From Wikipedia, the free encyclopedia
2021eko Kataluniako Parlamentuko hauteskundeak 2021eko otsailaren 14ean, igandean, egin ziren.[1][2] Kataluniako Generalitateko presidenteak, Quim Torra i Plak, Junts per Catalunyaren eta ERCren arteko tirabira publikoaren ondorioz, Kataluniako legegintzaldia denboraz aurretiaz amaitzeko nahia aurkeztu zuen, Torra beraren diputatu-inhabilitazioaren ostean.[3] Quim Torrak hauteskunde-deia Kataluniako 2020ko Aurrekontuak onetsi ostean plazaratuko zuela esan bazuen ere, 2020ko koronabirus-pandemiak, Katalunian, hauteskunde-dei hau atzeratzea eragin zuen.[4]
Irailaren 28an, Espainiako Auzitegi Gorenak Kataluniako Justizia-Auzitegi Gorenaren (KJAN) inhabilitazio-sententzia berronetsi ostean, Quim Torra urte eta erdirako inhabilitaturik geratu zen, Hauteskunde-Batzorde Zentralaren (HBZ) eskakizun bat desobeditzearen ondorioz; Generalitateko Jauregiko balkoiko lazo horidun eta askatasuna preso politiko eta erbesteratuentzako ("llibertat presos polítics i exiliats") lelodun pankarta bat ez kentzearen ondorioz, hain zuzen ere, 28-Ako hauteskunde-testuinguruan.[5][6] Ondorioz, eta president berria hautatzeko hautagairik ez egotearen ondorioz, Kataluniako Parlamentuko lehendakariak, Roger Torrent-ek, 2021eko otsailaren 14a planteatu zuen hauteskunde-egun modura.[7]
Kataluniako Parlamenturako hurrengo hauteskundeak ez dira 2022ko otsailaren 4a, ostirala, baino geroago egingo, eta Kataluniako 13. Parlamentuko 135 diputatu-eserlekuak hautatzeko balioko dute.
2017ko hauteskundeen ostean, Kataluniako independentziaren aldeko alderdiek gehiengo parlamentarioa eskuratu zuten, Carles Puigdemont eta Jordi Turull-en inbestidurak Espainiako epaitegiek ezgaitu ostean, Quim Torra Kataluniako lehendakari berria izendatuz. 2019ko abenduaren 19an, Kataluniako Justizia-Auzitegi Nagusiak (TSJC) urte eta erdiko inhabilitazio-sententzia ezarri zion Torrari, bai eta 30,000 euroko isuna ere, Hauteskunde-Batzorde Zentralari (JEC) 2019ko apirileko Hauteskunde orokorren hauteskunde-kanpainian zehar "instituzioaren neutralitatea ez mantentzeagatik", Generalitateko Jauregiko balkoietik "sinbolo alderdikoiak" ez kentzearen ondorioz.[8][9] JECak bere diputatu-eskumena berehalakoan galtzen zuela determinatu zuen, Roger Torrent-ek, Parlamentuko presidenteak, 2020ko urtarrilaren 27an indarrean ezarri bezala.[10] Quim Torraren diputatu-eskumenaren galerak Kataluniako Gobernua osatzen zuten koaliziokideak ziren Junts per Catalunya-ren (JxC) eta Torrenten alderdiaren artean, Kataluniako Ezker Errepublikanoa (ERC), krisi bat sortzea eragin zuen,[11] Torra berari, urtarrilaren 29an, 2020ko martxoan onetsitako 2020ko Aurrekontuak onetsi ostean hauteskunde-deia aurreratuko zuela adieraztea lortuz.[12][13]
Kataluniako Parlamentua, Kataluniako botere legegilearen ganbera bakarra da, Espainiako Konstituzioak eta Kataluniako Autonomia-Estatutuak hala idatzia, Kataluniako Lehendakaria izendatzeko (eta hau boteretik kentzeko) duen ganbera eskumendua.[14]
Kataluniako autonomiaren berragertzearen ostean Kataluniak Hauteskunde-Lege propiorik onetsi ez izanak, Kataluniako Hauteskundeak 1979ko Estatutuko Laugarren Xedapen Iragankorreko bigarren puntuan agertutakoan oinarritzen da, Espainiako Estatuko Hauteskundeen Araubide Orokorrari Buruzko Lege Organikoan (LOREG) agertutakoarekin osatua.[oh 1] Parlamenturako boza sufragio unibertsalean oinarritzen da. Bertakoa den eta 18 urte edo gehiago dituen edonork bozkatze-ahalmena edukiz, beraz; betiere, Katalunian erregistraturik badago, bere eskubide politikoen osotasunean. Gainera, atzerrian bizi diren katalanek bozka-eskaera egin behar dute (erregututako boza modura ezagutzen dena), atzerritik bozkatu ahal izateko.