Assal aintzira
From Wikipedia, the free encyclopedia
Assal aintzira (frantsesez Lac Assal, arabieraz بحيرة لك عسل) Djibutiko Tadjourah Eskualdearen hegoaldean dagoen krater aintzira endorreiko bat da, afar herriaren lurraldean. Afrika osoko punturik baxuena (-155 m) eta Jordan ibaiaren arroan daudenen atzetik munduko bigarren baxuena da Ekialdeko Turkestango Turfango sakonunearekin batera[1].
Datu azkarrak Datu orokorrak, Garaiera ...
Assal | |
---|---|
Gizateriaren Ondare | |
Datu orokorrak | |
Garaiera | −153 m |
Mota | Graben eta laku endorreiko |
Luzera | 19 km |
Zabalera | 6,5 km |
Azalera | 54 km² |
Sakonera | 20 m |
Bolumena | 400.000.000 m³ |
Geografia | |
Koordenatuak | 11°39′00″N 42°25′00″E |
Herrialdea | Djibuti |
Region of Djibouti | Tadjourah eskualdea |
Hidrografia | |
Hustubidea | Lurrunketa. |
Arroaren azalera | 900 km² |
Itxi
Geologikoki Afarreko sakonunea deitzen zaion beheragunean dago. Bi horsten arteko graben batean dago; multzo horrek Rift Haran Handiaren ateragunea osatzen du.