Hawaii
From Wikipedia, the free encyclopedia
From Wikipedia, the free encyclopedia
Hawaii[1] (ingelesez Hawaii eta hawaiieraz Hawai‘i) Ameriketako Estatu Batuetako estatu bat da, AEBko 50 estatuetan berriena. Polinesiako uhartedi bat da, Ozeano Bareko ipar-erdialdean kokatua, Kantzer tropikotik hegoaldera. Sandwich uharteak izena izan zuen garai batean.
Hawaii | |||
---|---|---|---|
Ameriketako Estatu Batuak | |||
Ereserkia | |||
Hawaiʻi Ponoʻī (en) | |||
Administrazioa | |||
Estatu burujabe | Ameriketako Estatu Batuak | ||
ISO 3166-2 | US-HI | ||
Hiriburua | Honolulu | ||
Hawaiiko Gobernadorea | Josh Green | ||
Zatiketa | |||
Geografia | |||
Koordenatuak | 21°30′N 158°00′W | ||
Azalera | [convert: invalid number] km² | ||
Punturik altuena | Mauna Kea | ||
Demografia | |||
Biztanleria | 1.455.271 (2020ko apirilaren 1a) 39.399 (2019) | ||
Dentsitatea | Adierazpen errorea: Ustekabeko < eragilea bizt/km² | ||
Etxebizitzak | 467.932 | ||
Hizkuntza ofiziala | ingeles eta hawaiiera | ||
Ordu eremua | Hawaii–Aleutian Time Zone (en) eta Pazifikoa/Honolulu | ||
portal.ehawaii.gov |
Honolulu da hiriburua.
Gaur egun, jatorrizko biztanle polinesiarrak biztanle guztien % 1,5 eta mestizoak % 13,5 besterik ez dira, eta kanpotik etorritako talde jendetsuenak, berriz, japoniarrak (% 30), kaukasoarrak (% 30) eta filipinarrak (% 11) dira. Honolulun biltzen da biztanleen % 82.
Koralezko hogei uhartetik gora daude uhartedian, ipar-mendebaletik hego-ekialdera lerrokaturik. Zortzi hauek dira aipagarrienak: Niihau, Kauai, Oahu, Molokai, Lanai, Kahoolawe, Maui eta Hawaii. Guztiek jatorri bolkanikoa dute; Mauiko Haleakala sumendiak munduko krater itzalirik zabalena du. Hawaii uhartean, garaiera handiena duen sumendia itzalita dago: Mauna Kea (4.208 m). Kilauea sumendiak du uharteko kraterrik handiena. Mauna Loa (4.170 m), berriz, laba-alderik zabalena (5.120 km² inguru). Erupziorik sonatuenak: Mauna Loa (1832tik aurrera hiru urte eta erdian behin; 1914, 1935, 1950, 1975, 1984), Kilauea (1924, 1954, 1960).
Tropikala: euri-jasa handiak tarteka, eta eguzkitsua oro har. Ipar-ekialdeko alisioak eta uharteen garaierak latitudeari legokiokeena baino klima hotzagoa eragiten dute, eta tenperatura-gorabeherak berdintzen.
Nekazaritza eta turismoa dira ekonomiaren oinarriak. Honolulu inguruan munduko turismogunerik handienetako bat dago (2,8 milioi bisitari urteko). Ekoizpen nagusiak azukre-kanabera eta anana dira. Eskulangintza, guztiz teknifikatua, enpresa handi gutxi batzuen eskuetan dago. Abere-hazkuntza, kafea, lore-ekoizpena eta arrantza garrantzi gutxiagokoak dira, baina hango premiak asetzeko adinakoak.
James Cookek uhartedia aurkitu zuenean (1788), lau erreinutan zatitua zen. Handik gutxira, Kamehameha I.a (1782–1819 bitartean errege) ia lurralde osoaz jabetu zen, eta administrazio bakarra ezarri zuen. Erregetzak 1893 arte iraun zuen. Bitartean, potentzia kolonialen arteko gatazkak bizi izan ziren Hawaiin, AEBko, Frantziako eta Britainia Handiko misiolariek, merkatariek, diplomazialariek eta abarrek esku hartzen baitzuten bertako arazoetan.
1893an, atzerritarrek osaturiko batzorde batek Liliuokalani erregina egotzi, eta 1898an AEBen mendeko lurralde bihurtu zen. 1922tik aurrera, berebiziko garrantzia izan zuen uhartediak, AEBko armadaren Ozeano Bareko ardatz bihurtu baitzen Pearl Harbour basea. 1941eko abenduaren 7an, Japoniako armadak Pearl Harbourko gerra-portua bonbardatu zuen. Galera gogorrak eragin zizkieten estatubatuarrei, eta, horren ondorioz, AEB zuzenean gerran sartu zen. 1959an, Hawaii AEBko estatu bihurtu zen; 50.a, hain zuzen.
Uhartedia ekialdetik mendebaldera honako uharteek osatzen dute:
Uhartea | Biztanleria (2000) | Àzalera (km²) | Dentsitatea | Koordenatuak |
---|---|---|---|---|
Hawaii | 148.677 | 10.432´52 | 14´3 | 19°30′N 155°30′W |
Maui | 117.644 | 1.883´5 | 62´5 | 20°48′N 156°20′W |
Kahoolawe | 115´5 | |||
Lanai | 3.193 | 363´97 | 8´8 | 20°50′N 156°55′W |
Molokai | 7.404 | 673´44 | 11´0 | 21°8′N 157°0′W |
Oahu | 876.156 | 1.545´3 | 567´0 | 21°26′N 157°58′W |
Kaua'i | 58.303 | 1.430´43 | 40´8 | 22°3′N 159°30′W |
Niihau | 160 | 179´9 | 0´9 | 21°54′N 160°8′W |
Kaula | 0´64 | 21°39′N 160°32′W | ||
Nihoa | 0´70 | 23°3′N 161°55′W | ||
Necker | 0,18 | |||
French Frigate Shoals | 0´25 | |||
Gardner Pinnacles | 0´02 | 25°1′N 167°59′W | ||
Maro uharria | 0 | 25°25′N 170°35′W | ||
Laysan | 4´11 | 25°50′N 171°50′W | ||
Lisianski | 1´56 | 26°2′N 174°0′W | ||
Pearl eta Hermes | 0´36 | 27°48′N 175°51′W | ||
Midway | 6´2 | 28°13′N 177°22′W | ||
Kure | 0´86 | 28°25′N 178°20′W | ||
GUZTIRA | 1 211 537 | 16.639´44 | 72´8 |
Seamless Wikipedia browsing. On steroids.
Every time you click a link to Wikipedia, Wiktionary or Wikiquote in your browser's search results, it will show the modern Wikiwand interface.
Wikiwand extension is a five stars, simple, with minimum permission required to keep your browsing private, safe and transparent.