Ameriketako Estatu Batuak
Ipar Amerikako herrialdea / From Wikipedia, the free encyclopedia
Ameriketako Estatu Batuak[1] (ingelesez: United States of America) Ipar Amerikako errepublika federala da, 50 estatuk eta barruti federal batek osatzen dutena. Haietako 48 Kanada eta Mexiko artean daude: horiei, Estatu Batu kontinentalak deitzen zaie. Beste biak Hawaii eta Alaska dira. Halaber, beste zenbait dependentzia eta urruneko uharte ditu. 9.833.517 kilometro koadroko eremua hartzen du[2], eta 2023an 336 milioi biztanle zituen;[3] beraz, munduko herrialderik jendetsuenetan hirugarrena da, Indiaren eta Txinako Herri Errepublikaren atzetik. Hiriburua Washington da, eta New York hiririk handiena.
- «AEB» orriak hona dakar. Bestelako esanahiei buruzko orria hau da: «AEB (argipena)»
Ameriketako Estatu Batuak | |||
---|---|---|---|
United States of America | |||
Ereserkia: The Star-Spangled Banner | |||
Goiburua: In God We Trust | |||
| |||
Geografia | |||
Hiriburua | Washington 38°53′42″N 77°2′12″W | ||
Azalera | 9.826.675 km² | ||
Punturik altuena | Denali mendia (6.190 m) | ||
Punturik sakonena | Badwater Arroa (−86 m) | ||
Kontinentea | Ipar Amerika, Uharteetako Ozeania eta Asia | ||
Mugakideak | Mexiko eta Kanada | ||
Administrazioa | |||
Gobernu-sistema | presidentzialismo, Errepublika federal eta errepublika | ||
Ameriketako Estatu Batuetako Presidentea | Joe Biden | ||
Ameriketako Estatu Batuetako Presidentea | Joe Biden | ||
Legebiltzarra | Ameriketako Estatu Batuetako Kongresua | ||
Epai autoritatea | Ameriketako Estatu Batuetako Gorte Gorena | ||
Harreman diplomatikoak | Ikusi mapa Wikidatan | ||
Zeren kide | ikusi
| ||
Demografia | |||
Biztanleria | 332.278.200 (2021) 828.919 (2020) | ||
Dentsitatea | 33,81 bizt/km² | ||
Talde etnikoak | ikusi
| ||
Hizkuntza ofizialak | ikusi
| ||
Erabilitako hizkuntzak | ikusi
| ||
Emankortasun-tasa | 1,8615 (2014) | ||
Eskolaratu gabeko umeak | 2.528.999 (2014) | ||
Alfabetizazioa | % 99,4 (1979) | ||
Bizi-itxaropena | 78,69024 (2015) | ||
Giniren koefizientea | 47,7 (2011) | ||
Giza garapen indizea | 0,921 (2021) | ||
Ekonomia | |||
BPG nominala | 19.390.604.000.000 $ (2017) 766.129.000.000 (2016) | ||
BPG per capita | 59.927 $ (2017) 2.023 (2016) | ||
BPG erosketa botere paritarioa | 19.485.394.000.000 nazioarteko dolar (2017) 778.205.000.000 (2016) | ||
BPG per capita EAPn | 59.927,93 nazioarteko dolar (2017) 2.023,726 (2016) | ||
BPGaren hazkuntza erreala | 1,6 % (2016) | ||
Erreserbak | 451.285.263.406 $ (2017) 45.342.922.732 (2016) | ||
Inflazioa | 2,2 % (2016) 1,5 (2015) | ||
Historia | |||
1776 | Ameriketako Estatu Batuetako Independentzia Aldarrikapena | ||
1784 | Parisko Ituna | ||
Bestelako informazioa | |||
Aurrezenbakia | +1 | ||
ISO 3166-1 alpha-2 | US | ||
ISO 3166-1 alpha-3 | USA | ||
Ordu eremua | ikusi
| ||
Elektrizitatea | 120 V. 60 Hz.NEMA 1-15 (en) eta NEMA 5-15 (en) | ||
Internet domeinua | .us, .mil eta .gov | ||
usa.gov |
Lehen eta Bigarren mundu gerretako garaipenen ondoren, eta 1991. urtean Gerra Hotza amaitu zelarik, Estatu Batuak dira munduko nazio-estaturik indartsuena. Ekonomiak hazkunde jarraitua du, langabezia ez da handia, inflazioa apala da, eta oso lasterra teknologiaren aurreramendua. Gizarte oparo horrek duen arazorik larriena irabazien banaketa da: 1975. urteaz gero, nazio sarreren gehitzea ia osorik joan da biztanleen % 20ren eskuetara.
Hizkuntza nagusia ingelesa da; ingelesaz gainera, espainiera, frantsesa, alemana, eta indiarren hizkuntzak ere erabiltzen dira, navajoa eta hopiera (Arizonan) batez ere.