From Wikipedia, the free encyclopedia
Alpetar kakalardo adarluzea edo alpetar adarluzea[1] (Rosalia alpina) Cerambycidae familiako kakalardo saproxilikoa da, zientziarako Lineok 1758an deskribatu zuena.[2]
Alpetar kakalardo adarluze | |
---|---|
Iraute egoera | |
Kaltebera (IUCN 3.1) | |
Sailkapen zientifikoa | |
Erreinua | Animalia |
Filuma | Arthropoda |
Klasea | Insecta |
Ordena | Coleoptera |
Familia | Cerambycidae |
Leinua | Compsocerini |
Generoa | Rosalia |
Espeziea | Rosalia alpina Linnaeus, 1758 |
Kakalardo handia da (14-40 mm luze, antenak kontuan izan gabe). Burua, protoraxa eta elitroak belusatua eta urdin-grisaxkak dauzka. Elitroetan orban beltz batzuk izaten ditu, sei gehienetan, simetrikoki kokatuak. Pronotoan ere izaten du orban beltz bat. Oso antena luzeak (gorputza baino luzexeagoak emeetan, gorputza halako bi arretan), urdin-grisaxkak eraztun beltzekin.[3][4]
Baso hostogalkorretan bizi da, askotan pagadietan, baina baita beste espezie batzuetan ere (astigar, zumar, lizar, gaztainondo, haltz, sahats, hurritz, ezki eta xarmetan), itsas mailatik 2000 metroko garaieraraino. Oihan bakanak, zaharrak eta eguzkitsuak hobesten ditu. Baso horietan usteltzen ari diren zuhaitzetako enborretan garatzen dira larbak.[3][4]
Hegoaldeko eta erdialdeko Europan banaturik dago, Kantauriar mendikatetik Kaukaso eta Uraletaraino.[4] Euskal Herriko probintzia guztietan atzeman da.[3][5][6]
IUCNren Zerrenda Gorrian espezie kalteberatzat hartua da.[7] Bere bizilekuen galera dela-eta, Europar Batasuneko Habitaten zuzentarauak arriskuan dauden animalien zerrendan kokatu du.[5] Basa eta Itsas Fauna eta Landaredian Arriskuan dauden Espezieen Euskadiko Zerrendan interes berezikoen kategorian sartu zuten.[8]
Seamless Wikipedia browsing. On steroids.
Every time you click a link to Wikipedia, Wiktionary or Wikiquote in your browser's search results, it will show the modern Wikiwand interface.
Wikiwand extension is a five stars, simple, with minimum permission required to keep your browsing private, safe and transparent.