Gebel Barkal
From Wikipedia, the free encyclopedia
From Wikipedia, the free encyclopedia
Gebel Barkal edo Jebel Barkal (arabieraz: جبل بركل; euskaraz: «mendi aratza») Napata erresumako toki sakratua izan zen, mendi txiki batean kokatua, hiritik ez oso urruti, iparraldean, Nilo ibaiaren alde berean. Antzinako izena ez da ezagutzen. Sudanen dago, Karima hiritik gertu.
Gebel Barkal | |
---|---|
جبل البركل | |
UNESCOren gizateriaren ondarea | |
Gebel Barkal and the Sites of the Napatan Region | |
Kokapena | |
Herrialdea | Sudan |
State of Sudan | Iparraldea |
Koordenatuak | 18°32′12″N 31°49′39″E |
Altitudea | 287 m, itsas mailaren gainetik |
Arkitektura | |
Azalera | 121 ha |
Gizateriaren ondarea | |
Irizpidea | (i), (ii), (iii), (iv) eta (vi) |
Erreferentzia | 1073-001 |
Eskualdea[upper-roman 1] | Arabiar Herrialdeak |
Izen-ematea | bilkura) |
K. a. 1450ean, Tutmosis III.a egiptoar faraoiaren armada Gebel Barkal ingurura iritsi zen, non Napata sortu zen, eta Egipto oraindik pixka bat gehiago hedatu zen Nilo ibaia jarraituz. Eskualdea, Egiptorena izan zen berrehun urte inguruz, eta, ondoren, Kermaren oinordeko izan zen tokiko erresuma baten hiriburua izan zen. Napatako erregeak Yebel Barkalen bizi ziren, non hamahiru tenplu eta hiru jauregi aurkitu diren. Zenbait piramide meroear eta Amon jainkoari eskainitako kapera ere eraiki ziren.
Bi hilarri aurkitu dira: Tutmosis III.arena (XVIII. dinastiakoa), eta Harsiotefena, XXII. dinastiakoa. Mendiaren oinean, Napata eta Egiptoko erregea zen Taharqok, greziarrek Thifonion eta erromatarrek Thiphonium deitu zuten tenplu bat eraiki zuten. Izen hori, Seth egiptoar jainkoaren irudiekin apainduta zegoelako eman zioten. Izan ere, Seth jainkoa Tifon izeneko greziar mitologiako pertsonaiarekin lotua zegoen.
Tenplu nagusiak, Typhoniumaz gain, Amonena, Tutankamonek sortua eta beranduago XXV. dinastian berreraikia, Karnakekoa bezain handia dena; Amon eta Mutena, aurrekoaren ondoan, Taharqok eraikia, Muten tenplua, hau ere Taharqok eraikia baina mendiaren harkaitzean zizelkatua eta Hathor, Mut eta Tefnuten irudikapen mordoarekin, eta Natakamirena, Natakami erregeak eraikia (1-20), antzinakoagoa den errege jauregi baten ondoan.
Hondakinei buruz jada informatu zen 1825 inguruan, baina indusketa xehetua George Reisnerrek egin zuen 1916an.
Balio arkeologiko handia du, eta, horregatik, UNESCOk, 2003an, Gizateriaren Ondare diren tokien zerrendan sartu zuen, menditik gertu aurkitzen diren Meroe eta Napata hiri historikoekin batera.
Seamless Wikipedia browsing. On steroids.
Every time you click a link to Wikipedia, Wiktionary or Wikiquote in your browser's search results, it will show the modern Wikiwand interface.
Wikiwand extension is a five stars, simple, with minimum permission required to keep your browsing private, safe and transparent.