[15] Kataluniako Parlamentuko 135 eserlekuak D'Hondt sistemaren bidez hautatzen dira, zerrenda itxi eta genero-parekotasundunekin. Boto onartuen (hau da, boto zuriak kontuan harturik) %3a da atari-maila, hauteskunde-barrutiko. Atari-maila honetara ailegatzen ez diren hautagaitzek, beraz, ez dira kontuan hartuak izango eserleku-banaketan. Parlamentu-eserlekuak barrutiko banatzen dira, Kataluniako Bartzelonako, Gironako, Lleidako eta Tarragonako probintziei dagozkienak: 85 eserleku Bartzelonan, 18 Tarragonan, 17 Gironan eta 15 Lleidan.[14][16]
Hala ere, D'Hondt sistemaren erabilerak atari-maila efektibo altuago (>%3) baten ezarpena ekar dezake, barruti-tamainaren arabera (bereziki, barruti-tamaina txikietan).[17]
Esan bezala, 2006ko Kataluniako Autonomia-Estatutuaren arabera, hurrengo hauteskunde-data, gehienez, 2022ko otsailaren 4a izango da, 2021eko abenduaren 6a baino, gehienez, 60 egun beranduago.[14] Kataluniako Generalitateko Lehendakaria da Kataluniako Parlamentua disolbatzeko eta, ondorioz, behar baino lehenagoko hauteskunde-deia deitzeko eskuduna, betiere konfidantza-moziorik martxan ez badago eta aurreko parlamentu-disolbatzetik urtebete pasa bada. Era berean, inbestidura-porrot baten ostean, lehen inbestidura-saioa egin zeneko egunetik bi hilabete pasa ostean, Parlamentua automatikoki disolbatuko da, hauteskunde-dei berri bat plazaratuz.[14] Otsailaren 4an egin izan ez balitz, muga-data modu honetan erabakiko zen:
Legea[18] | Testua | Oharra |
---|---|---|
Estatutua: 56.1 art. | "Parlamentua ehun eta ehun eta berrogeita hamar diputatuen arteko diputatu-kopuru baten bidez osatzen da, lau urteko tarterako hautatutakoak..." | 2017ko Kataluniako Parlamentuko hauteskundeak 2017ko abenduaren 21ean egin ziren. 2017ko abenduaren 21aren lau urte beranduago 2021eko abenduaren 21a izango da. |
Estatutua: 56.4 art. | "Generalitateko presidentea, legegintzaldia amaitu baino hamabost egun lehenago, hauteskunde-deia bultzatu beharko du..." | 2021eko abenduaren 21a baino 15 egun lehenago 2021eko abenduaren 6a da. |
Estatutua: 56.4 art. | "(...) [Hauteskundeak] hauteskunde-deia eta berrogei-hirurogei egun geroago egin beharko dira." | 2021eko abenduaren 6a baino hirurogei egun beranduago 2022ko otsailaren 4a da. |
2020ko urtarrilaren 29an, Quim Torra Lehendakariak 2020an zehar behar baino lehenagoko hauteskunde-deia bultzatuko zuela iragarri zuen, Parlamentuak 2020ko Aurrekontuak onetsi ostean,[13] aipatutako gobernukideen arteko krisiaren ondorioz.[11][12]
2020ko Aurrekontuen bide parlamentarioa martxoaren 18rako amaiturik zegoen arren -maiatzaren 11erako, astelehena, hauteskunde-deia posible izanik, egunean bertan hauteskunde-deia publikatzekotan (edo maiatzaren 17an, igandea; hauteskunde-egun modura igandea nahi izatekotan)-,[19][20] JxC zein ERCko kide ezberdinek hauteskunde-eguna uda osterako atzeratu zitekeenaren ideia bultzatu zuten, 2020ko irail-urri artean ospatzeko.[21][22] Hala ere, atzerapen honek Auzitegi Gorenaren Torraren aurkako inhabilitazio-sententzia firmea kaleratzea zegoen, Torra kargutik ezabatuz eta, ondorioz, eskumena galduz.[20][23] Edozein kasutan, Kataluniako hauteskunde-eguna aurreratzeak EAEko Hauteskundeak ere aurreratzea eragin zuen, 2020ko apirilaren 5era, Iñigo Urkullu Lehendakariak Kataluniako testuinguru politikoarekin ez zituelako nahasi nahi euskal hauteskundeak, legegintzaldiak 2020ko udazkenerarte bizitza-denbora bazuen ere.[24] Euskal Hauteskundeen aurreratzeak, halaber, Galizako Hauteskundeak aurreratzea ere eragin zuen, Alberto Núñez Feijóo-ren euskal eta galego hauteskunde-egunak bateratzearen desio eta ohitura historikoarekin jarraituz.[25]
