Israelen kontrako Hamasen erasoa (2023)
From Wikipedia, the free encyclopedia
Israelen kontrako Hamasen erasoa (2023) Ekialde Hurbileko krisi bat eta Israel-Palestina gerraren hasiera izan zen. Gazako Zerrendatik, Hamas buru zutela, erakunde politiko-militar palestinarrek Israeli eraso egin zioten urte horretako urriaren 7an,. Kanpainaki bi egun iraun zuen, Israelgo lurraldearen hegoaldean. Erasoan, 1.200 pertsona inguru hil ziren, gehienak israeldarrak, eta erakunde palestinarrek 250 pertsona inguru, zibil eta militar, bahitu eta Gazara gatibu eraman zituzten. Gainera, mila palestinar miliziano inguru hil ziren.
Israelek kontraeraso luze eta gogor bati ekin zion Hamasen eta, oro har, Gazako palestinarren kontra bere ahalmen militar osoaz, eta Gazari setio orokorra ezarri. Israeldar oldar hori Zisjordaniara eta beste eskualde mugakide batzuetara hedatu zen. Gatibuen krisia hilabetetan luzatu zen, Israel-Palestina gerraren beste atal bat bilakaturik. Heriotza kopuruan, Israelgo Defentsa Indarrek berek hildakoak zenbatu behar dira. Ordu arteko Gaza-Israel krisietan ikusi gabeko gertaera izan zen. Eraso hori 1948ko Arabiar-israeldar Gudutik egungo Israelgo lurraldean zuzenean jazotako lehen gatazka da.[1][2]
Zibilen kontrako erasoek Hamasen kontrako gerra krimenen eta giza eskubideen urraketa salaketak harrotu zituzten Israelen. Guztiagatik, palestinar erasoon Israelgo agintarien bertsio ofiziala auzitan jarria izan da, eta agintari horiek biktima batzuen testigantzak partzialki zentsuratu dituzte.