From Wikipedia, the free encyclopedia
Aegopodium podagraria Apiaceae familiako sendabelar espezie bat da, jatorriz Eurasiakoa.
Ahuntz-oin | |
---|---|
Sailkapen zientifikoa | |
Erreinua | Plantae |
Ordena | Apiales |
Familia | Apiaceae |
Generoa | Aegopodium |
Espeziea | Aegopodium podagraria Linnaeus, 1753 |
Datu orokorrak | |
Gizakiak ateratzen dizkion produktuak | plant as food (en) |
Berde eta zuria da oro har, baina batzuetan erabat berde bihurtzen da multzokatzen denean. Loreak txikiak dira, zuriak, bost petalo dituzte eta hostoen gainetik ateratzen dira, talde lauetan.
Multzo trinkoak eratzen ditu eta mehatxu ekologikotzat hartzen omen da, inbaditzailea da eta lurzoru-geruzan espezieen aniztasuna murrizten omen baitu. Horregatik, askotan landare-estalkia mantentzeko erabiltzen da.
C bitamina du hostoetan.
Lasaigarri, diuretiko (fruituak), aromatiko, estimulatzaile, toniko eta orbaintzaile gisa erabiltzen da. Erreuma eta hezueria, barizeak eta azaleko gaixotasunak tratatzeko erabili ohi da. Fruituen infusioa edo irakin-ura erabiltzen da hesteetako, giltzurrunetako edo besikulako gaixotasunak tratatzeko.[1]
Hezueria tratatzeko, hosto freskoen infusioa erabiltzen da, eta erreuma tratatzeko, hosto lehorrena. Intsektuen ziztadek eragindako azkura arintzeko hostoak txikitu eta azalaren aurka igurtzi daitezke. Hosto freskoak xehe-xehe ebakita eta beste zerbaitekin batera janda digestioa errazteko balio dute.[1]
Aegopodium podagraria Carlos Linneok deskribatu zuen eta Species Plantarum 2: 265. 1753. liburuan argitaratu zen.[2]
Aegopodium: grezierako bi hitz arrunten batuketa da: αἴγειος (Aigeos = "ahuntz") y πούς-ποδός (pous-podos = "oin") , eta hostoen formari dagokio, ahuntz-oin bat gogorarazten dutelako.
podagraria: epitetoa
Seamless Wikipedia browsing. On steroids.
Every time you click a link to Wikipedia, Wiktionary or Wikiquote in your browser's search results, it will show the modern Wikiwand interface.
Wikiwand extension is a five stars, simple, with minimum permission required to keep your browsing private, safe and transparent.