Alutiiqera
hizkuntza / From Wikipedia, the free encyclopedia
Alutiiqera (Sugt'stun[1], Alutiiq[1] eta Alutiit’stun[1] ere deitua) Alaskako mendebalde eta hego-mendebaldean hitz egiten den Alaska Erdialdeko Yup’ik hizkuntzaren gertuko ahaidea da. Bi dialekto nagusi ditu:[2]
- Koniag Alutiiqera: Alaskako penintsulako goikaldean eta Kodiak uhartean hitz egiten da; Afognak uhartean ere hitz egiten zen 1964ko Alaskako lurrikaragatik bertako biztanleek alde egin zuten arte.
- Chugach Alutiiqera: Kenaiko penintsulan eta Prince William Sound-en hitz egiten da.
Datu azkarrak Datu orokorrak, Hiztunak ...
Alutiiqera | |
---|---|
Datu orokorrak | |
Hiztunak | 450 |
UNESCO sailkapena | 4: arrisku larrian |
Hizkuntza sailkapena | |
giza hizkuntza eskimo-aleut hizkuntzak Yupik (en) | |
Informazio filologikoa | |
Hizkuntza-tipologia | hizkuntza eranskaria eta hizkuntza polisintetikoa |
Alfabetoa | latindar alfabetoa eta eskimal alfabetoa |
Hizkuntza kodeak | |
ISO 639-3 | ems |
Ethnologue | ems |
Glottolog | paci1278 |
Linguasphere | 60-ABA-d |
UNESCO | 157 |
IETF | ems |
Endangered Languages Project | 672 |
Itxi
Alutiiq etniako 3.000 pertsonatik, 400 inguruk hitz egiten dute Alutiiqera oraindik. Gaur egun, Alutiiq komunitateak haien hizkuntza berpizteko prozesuan daude. 2010ean Kodiakeko institutuak ikasleen eskaera bati erantzun zioten eta Alutiiqera irakastea adostu zuten. Kodiakeko dialektoa 50 pertsona inguruk soilik hitz egiten zuten, guztiak nagusiak, eta dialektoa hilzorian zegoen.[3] 2013. urteko irailetik aurrera, Anchorageko Alaska Pacific Unibertsitateak eskolak eskaintzen ditu “Where Are Your Keys?” teknika erabiliz.[4]