Krater aintzira
From Wikipedia, the free encyclopedia
Krater aintzira eraketa geologiko bat da, oinarrian, sumendi baten galdaran eratutako aintzira bat edo maar bat. Kraterrak euritik jasotzen duen ura lurruntzen edo iragazten dena baino gehiago denean eratzen da krater aintzira. Sumendiaren kraterra baldin bada, ezinbestekoa izango da lehenengo sumendia denbora batez inaktibo egotea; eta talka krater batean ere era daiteke krater aintzira.