From Wikipedia, the free encyclopedia
Allan Kardec (Lyon, 1804ko urriaren 3a - Paris 1869ko martxoaren 31) Hippolyte Léon Denizard Rivailen ezizena da. Espiritismoaren sortzailea izan zen.
Allan Kardec | |
---|---|
Bizitza | |
Jaiotzako izen-deiturak | Denisard Hypolite Léon Rivail |
Jaiotza | Lyon, 1804ko urriaren 3a |
Herrialdea | Frantzia |
Lehen hizkuntza | frantsesa |
Heriotza | Parisko 2. barrutia, 1869ko martxoaren 31 (64 urte) |
Hobiratze lekua | Père Lachaise hilerria |
Heriotza modua | : burezur barneko aneurisma |
Familia | |
Ezkontidea(k) | Amélie Boudet (en) (1832 - ezezaguna) |
Hezkuntza | |
Hizkuntzak | frantsesa |
Irakaslea(k) | Johann Heinrich Pestalozzi |
Jarduerak | |
Jarduerak | itzultzailea, filosofoa, idazlea eta eskola zuzendaria |
Lan nabarmenak | |
Mugimendua | Espiritismoa positibismoa |
Izengoitia(k) | Allan Kardec |
Rivail Lyonen egin zituen lehen ikasketak, ondoren Yverdumeko (Suitza) Pestalozzi irakasle ezagunaren institutu goraipatuan jarraituz. Ikasketa unibertsitarioak ez zituen egin. Bost hizkuntztean hitz egiten zekiela esaten zuen: alemanez, ingelesez, gaztelaniaz, italieraz eta nederlanderaz. Hizkuntzalaritzan aritu zen burubelarri. Parisa itzuli zenean Yverdumekoaren antzeko Irakaskuntza Institutu bat sortu zuen Pestalozziren ideiak jarraituz.[1] Izan zituen arazo ekonomikoen ondorioz ikastetxea utzi behar izan zuen, lan desberdinak eginez: kontablea, irakasle partikularra, itzultzailea.[2] 1832an andereño batekin ezkondu zen, Amelia Boudet. Garai horretan pedagogia inguruko liburu batzuk idatzi zituen: 1824: Aritmetikaren inguruko kurtso praktiko eta teorikoa Pestalozziren metodoaren arabera 1828: Heziketa publikoaren hobekuntzarako proposatutako plana 1831: Gramatika frantses klasikoa (1831) 1846: Gaitasun diplomak eskuratzeko azterketen eskuliburua 1848: Hizkuntza frantsesaren dotrina gramatikala
Kardecen biografiak aldaketa bat izan zuen 1854 urtean. Urte horretan, 50 urte zituela, mahai birakorren fenomenoaz entzun zuen lehenengo aldiz. 1855ko maiatzean fenomenoaren testigu izan zen eta horretan oinarrituta espiritismoaren inguruko pentsamendua hasi zen garatzen. 1857ko apirilaren 18an espiritismoaren hasiera suposatuko zuen liburua idatzi zuen, Le Livre des Esprits (Espirituen liburua). Hau izan da, batez ere, ezagun egin duen arrazoia. Lehenengo edizioa egunetan agortu zen. Espiritismoaren inguruan egin zituen ikerketek bere izena aldarazi zioten, Hippolyte Leon izatetik Allan Kardec izatera, berak zioenez, aurreko bizitza baten izen hori zeramala gogoratu eta gero.
D. H. L. Rivailek eskola eskuliburu asko idatzi zuen [3] :
Seamless Wikipedia browsing. On steroids.
Every time you click a link to Wikipedia, Wiktionary or Wikiquote in your browser's search results, it will show the modern Wikiwand interface.
Wikiwand extension is a five stars, simple, with minimum permission required to keep your browsing private, safe and transparent.