From Wikipedia, the free encyclopedia
Ziro Handia[1][2] (antzinako persieraz: 𐎤𐎢𐎽𐎢𐏁,[3] kʰuːruʃ, Kūruš; persieraz: کوروش بزرگ, Kūrosh-e-Bozorg) (K.a. 600-K.a. 576 – K.a. 530eko abendua[4]), baita Ziro II.a edo Ziro Persiakoa,[5] Akemenestar Inperioaren sortzailea izan zen, lehenbiziko persiar inperioarena alegia. Antzinako Ekialde Hurbileko erresuma guztiak konkistatu zituen, eta baita hego-mendebaldeko eta erdialdeko Asia gehiena ere. Erresuma Mediterraneotik eta Dardaneloetatik Indus ibairaino zabaldu zuen, ordura arteko inperiorik handiena sortuz.[6]
Ziro II.a Handia | |||||
---|---|---|---|---|---|
K.a. 559 - K.a. 530 ← Kanbises I.a - Kanbises II.a →
K.a. 559 - K.a. 530 ← Kanbises I.a - Kanbises II.a → | |||||
Bizitza | |||||
Jaiotza | Anshan, K.a. 600-K.a. 576 | ||||
Herrialdea | Akemenestar Inperioa Anshan | ||||
Heriotza | Sir Daria, K.a. 530eko abendua (69/70 urte) | ||||
Hobiratze lekua | Ziro II.aren hilobia | ||||
Heriotza modua | : guduan hila | ||||
Familia | |||||
Aita | Kanbises I.a | ||||
Ama | Mandane of Media | ||||
Ezkontidea(k) | Cassandane (en) Amitis Shahbanu (en) Neithiyti (en) | ||||
Seme-alabak | ikusi
| ||||
Leinua | Akemenestar dinastia | ||||
Hezkuntza | |||||
Hizkuntzak | antzinako persiera Babylonian (en) elamita | ||||
Jarduerak | |||||
Jarduerak | subiranoa, buruzagi militarra, fundatzailea eta monarka | ||||
Sinesmenak eta ideologia | |||||
Erlijioa | Zoroastrismoa | ||||
Antzinako elezahar askotan heroi gisa ageri da Ziro II.a. Aurrena Xenofontek, greziar soldadu eta idazleak, bere Ziropedian azaldu zuen; geroago Herodoto historialariak eman zuen Ziroren bizitzaren berri. Errege eskuzabaltzat aurkezten dute, antzinako persiarrek “herriaren aita” deitzen zutena eta, Biblian, Babilonian preso zeuden juduen “askatzaile”.
Elezaharrean, Irango beste dinastia-fundatzaileen historian bezalatsu, aitona Astiagesek, aginpidea kenduko ziolako beldurrez, Ziro jaio berria hiltzeko agindua eman zuela kontatzen da. Artzain batek, errukiturik, hazi omen zuen ezkutuan, eta Zirok gero, dohain izugarriz horniturik, bere aitona garaitu zuen. Garaipen hori egiazki gertatu zen; Astiages, mediarren erregea, errendiarazi zuen Zirok K.a. 550 inguruan, eta Akemenestar Inperioa, hobeto antolatua eta indartsuagoa, ezarri zuen mediarraren lekuan.
Aurrenik Lidia beretu zuen, eta segidan Lidiaren mendeko ziren Asia Txikiko greziar hiriak. Hurrena Babilonia aldera jo zuen; erraz konkistatu zuen, babiloniar herria ez baitzegoen pozik bere errege Nabonidorekin; hala, K.a. 539an antzinako hiri handiena persiarren esku geratu zen. Babiloniaren konkistak beste lurralde batzuk eman zizkien persiarrei, Siria eta Palestina. Zilizia ere, Lidiaren kontrakoa baitzen, haren inperioaren barne geratu zen itun baten bitartez. Era horretan, armen bidez nahiz diplomaziaz, ordu arte izandako inperiorik handiena sortu zuen. Erdialdeko Asia konkistatzeko espedizioa zuzendu zuen, Herodotoren esanetan inoiz izandako kanpainarik handiena. Ezin izan zuen Egipto konkistatu, K.a. 530eko abenduan, Masageta izeneko konfederazioaren aurka borrokatzen ari zela, Sir Daria ibaitik gertu hil zelako[7]. Kanbises II.a semeak ordeztu zuen, bere erreinaldian Egipto, Nubia eta Zirenaika konkistatu zuena.
Zirok ez zituen konkistatutako herriak zapaldu, aitzitik, haiengandik ikasi zuen; hala, mediarren gobernu moduak hartu zituen; dirudienez, mediar aholkulari edo ministro bat ezarri zuen ohi persiar agintarien laguntzaile. Elamgo zibilizazioko ohitura ugari beretu zituen, eta bere mendeko herrien erlijioak eta errituak errespetatu zituen.[8] Hala, 40.000 judu beren herrira, Palestinara, itzuli ahal izan ziren Zirori esker. Ziroren eragina eta ospea oso handiak izan ziren, eta haren bizitza elezahar eta kontakizun askoren iturburu izan zen. Elezahar eta kontakizun horiek greziarrengana iritsi ziren, eta Alexandro Handiarengan eragin handia izan zuten. Ziroren ospea aregotu egin zen erromatarren tradizioan ere, eta Biblian inoiz “mesias” deitua da. Egungo irandarrek beren ikur nagusienetariko batentzat hartzen dute.
Seamless Wikipedia browsing. On steroids.
Every time you click a link to Wikipedia, Wiktionary or Wikiquote in your browser's search results, it will show the modern Wikiwand interface.
Wikiwand extension is a five stars, simple, with minimum permission required to keep your browsing private, safe and transparent.