![cover image](https://wikiwandv2-19431.kxcdn.com/_next/image?url=https://upload.wikimedia.org/wikipedia/commons/thumb/4/4a/Detailed_SVG_map_of_the_Lusophone_world.svg/langeu-640px-Detailed_SVG_map_of_the_Lusophone_world.svg.png&w=640&q=50)
Portuges
From Wikipedia, the free encyclopedia
Portugesa[1][2][3][4] edo portugalera[1][5] (português edo língua portuguesa) hizkuntza erromantzea da, latinetik eta, zehazkiago, galaikoportuges erromantzetik eratorria. Erdi Aroan galizieratik bereizia, Portugalgo Erresumako hizkuntza bihurtua eta Errenazimendu garaian estandarizatua, munduko hainbat lurraldetara zabaldu zuen Portugalgo inperioaren jarduerak. Hori dela-eta, egun 260.000.000 hiztunek baino gehiagok darabilte; bigarrena da, latinetiko hizkuntzen artean, hiztun kopuruari dagokionez, gaztelaniaren ondoren eta frantsesaren aurretik[6].
Datu azkarrak Datu orokorrak, Hiztunak ...
Portuges | |
---|---|
português — português | |
![]() | |
Datu orokorrak | |
Hiztunak | ama-hizkuntza: 221.000.000 (2019) ama-hizkuntza: 254.300.000 (2019) ama-hizkuntza: 202.225.450 (2012) bigarren hizkuntza: 6.300.000 (2012) |
Araugilea | International Portuguese Language Institute (en) ![]() |
Hizkuntza sailkapena | |
giza hizkuntza indoeuropar hizkuntzak hizkuntza italikoak hizkuntza erromantzeak mendebaldeko hizkuntza erromantzeak hizkuntza galo-iberiarrak hizkuntza ibero-erromantzeak Iberia Mendebaldeko hizkuntzak hizkuntza galiziar-portugesak | |
Informazio filologikoa | |
Hizkuntza-tipologia | subjektu aditza objektua, hizkuntza fusionatzailea, noun-adjective (en) ![]() ![]() |
Denbora gramatikalak | orainaldia, geroaldia, lehenaldia, preterite (en) ![]() ![]() ![]() |
Genero gramatikalak | genero maskulinoa eta genero femeninoa |
Alfabetoa | Portuguese alphabet (en) ![]() |
Hizkuntza kodeak | |
ISO 639-1 | pt |
ISO 639-2 | por |
ISO 639-3 | por |
Ethnologue | por |
Glottolog | port1283 |
Wikipedia | pt |
Linguasphere | 51-AAA-a |
ASCL | 2302 |
IETF | pt |
Itxi
- Artikulu hau hizkuntzari buruzkoa da; herria gaitzat duena beste hau da: «Portuges (herria)»
Portugalen ez ezik, munduko beste hainbat herrialdetan ere hitz egiten da; esaterako, Brasilen, Angolan, Mozambiken, Cabo Verden, Sao Tome eta Principen, Indian eta Ginea Bissaun.