kazetari espainiarra From Wikipedia, the free encyclopedia
Antonio Álvarez Méndez (Madril, 1929ko uztailaren 18a - 2020ko martxoaren 30a) —Antonio Álvarez Solís izenaz ezaguna— espainiar kazetari bat zen, azken urteetan Euskal Herrian lan egiten zuena.
Antonio Álvarez Solís | |
---|---|
Bizitza | |
Jaiotzako izen-deiturak | Antonio Álvarez Méndez |
Jaiotza | Madril, 1929ko uztailaren 18a |
Herrialdea | Espainia |
Heriotza | 2020ko martxoaren 30a (90 urte) |
Heriotza modua | berezko heriotza: COVID-19a |
Hezkuntza | |
Hizkuntzak | gaztelania |
Jarduerak | |
Jarduerak | kazetaria, iritzi-kazetaria eta eleberrigilea |
Enplegatzailea(k) | Interviú Grupo Zeta |
Sinesmenak eta ideologia | |
Alderdi politikoa | Kataluniako Komunisten Alderdia Bildu |
Madrilen jaio bazen ere, bere burua Mierestartzat (Asturias) zuen
Zuzenbidea ikasi zuen Bartzelona eta Santiago de Compostelan, nahiz eta lanean kazetari moduan hasi zen, Bartzelonako La Vanguardian, hogeita zazpi urterekin erredaktore-burua izatera iritsiz. Berrogei urtez Katalunian bizi izan zen.
Ondoren, Interviú aldizkariko zuzendari-sortzailea izan zen,[1] eta baita Por favor aldizkariaren sortzaileetako bat ere. Bertan, hirugarren orrian idatzi zuen, aldizkaria desagertu arte. Halaber, Economía Mediterránea aldizkariaren sortzaile eta zuzendaria zen, gastronomia eta turismoari buruzko beste bi aldizkariz gain. El Periódicoren sorreran ere parte hartu zuen.
Hainbat urtez TVEn lan egin zuen, María Teresa Camposekin batera, eta tertulia ugaritan parte hartu zuen zenbait komunikabidetan: RNE, COPE, Onda Cero, Radio Miramar, SER, eta abar. Azken urteetan, Euskal Herrian egin izan ohi zuen lan, hasieran ETBn eta Radio Euskadin, eta EiTBtik kanporatua izan ostean, Gara egunkarian. Azken horretan, astero iritzi artikuluak idatzi zituen hil arte.[2]
Politikari dagokionez, aktiboa izan zen. 2011ko udal eta foru hauteskundeetan Bilduren hautagaia izan zen Bilboko udalerako zerrendan, azken postuan.[3]
Seamless Wikipedia browsing. On steroids.
Every time you click a link to Wikipedia, Wiktionary or Wikiquote in your browser's search results, it will show the modern Wikiwand interface.
Wikiwand extension is a five stars, simple, with minimum permission required to keep your browsing private, safe and transparent.