.[6][7]
Ekainaren 21ean urtemuga-eguna izanik ere, 20.urteurrenaren ekitaldia ekainaren 17an izan da, Donostiako Tabakaleran. [8][9][10]
Bitxikeria moduan: ekitaldiak irauten zuen bitartean, Donostian izandako euri jasak hainbat arazo sortu zituen, eta, esaterako, ekitaldian, pantaila bat izorratuta, ezin izan zen ikusi "Aldi Hau Sormenez Kontatzeko" lana ezin izan zen ikusi; bi egunetara argitaratu dute BERRIAren webgunean.[11]
2003tik aurrera, Euskaldunon Egunkaria itxi ondoren, enpresa hartako langile izandakoek Euskarazko Komunikazio Taldea (EKT) sortu zuten, euskarazko egunkari nazional berria sortzearren eta eskualdez eskualde tokian tokiko herri egunkariak sustatzearren.
Ildo horretan, EKTaren baitako Bertako Hedabideak S.L enpresak eraginda, hainbat eskualdetan Hitza egunkariak sortu dira 2003az geroztik, tokian tokiko euskara elkarteen eta gizarte eragileen laguntzarekin: Tolosaldeko Hitza, Oarso Bidasoko Hitza, Lea-Artibai eta Mutrikuko Hitza, Urola Kostako Hitza, Goierriko Hitza, Irutxuloko Hitza eta Busturialdeko Hitza. Gerora, 2010ean, herrialde eta lurraldekako Hitzak jarri zituzten abian: Gipuzkoako Hitza, Bizkaiko Hitza, Iparraldeko Hitza, Nafarroako Hitza eta Arabako Hitza. Azken horrek 2016ko urtarrilean Arabako Alea aldizkariarekin bat egin zuen, eta Alea.eus proiektua jarri zuten abian.
Hartara, Euskal Herri osoarentzat Berriak edizio bakarra egiten duen arren, tokian tokiko edizioak ere ditu: haien webguneetarako lotura dago Berriaren webgunean bertan eta, lotura digitalaz gain, edizio horiek ostiraleko paperezko Berriarekin batera ere banatzen dira, lurraldeko astekari gisa. Astekarioz gain, Berriak bere edizio bakoitzaren baitan atal bereziak argitaratzen ditu: astearteetan, Tantoa, asteburuan izandako kirol ekitaldiei buruzkoa; larunbatetan, Mantagorri gehigarria eta Bizigiro atala, lehena umeentzat bideratuta eta bigarrena bizitza estiloari buruzkoa; eta igandeetako edizio berezian, Nasan, kulturari buruzkoa.
Berria egunkariaren jabe Euskal Editoreak S.L. da, Euskarazko Komunikazio Taldea S.A. enpresaren menpekoa dena. Euskarazko Komunikazio Taldea, beraz, sozietate anonimo bat da eta jabetza akzioetan banatua du. 23.000 akziodun dituzte.
Berria Taldeak hainbat enpresa ditu —gehienak, sozietate mugatuak—, horietako bakoitzaren bitartez bideratzeko enpresa nagusiaren jardunak. Gainera, Berria Taldeak tokian tokiko hainbat hedabide ditu bere gain, Bertako Hedabideak S.L. enpresaren bitartez antolatuak. Eskualdetako Hitzak argitaratzeko, tokian tokiko enpresak sortu ziren (hala nola, Oiartzun aldeko Hedabideak S.L. edota Lea-Artibaiko Hedabideak S.L.), eta eskualdetako enpresa horietako bazkide nagusia da Bertako Hedabideak S.L.
