Kush erresuma meoritiarreko erregina From Wikipedia, the free encyclopedia
Amnirense qore li kdwe li (ca. K. a. 57 - ca. K. a. 10) Amanirenas, Amanirenes edo Amanirena ere idatzia, Kux Erresumako Qore (gobernadore) eta Kandake (erregina) izan zen.[1][2][3]
Amanirenas | |||
---|---|---|---|
K.a. 40 - K.a. 10 ← Teriteqas - Amanishakheto → | |||
Bizitza | |||
Jaiotza | K.a. I. mendea | ||
Heriotza | ezezaguna ( urte) | ||
Hobiratze lekua | Gebel Barkal | ||
Familia | |||
Seme-alabak | ikusi
| ||
Jarduerak | |||
Jarduerak | politikaria | ||
Zerbitzu militarra | |||
Parte hartutako gatazkak | Nubian War (en) |
Nahirqo Nubiako lehenengo erregina izan zen, Amanishajeto ezagunena eta Amanirenas erreginarik nabarmena.[3][4]
Naqa-ko Leoiaren Tenpluan Aminarenas agertzen da irudikaturik, etsaien burua moztu aurretik hauen ilea ebatuz eskumako eskuarekin, bahitutakoen ilara bat ageri da ukondoak lepoan ebaturik eta Horus jainkoaren babespean. [3]
Kuxeko Erresumak, Aminarenas eta bere semearen agintaritzapean, Ptolomeotar Egipto eta Nubia Behea erasotu zituztelaren zantzuak omen daude. Estrabonen arabera Syene, egungo Aswan, Elefantina eta Filae erasotu zituzten, Kux eta Egiptoren arteko ohiko mugan zeuden lurraldeak. Ama eta semea Meroera itzuli ziren, bahitu ugarirekin eta lapurtutako aberastasunekin, Augusto enperadorearen brontzezko estatua bat barne, sinbolikoki behin eta berriro zapaltzeko lurperatu zutena. Hurrengo urtean, Publio Petroniok, Aelius Gallusen ondorengoak Syenetik bota zituen. Horrez gain, eta beti ere Estrabonen arabera, Pselchis-era arte mugiarazi zituen, egungo El-Dakka.[3]
Semea hil eta gero, K.a. 24ean, Aminarenas beste hamalau urtez aritu zen erregina eta bake akordioari ekin zion. K.a. 21 eta 20 urte artean sinatutako akordioaren arabera, Kux-eko herritarrek Erromako zergak ordaintzetik salbu zeuden eta erromatarrek lur guztiak bueltatzeko konpromisoa adierazi zuten, baita Premnis-ko gotorlekua.[2]
Aminarenasek lortutako akordioa III. mendearen amaiera arte egon zen indarrean, hau da, Kuxeko Erresuma desagertu zen arte.[3]
Seamless Wikipedia browsing. On steroids.
Every time you click a link to Wikipedia, Wiktionary or Wikiquote in your browser's search results, it will show the modern Wikiwand interface.
Wikiwand extension is a five stars, simple, with minimum permission required to keep your browsing private, safe and transparent.