From Wikipedia, the free encyclopedia
Afar[2][3] herria (afarreraz: Qafár, feeraz: ዐፋር ʿāfār, arabieraz: عفار, amhareraz: አፋር āfār), Danakil izenez ere ezaguna Afrikako Adarrean bizi den talde etniko bat da. Afarren aberria batik bat Etiopiako Afar Eskualdean bizi dira edota iparraldeko Djibutin nahiz eta gutxi batzuk Eritrea hegoaldean ere bizi diren.
Afarren gizartea erresuma ezberdinetan banatua egon izan da horietako bakoitza Sultan batek gobernatzen zuelarik. [4]
Kontserbatzen den Afar herriaren idatziriko aipamen zaharrena kristo ondorengo XIII. mendekoa da Ibn Sa'id idazle andalustarrarena. Ibn Sa'iden arabera afarrak Suakingo portuaren inguruan bizi ziren hegoaldetik Mandeberaino hedatuz, Zeila inguruan.[5] Noizean behin Etiopiarren izkribuetan aipatzen dira, zaharrenetan Amda Seyon agintariaren aliatu gisa Awash ibaia baino haratuago gerra batean. Afarrak aipatzen dituen hurrengo izkribuan Etiopiako Inperioko beste agintari baten lagun dira, Baeda Maryamenak, kasu honetan euren bizilagun ziren Dobe'a-tarren aurkako kanpainan.[6]
Somaliarrekin eta beste zenbait tribu islamarekin batera afar herria Erdi Aroko Adalgo Sultanerriarekin erlazionatzen da zeinak Afrikako Adarreko proportzio handi bat kontrolatzen zuen.
Aussako Sultanerria, Afar Sultanerri izenez ere ezagutua, Aussako Imamerriaren ondorengoa izan zen. Aurreko instituzio hau 1577an sortu zen, urte horretan Muhammed Jasa-k hiriburua Harar-etik Aussa-ra mugitu baitzuen Adalgo Sultanerria bitan banatuz Aussa eta Harari hiri-estatuen artean. 1672. urteaz geroztik, sultanerriaren gainbehera izan zen Umar Din bin Adam-en tronuratzearekin batera guztiz desagertuz. [7] Zenbait urteren ostean Kedafu-k sultanerria berrezarri zuen 1734. urtean ondorenean Mudaito Dinastiak agindu zuelarik. [8] Sultanaren ikur nabarmenena zilarrezko aginte-makil bat zen, zeinari ahalmen magikoak egozten zitzaizkion. [9]
Alimirah Hanfadhe Afarreko sultanak antolaturiko arrakastarik gabeko matxinada baten ostean 1975. urtean Afar Liberazio Frontea sortu zen Afar herriaren interesen defentsarako. Handik gutxira Hanfadhe sultana Saudi Arabiara erbesteratzera behartua izan zen. Ondoren Etiopian gobernatu zuten Derg erregimeneko komunistek Assabeko Eskualde Autonomoa sortu zuten (gaur egun Aseb izenekoa eta Eritrean dagoena). Autonomi hau izan arren afarrek asaldaturik jarraitu zuten 1990eko hamarkadaren hasierara arte. Djibutin antzeko mugimenduak egon ziren 1980ko hamarkadan 1991. urtean Afar Matxinada izan zelarik. Urte hartan Derg erregimena amaitu zen eta Hanfadhe sultana atzerritik itzuli zen.
Afar herria batik bat Danakil basamortuan bizi da Etiopian datzan Afar Eskualdean. Aurreko eskualdetik at Eritrea eta Djibutin ere bizi dira. Etiopian bizi diren Afar-ak 1.276.867 dira (biztanleriaren %1.73) 2007 urteko zenbaketa baten arabera, horietako 108.488 hirietan bizi direlarik [1] Djibutiko biztanleriaren ia herena Afar da eta Etiopiako 9 talde etniko edo kililochen artean ametitzen dira.
Afar-en ama hizkuntza afarrera da. Hizkuntza Afro-Asiatikoen multzoko azpi-multzo Kuxtar hizkuntzen barnean klasifikatzen da. Afar asko oraindik nomadak direnez posible da Afar hiztunik aurkitzea Djibuti, Etiopia eta Eritreatik kanpo.
Afar-ak tradizioz artzainak izan dira euren ganadua ahuntza, ardi eta behiak direlarik, guztiak basamortuan hezten dituzte.[4]
Gizarteari dagokionez, klan edo sendietan antolatzen dira bi klase bereizten direlarik: asaimarak ('gorriak') zeinak botere gehiago izan ohi duten eta adoimarak ('zuriak') zeinak langileak diren batik bat Mabla mendietan bizi direlarik.
Afar gerlariak ezagunak dira euren adorearengatik eta gudurako abesti ugari abesten dituzte. Gizonezko askok jile aho kurbaduneko labana darabilte.[4]
Seamless Wikipedia browsing. On steroids.
Every time you click a link to Wikipedia, Wiktionary or Wikiquote in your browser's search results, it will show the modern Wikiwand interface.
Wikiwand extension is a five stars, simple, with minimum permission required to keep your browsing private, safe and transparent.