Euskarazko Komunikazio Taldearen administrazio kontseiluko presidentea Beatriz Zabalondo da. Iban Arregi kontseilari ordezkaria da (idazkaria izateaz gain), eta Arregiz gain, administrazio batzordean beste bederatzi kontseilari daude. Berriari dagokionez, Martxelo Otamendi zuzendaria da; Iñaki Petxarroman, zuzendariordea; eta Idurre Lazkano, edizio arduradun. Egunkariaren egoitza nagusia Gipuzkoan (Andoain) dagoen arren, lurralde ordezkaritzak dituzte Bizkaian (Bilbo), Araban (Gasteiz), Lapurdin (Baiona) eta Nafarroan (Iruñea), eta orotara 250 langilek osatzen dute talde osoa. 2018an, 23.000 akziodun zituen.
Berria egunkariaren edukiak ordainduz (fisikoak) zein doan (digitalak) eskura daitezke, baina euskarazko komunikabideen merkatu txikien mugengatik eta negozio eredu errentagarri baten bila, Berria kontsumitzaileei borondatezko ekarpen ekonomikoak eskatzen hasi da (Berrialaguna), trukean abantaila batzuk eskainiz. Berrialagunak, harpidedunak eta publizitatea egunkariarentzat diru-iturri diren arren, ez dira nahikoa. Diru-laguntza publikoak ere jasotzen ditu. Izan ere, Berria egunkaria euskara hutsezko hedabide bat den heinean, Eusko Jaurlaritzaren eta Nafarroako Gobernuaren diru-laguntzak jasotzen ditu (laguntza handienak Eusko Jaurlaritzako Hizkuntza Politikarako Sailburuordetzak ematen ditu). Eusko Jaurlaritzarekin adostutako azken hitzarmenaren arabera (2018ko azaroa), urtean 2,3 milioi euro bideratuko ditu egunkarirako, 2021era arte.[12]
CIES (Centro de Investigación y Estudios Sociales) enpresak 2017an egindako inkesten arabera, ondorengoa da Berriaren irakurle profila Hego Euskal Herrian.[13]
Paperezko edizioko irakurlea gizarte estatus ertain-altukoa da, unibertsitateko ikasketa-mailak dituena eta euskaraz hitz egiteko, irakurtzeko eta idazteko gaitasuna duena. Euskal Autonomia Erkidegoko irakurle nagusia 35 eta 44 urte bitarteko gizonezkoa da, gehiengoa gipuzkoarra da eta hiri handietako herritarra da. Nafarroa Garaiko kontsumitzaileari dagokionez, gizon zein emakumeak parekatuta daude eta irakurle gehienak 25-34 urte bitarteko hiritarrak dira.
Kontsumitzaile profil horrekin, 2017an Berriaren euskarri fisikoak 53.000 irakurle izan zituen batez beste Euskal Autonomia Erkidegoan (paperezko prentsaren irakurleen % 6,7), eta 5.000 Nafarroa Garaian (% 2,1).
Edizio digitaleko kontsumitzailea, berriz ere gizarte maila ertainetik altura bitartekoa da, ostera ere unibertsitateko ikasketak dituena eta euskaraz hitz egiten, irakurtzen eta idazten dakiena. Euskal Autonomia Erkidegoko (EAE) gehienak 25-44 urte bitarteko gizonezkoak dira, batik bat hiri handietako biztanleak eta, paperean legez, sarean ere nagusitasuna gipuzkoarrek dute. Nafarroa Garaiko kontsumitzaile ohikoenari dagokionez, 25-34 urte bitarteko gizonezkoa da, eta adinaren esparrua murriztu egiten da EAEkoarekin alderatuz.
Kontsumitzaile profil horrekin, 2017an Berriaren euskarri digitalak 46.000 irakurle izan zituen batez beste EAEan (prentsako euskarri digitalen irakurleen % 7,3), eta 3.000 Nafarroa Garaian (% 1,6).
Berriako langile batzuek eta zenbait kolaboratzailek abiatutako blogak 2005ean hasi ziren.
Seamless Wikipedia browsing. On steroids.
Every time you click a link to Wikipedia, Wiktionary or Wikiquote in your browser's search results, it will show the modern Wikiwand interface.
Wikiwand extension is a five stars, simple, with minimum permission required to keep your browsing private, safe and transparent.