Iñaki Petxarroman

euskal idazlea From Wikipedia, the free encyclopedia

Iñaki Petxarroman

Iñaki Petxarroman Gutierrez (Lasarte-Oria, Gipuzkoa, 1973ko uztailaren 1a) gipuzkoar kazetari, idazle eta bertsolaria da.[1]

Datu azkarrak Bizitza, Jaiotza ...
Iñaki Petxarroman
Thumb
Bizitza
JaiotzaLasarte-Oria, 1973ko uztailaren 1a (51 urte)
Herrialdea Gipuzkoa, Euskal Herria
Hezkuntza
HeziketaEuskal Herriko Unibertsitatea
Hizkuntzakeuskara
gaztelania
Jarduerak
Jarduerakkazetaria, idazlea eta bertsolaria
Enplegatzailea(k)Berria

Twitter: petxarroman Literaturaren Zubitegia: 932
Itxi

Euskal Herriko Unibertsitatean kazetaritzan lizentziaduna da. Egin eta Euskaldunon Egunkaria kazetetan egin zuen lan. Gaur egun Berria egunkarian egiten du lan kazetari eta zuzendariorde.

Liburuak

Sariak

2023an Euskal Kazetaritza Saria jaso zuen Bilbon Ingurumen Kazetaritza atalean, Euskal Kazetarien Elkarteak eta Kazetarien Euskal Elkargoak emanda. Epaimahaiak esanda, urteetan ingurumenaren alorrean egindako lanagatik eman zioten saria; ekologiari lotutako gaiak jorratzen hasi zen Euskaldunon Egunkaria-n eta Berrian segitu zuen gero horretan. Bai herri-mugimenduaren ikuspegiaz bai instituzioen jarreraz informatu zuelako zintzotasun subjektiboa eta zorroztasuna saritu zuten. Sari horretako beste sarituak hauek izan ziren: Silvia Intxaurrondo, Euskal Kazetariak kategorian; Jordi Évole, Adierazpen Askatasunaren José María Portell Saria kategorian; Martxelo Otamendi Ibilbide Profesionalaren atalean, Bizitza osoa «euskararen eta euskarazko kazetaritzaren» alde egiteagatik eman zioten, Egunkaria eta Berria egunkarietako zuzendari ohi gisa, eta Espainiako prentsa idatziaren zuzendarien dekanoa izateagatik; EITBren Primeran plataforma, Kazetaritza Digitala saria; Iñaki Petxarroman, Ingurumen Kazetaritza atalean; Marivi Ibarrola, Fotoperiodismo sariarekin; eta Cadena SER-Radio Bilbao, 90. urteurrenean, Pertsonaia edo Erakunde Soziala kategorian.[4][5][6][7]

Erreferentziak

Ikus, gainera

Kanpo estekak

Wikiwand - on

Seamless Wikipedia browsing. On steroids.