Akinator
From Wikipedia, the free encyclopedia
Akinator 2007ko abuztuan Frantziako Elokence enpresak sortutako jokoa da. Jeff Deleau eta Arnaud Magret programatzaileek garatu zuten proiektua. Google Trends-en arabera 2008ko azaroan lortu zuen mundu mailako fama, baina horren aurretik, ospe handia lortu zuen Israelen, Alemanian eta Frantzian.
Datu azkarrak Akinator, Jatorria ...
Akinator | |
---|---|
Jatorria | |
Argitaratze-data | 2007 |
Jatorrizko herrialdea | Frantzia |
Banatze bidea | deskarga digitala |
Ezaugarriak | |
Genero artistikoa | trivia video game (en) |
Hizkuntza | ingelesa, frantsesa, alemana, italiera, gaztelania, portugesa, errusiera, arabiera, hebreera, turkiera, japoniera, txinera, koreera, nederlandera, poloniera eta Indonesiera |
Joko-modua | bakarka jokatzeko modua |
Euskarria | iOS, Android, Microsoft Windows, macOS, Linux, BlackBerry, Windows Phone, web-nabigatzaile eta Fire OS (en) |
Sarrera gailua | ukimen-pantaila eta sagua |
Adin-sailkapena | |
Irakur dezake | Android eta iOS |
jp.akinator.com | |
Itxi
Sareko joko bat da eta Android, iOS eta Windows Phone sistema eragileen eta bere webgunearen bitartez dago eskuragai.[1][2][3] Joko hau <<Adivina quién>> jokoaren bertsio interaktibo moduan sortu zen eta Twenty Questions jokoaren antzekoa da, galdera batzuen bitartez jokalaria pentsatzen ari dena asmatzen da.