Aiara
Arabako udalherria From Wikipedia, the free encyclopedia
Arabako udalherria From Wikipedia, the free encyclopedia
Aiara[1] (ofizialki Aiara / Ayala) Arabako ipar-mendebaldeko udalerri bat da, Gasteiztik 46 bat kilometrora dagoena. Udalerriak Arespalditza du herriburu, eta beste 22 herriz ere osatua dago; populatuena Luiaondo da.
Aiara | |||||||||||
---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|
Araba, Euskal Herria | |||||||||||
Aiarako udaletxea, Arespalditzan | |||||||||||
| |||||||||||
Administrazioa | |||||||||||
Estatua | Espainia | ||||||||||
Erkidegoa | Euskal Autonomia Erkidegoa | ||||||||||
Lurraldea | Araba | ||||||||||
Eskualdea | Aiaraldea | ||||||||||
Izen ofiziala | Aiara / Ayala | ||||||||||
Alkatea | Pruden Otegi Etxebarria (Euskal Herria Bildu) | ||||||||||
Posta kodea | 01476 | ||||||||||
INE kodea | 01010 | ||||||||||
Herritarra | aiarar[1] | ||||||||||
Kokapena | |||||||||||
Koordenatuak | 43°04′36″N 3°04′44″W | ||||||||||
Azalera | 140,85 km² | ||||||||||
Distantzia | 46 km Gasteiza | ||||||||||
Demografia | |||||||||||
Biztanleria | 2.918 (2023) −3 (2022) | ||||||||||
| |||||||||||
Dentsitatea | 20,72 bizt/km² | ||||||||||
Hazkundea (2003-2013)[2] | % 31,26 | ||||||||||
Zahartze tasa[2] | % 15,39 | ||||||||||
Ugalkortasun tasa[2] | ‰ 59,46 | ||||||||||
Ekonomia | |||||||||||
Jarduera tasa[2] | % 81,77 (2011) | ||||||||||
Genero desoreka[2] | % 9,14 (2011) | ||||||||||
Langabezia erregistratua[2] | % 8,68 (2013) | ||||||||||
Euskara | |||||||||||
Euskaldunak[2] | % 27,42 (2010) | ||||||||||
Kaleko erabilera [3] | % (2016) | ||||||||||
Etxeko erabilera[4] | % 11.43 (2016) | ||||||||||
Datu gehigarriak | |||||||||||
Webgunea | http://www.aiarakoudala.eus |
Aiaraldeko eskualdea osatzen du Amurrio, Artziniega, Okondo eta Laudio udalerriekin batera.
Gorobel mendilerroa udalerriaren hegoaldean dago, Burgosko probintziako Merindadeen eskualdetik banatzen duela.
Ikustekoa da Soxotik gertu dagoen Peñaladros izeneko ur-jauzia, 25-30 metroko garaiera duena.
Aiarak mugakide ditu iparraldean Gordexola (Bizkaia) eta Okondo; ipar-ekialdean Laudio; ekialdean Amurrio; hego-ekialdean Urduña (Bizkaia); hegoaldean Merindadeak (Burgos); eta mendebaldean Artziniega eta Merindadeak (Burgos).
Historikoki garrantzi handia izan du, batez ere Erdi Aroan, azken hamarkadetan gainbehera badator ere. Gaur egun 3.000 biztanlera ere ez da heltzen udalerri osoa.
Historiaurreari dagokionez, hiru trikuharri aurkitu dira Aiaran; haietariko bi Añesen, eta Menoion bestea. K.a. XXV. mendekoak omen dira.
Aiara udalerria 24 herriz osatua dago, 23 kontzejutan antolatuta daudenak:
Nekazaritzari lotutako udalerria izanik, Aiarak ez zuen gora-behera demografiko handirik izan XX. mendean. Mende horren bigarren erdialdean beherakada txiki bat izan zuen, baina XXI. mendearen hasieran biztanleak irabazi zituen.
Aiarako biztanleria |
---|
Datu-iturria: www.ine.es |
2023ko hauteskundeen ondorengo Aiarako udalbatza | |||||
Alderdia |
2023ko maiatzak 28 | ||||
Zinegotziak | Boto kopurua | ||||
Euzko Alderdi Jeltzalea (EAJ) | 5 / 11 |
||||
Aiara Batuz (AB) | 3 / 11 |
||||
Euskal Herria Bildu (EH Bildu) | 3 / 11 |
||||
Alderdi Popularra (PP) | 0 / 11 |
||||
Euskadiko Alderdi Sozialista-Euskadiko Ezkerra (PSE-EE) | 0 / 11 |
||||
Datuen iturria: Hauteskunde emaitzak. Eusko Jaurlaritza
Boletin Oficial del Territorio Historico de Alava (Gaztelaniaz) |
Hauek izan dira Aiarako azken alkateak:
Alkatea | Agintaldi hasiera | Agintaldi amaiera | Alderdia[5] | |
Lazaro Gancedo Salmanton[5][6] | 1979 | 1983 | Euzko Alderdi Jeltzalea | |
Lazaro Gancedo Salmanton[5][6] | 1983 | 1987 | Euzko Alderdi Jeltzalea | |
Lazaro Gancedo Salmanton[5][6] | 1987 | 1991 | Euzko Alderdi Jeltzalea | |
Florencio Alamillo Barandiaran[5] | 1991 | 1995 | Euzko Alderdi Jeltzalea | |
Florencio Alamillo Barandiaran[5] | 1995 | 1999 | Euzko Alderdi Jeltzalea | |
Florencio Alamillo Barandiaran[5][7][8] | 1999 | 2000 a | Euzko Alderdi Jeltzalea | |
Ainhoa Campo Arenaza[5][9] | 2000 | 2003 | Euzko Alderdi Jeltzalea | |
Ainhoa Campo Arenaza[5][9] | 2003 | 2007 | Euzko Alderdi Jeltzalea-Eusko Alkartasuna | |
Ainhoa Campo Arenaza[5][9] | 2007 | 2011 | Euzko Alderdi Jeltzalea | |
Josu Artetxe Arana[5][10] | 2011 | 2015 | Bildu | |
Gentza Alamillo Udaeta[5][11][12] | 2015 | 2019 | Euzko Alderdi Jeltzalea | |
Gentza Alamillo Udaeta[5][11][12] | 2019 | 2023 | Euzko Alderdi Jeltzalea | |
Pruden Otegi Etxebarria[13][14][15] | 2023 | Jardunean | Euskal Herria Bildu |
a 2000ko Maiatzean Florencio Alamillo Barandiaran Alkatea zendu zen.
Araba Bus sareko eta lineek zerbitzua ematen diote udalerri honi:
|
Gainera, Eskualdeko Garraioa sareak linea bat ditu udalerrian:
|
XIX. mendera arte ibarreko herri batzuetan euskara mantendu egin zuten, baina hortik aurrera gainbehera handia gertatu da Aiaran. Gaur egun, aiararren ia laurdena euskalduna da, eta haiek biltzeko asmoz Hogeitalau Euskara Elkartea sortu zuten.
Seamless Wikipedia browsing. On steroids.
Every time you click a link to Wikipedia, Wiktionary or Wikiquote in your browser's search results, it will show the modern Wikiwand interface.
Wikiwand extension is a five stars, simple, with minimum permission required to keep your browsing private, safe and transparent.