2023-2024ko Israel-Palestina gerra
2023ko urriaren 7an hasi gerra, gatazkaren erdian Gazako Zerrenda izan duena / From Wikipedia, the free encyclopedia
2023-2024ko Israel-Palestina gerra, 2023-2024ko Israel-Gaza gerra eta 2023-2024ko Israel-Hamas gerra ere deitua, Ekialde Hurbileko krisi eta gerra bat da, urriaren 7an hasia Gazako Zerrendatik Hamasek eta Gazako erakunde politiko-militarrek Israeli eraso egin zionean. Israelek kontraeraso luze eta gogor bati ekin zion Hamasen eta, oro har, Gazako palestinarren kontra bere ahalmen militar osoaz, eta Gazari setio orokorra ezarri. Israeldar oldarra Zisjordaniara eta beste eskualde mugakide batzuetara hedatu zen, AEBren babes militarraz. Palestinarren kontrako gerra bihurturik, Israelen Gazako inbasioa izan da gatazka horren adierazpen larriena, lurralde horren hondamendia ekarri duena, hala bertako biztanleena nola lurraldearena. Nazioarteko krisi politiko handiena da Ukrainako inbasioa hasiz geroztik, eta nazioartea bi polo nagusitan banatu du.
Egunotan albiste da gertakari hau. Litekeena da orri honetako informazioa edozein unetan aldatzea, beraz. |
2023-2024ko Israel-Palestina gerra | |||
---|---|---|---|
Arabiar-israeldar gatazka | |||
Legenda: Gazako Zerrenda Israelek okupatutako Gazako Zerrendako eremuak. (ikusi ere gatazkaren mapa detaileduna) | |||
Data | 2023ko urriak 7 – egun (9 hilabete eta 21 egun)Ger | ||
Lekua | Israel eta Gazako Zerrenda, Palestina | ||
Egoera | Martxan
| ||
Gudulariak | |||
| |||
Buruzagiak | |||
| |||
Indarra | |||
| |||
Galerak | |||
| |||
17 nepaldar Hamasek bahiturik, beste 7 zauritu[12] 2 thailandiar hildako, 11 bahitu eta 8 zauritu[13][14] mediku indonesiar bat, Israelek hildakoa[15] |
Lehendabiziko erasoan, Hamasek 250 gatibu inguru eraman zituen atzera Gazara, eta 1.200 israeldar inguru hil ziren, ordu arteko Gaza-Israel krisietan ikusi gabea. Heriotza kopuru horretan, Israelgo Defentsa Indarrek berek hildakoak zenbatu behar dira. Israelgo armadako 635 soldadu hil dira urriaren 7tik, palestinarrekin borroketan edo armakideek hilda (2024ko maiatzaren 27ko datua).[16] Eraso hori 1948ko Arabiar-israeldar Gudutik egungo Israelgo lurraldean zuzenean jazotako lehen gatazka izan zen.[17][18]
Israelek, kontraerasoan, Gazako palestinar biztanleriari setioa jarri eta lehorreko inbasio bati ekin zion, bertako pertsonak eta eraikinak bereizi gabe bonbardatu, era guztietako hornidura moztu, eta milioi bat pertsonaz gorako Gazako hainbat eremu herritarrez husteko agindu. Gerra hau hasi eta lau hilabetera, milioi bat palestinarrek Gazaren hegoaldean bilatu dute aterpe, eta gosetea zabaldu da. Israelen erasoek 39.000 palestinarretik gora hil dituztela egiaztatu da, eta hamar milaka zauritu eragin. Hala ere, 200.000 palestinar inguru hil direla ere kalkulatu da.[19]
Biztanleria zibilaren kontrako Israelen eraso errepikakor, masibo eta latzek gerra krimenen eta gerrari buruzko nazioarteko hitzarmenak urratzearen akusazioak erakarri dizkio estatu sionistari. NBEk bertako inoizko giza hondamendi handiena deitu dio, eta bere Gazako mandatariak eta eragile politiko zein humanitario ugarik «genozidiotzat» jo dute palestinarren kontrako Israelen operazioa.