Elefantina
From Wikipedia, the free encyclopedia
From Wikipedia, the free encyclopedia
Seamless Wikipedia browsing. On steroids.
Every time you click a link to Wikipedia, Wiktionary or Wikiquote in your browser's search results, it will show the modern Wikiwand interface.
Wikiwand extension is a five stars, simple, with minimum permission required to keep your browsing private, safe and transparent.
Elefantina (arabieraz: جزيرة الفنتين; antzinako grezieraz: Ελεφαντίνη) Egiptoko uharte bat da, Nilo ibaian dagoena, lehenengo ur-jauziaren ondoan, gaur egun, Asuan hiria dagoen tokiaren parean. 1360 metroko luzera eta 780ko zabalera du.
Elefantina | |
---|---|
Datu orokorrak | |
Garaiera | 101 m |
Mota | ibai-uharte |
Geografia | |
Koordenatuak | 24°05′N 32°53′E |
UTC ordua | UTC+01:00 |
Estatu burujabe | Egipto |
Egiptoko gobernadore-herria | Aswan Governorate |
Ur-gorputza | Nilo |
Hidrografia | |
Arro hidrografikoa | Niloren arroa |
Elefantina izena, Ab edo Abu izen egiptoarraren itzulketa da, "elefante" esan nahi duena, arabiarrek "Loreen Uhartea" deitu zuten.
Goi Egiptoko I. nomoaren hiriburua izan zen, To-Khentit "Muga".
Garrantzi handia izan zuen Antzinako garaietatik, garai helenistikoa arte, lehenengo ur-jauziaren ondoan egoteagatik, muga natural bat, non, goarnizio garrantzitsu bat zegoen, Egipto hegoaldeko ibilbideak kontrolatzen zituena.
Elefantinan, Khnum, Satet eta Anuketek eratutako hirukoa gurtzen zen. Tenplu guztiak, Kanbises II.a errege pertsiarrak deuseztu zituen, Ziro II.a Handiaren semeak, K.a. 525 eta 522 urteen bitartean.