Gazako zerrenda
From Wikipedia, the free encyclopedia
Gazako zerrenda[1] (arabieraz: قطاع غزة, qiṭāʿ ġaza, hebreeraz: רצועת עזה) Palestinako hego-mendebaldean dagoen lur zerrenda da, Palestinako lurralde okupatuak[2] delakoa eratzen duten bi lurralde unitateetako bat (bestea Zisjordania da, Ekialdeko Jerusalem barne). Gazako lurralde unitateko hiriburua Gaza hiria da.
Txantiloi:Herrialde info Palestina, Arabiar Errepublika Batua, Israeli-occupied territories, Palestinako Aginte Nazionala, occupation of the Gaza Strip by the United Arab Republic | ||
Administrazioa | ||
---|---|---|
Hiriburua | Gaza | |
Geografia | ||
Koordenatuak | 31°27′N 34°24′E | |
Azalera | 365 km² | |
Mugakideak | Egipto eta Israel | |
Punturik altuena | Abu Auda (en) | |
Demografia | ||
Biztanleria | 2.098.389 (2023) −128.155 (2023) | |
Dentsitatea | 5.749,01 bizt/km² | |
Ordu eremua | UTC+02:00 eta UTC+03:00 |
- Artikulu hau Palestinako lur eremuari buruzkoa da; beste esanahietarako, ikus «Gaza (argipena)».
2005eko udan, abuztuaren 22an, Israelek Gazako zerrendaren okupazioari amaiera eman zion 38 urteko okupazioaren ostean, Ariel Sharonen gobernuak bultzatutako deskonexio planarekin. Bertatik aterarazi zituen armada eta kolonoak, eta asentamentu guztiak eraitsi zituen. Denera 21 asentamentu desegin zituzten Gazan eta lau Zisjordanian, bertan bizitzen zeuden israeldarren gogoz kontra.[3]
Israelek kudeatzen ditu Gazako sarbide guztiak, baita Zisjordaniakoak ere, harresi eta kontrol puntuetan. 2008aren bukaeran eta 2009aren hasieran, Israelen eraso bortitza jasan zuen.