From Wikipedia, the free encyclopedia
Yahya Sinwar (arabieraz: يحيى السنوار; 1962ko urriaren 29 - ) Palestinako politikaria da, Hamas talde suni islamistako kide liderretako bat[1]. Khan Yuniseko errefuxiatu eremuan jaio zen, Arabiar Errepublika Batuak okupatutako Gazako Zerrendan, Axkelondik 1948ko Arabiar-israeldar Gerran kanporatutako familia baten baitan. Gazako Unibertsitate Islamikoan ikasi zuen[2].
Yahya Sinwar | |||
---|---|---|---|
2024ko abuztuaren 6a - ← Ismail Haniyeh | |||
Bizitza | |||
Jaiotza | Khan Yunis Camp (en) , 1962ko urriaren 29a (61 urte) | ||
Herrialdea | Palestina | ||
Bizilekua | Gazako lur zerrenda | ||
Familia | |||
Haurrideak | |||
Hezkuntza | |||
Heziketa | Gazako Islamiar Unibertsitatea | ||
Hizkuntzak | arabiera | ||
Jarduerak | |||
Jarduerak | politikaria eta terrorista | ||
Lan nabarmenak | ikusi
| ||
Influentziak | Abbas al-Sayyed (en) | ||
Zerbitzu militarra | |||
Parte hartutako gatazkak | Israel-Palestina Gatazka 2023-2024ko Israel-Palestina gerra | ||
Sinesmenak eta ideologia | |||
Erlijioa | islama | ||
Alderdi politikoa | Hamas |
1989an bi israeldar soldadu eta kolaboratzailetzat hartutako lau palestinar bahitzegatik atxilotu eta lau bizi osorako zigor ezarri zizkioten Israelen. 22 urte egon zen preso, harik eta 2011n Gilad Shalit soldadu bahitua askatzearen truke Israelek 1.026 preso askatu zituen artean, tartean Sinwar. Hamasen Segurtasun Aparatuaren sortzailea izan zen ondoren[3][4].
2017an Hamasko lider hautatu zuten, eta "erresistentzia herritar eta baketsua" aldarrikatu zuen, baina beranduago posizio hori alboratu zuen[5]. 2021ean berriro hautatu zuten Hamaseko lider, eta Israel bera erailtzen saiatzu zen. 2023ko Israelen kontrako Hamasen erasoaren diseinatzailetzat hartzen da[6][7], eta Nazioarteko Zigor Auzitegiak haren aurkako neurriak eskatu ditu, gerra krimenak leporatuta.
Seamless Wikipedia browsing. On steroids.
Every time you click a link to Wikipedia, Wiktionary or Wikiquote in your browser's search results, it will show the modern Wikiwand interface.
Wikiwand extension is a five stars, simple, with minimum permission required to keep your browsing private, safe and transparent.