KansasAmeriketako Estatu Batuetako estatu bat da, Estatu Batuetako erdialdean kokatua. Hiriburua Topeka du baina hiri garrantzitsuena Wichita. Guztira 2.7 milioi biztanle inguru ditu estatuak.
Belardietatikordokietarako igarobidean dago; ekialdetik mendebalera pixkanaka igotzen den zabaldia da. Kansas ibaiaren adarrak igarotzen dira iparraldetik, eta Arkansas ibaiarenak hegoaldetik.
Kontinentekoa da; alde handiak daude udako eguraldiaren eta negukoaren artean. Euri kopurua ere oso desberdina da: urteko 500mm mendebalean, eta 1.000mm ekialdean.
Nekazaritzan oinarritzen da batez ere. Kansas da Estatu Batuetako gari ekoizle nagusia. Gariaz gainera, artoa, oloa eta patatak lantzen dira. Petrolio eta gas natural hobi garrantzitsuak daude. Kimika, janari eta beira industria.
Francisco Vazquez de Coronadok esploratu zuen Kansas lehen aldiz, 1541ean. 1682an Louisiana frantsesarekin batu zuen Cavalier de la Sallek. 1803anNapoleonekEstatu Batuei saldu zien Kansas Louisianarekin batera. Kolonoen igarobidea izan zen mendebalerako bidean. 1861ean Batasunaren estatu bihurtu zen. Burdinbidea iristean hasi zen ekonomia sendotzen.