2020ko uztailean, Torra eta Puigdemontek hauteskunde-egun modura 2020ko urriaren 4a itundu zutenaren berria kaleratu zen, Junts alderdi berriak Diada-eguna eta U-1eko erreferendumaren nostalgia erabilita hauteskundeak irabazi ahal izateko.[26][27] Honek, halaber, Kataluniako Parlamentua abuztuaren 12an disolbatzea suposatzen zuen. Haatik, uztailaren erdialdeko COVID-19aren berragerpenak, Lleida inguruan eta Bartzelonako hiri-eremuan, plan honi uko egiteari eraman zuen Torra;[28] dirudienez, hauteskunde-data berri modura 2020ko azaro ingurua ezarriz.[29] Esan bezala, irail amaierako Torraren inhabilitazioak[5][6] Kataluniako Parlamentua president berria ez hautatzeko erabakia hartzera eraman zuen. Erabaki hau urriaren 21eko akta parlamentarioan itundu zen, Parlamentuaren disoluzio automatikorako legeak ezarritako bi hilabeteko epeari hasiera emanez.[30] Azkenean, abenduaren 21ean, lehendakari funtziodun Pere Aragonès lehendakariordeak hauteskunde-dekretua sinatu zen, 2021eko otsailaren 14a hausteskunde-data modura berretsiz.[31]
Kataluniako Parlamentua 2020ko abenduaren 21ean disolbatu zen ofizialki, 2020/147 Dekretuaren bitartez.[32] Hurrengo taulak Parlamentuaren disolbatze-momentuko egoera parlamentarioa laburtzen du:[33]
Talde parlamentarioa | Alderdiak | Diputatuak | |||
---|---|---|---|---|---|
Eser. | Tot. | ||||
Grup Parlamentari de Ciutadans | C's | 36 | 36 | ||
Grup Parlamentari de Junts per Catalunya | Junts | 29▲[oh 2] | 34 | ||
PDeCAT | 5▼ | ||||
Grup Parlamentari Republicà | ERC | 30 | 32 | ||
DC | 2 | ||||
Grup Parlamentari Socialistes i Units per Avançar | PSC | 15▼ | 17 | ||
Els Units | 2▲ | ||||
Grup Parlamentari de Catalunya en Comú-Podem | CatComú | 4 | 8 | ||
Podem | 4 | ||||
Talde mistoa | CUP | 4 | 8 | ||
PP | 4 | ||||
Oharra: geziak legegintzaldi-hasierarekiko ezberdinak diren eserleku-kopuruak azpimarratzeko dira baliagarri. |
Hauteskunde-Legeak alderdi eta federazioiei, betiere Barne-Arazoetarako Ministerioan erregistraturik badaude, bai eta hautagai-talde eta koalizioei hautagai-zerrendak aurkezteko ahalmena ematen die. Koalizioak sortzeko nahia duten alderdi eta federazioek, halere, hauteskunde-deia baino hamar egun lehenago dagokion Hauteskunde-Batzordeari informatu behar diote. Era berean, hautagai-taldeek erroldaren %1aren sinadura jaso behar dute, gutxienez, hauteskundeetan aurkeztu ahal izateko. Era berean, erroldakideek ezin dute hautagai-zerrenda bat baino gehiagoren aldeko sinadura eman.[38]
Hurrengo taulan, 2020ko hauteskundeetara aurkeztu ziren alderdi eta koalizio nagusiak ageri dira:
Hautagaitza | Alderdiak eta koalizioak | Zerrendaburua | Ideologia | Azken emaitzak | Gob. | Erref. | |||
---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|
Bozak (%) | Eserl. | ||||||||
C's | Zerrenda
|
Carlos Carrizosa | Espainiar nazionalismoa |
%25.35 | 36 | [39] | |||
Junts | Zerrenda
|
Laura Borràs | Kataluniar independentismoa |
%21.66[oh 3] | 34 | [40] [41] [42] [43] | |||
PDeCAT | Zerrenda
|
Àngels Chacón | Kataluniar independentismoa |
[44] [45] [46] | |||||
ERC | Zerrenda
|
Pere Aragonès | Kataluniar independentismoa |
%21.38 | 32 | [47] [48] | |||
PSC-PSOE | Salvador Illa | Sozialdemokrazia Anti-independentismoa |
%13.86 | 17 | [49] [50] | ||||
ECP-PEC | Zerrenda
|
Jéssica Albiach | Ezker politikoa |
%7.46[oh 4] | 8 | [51] [52] [53] | |||
CUP-Guanyem | Zerrenda
|
Dolors Sabater | Kataluniar independentismoa |
%4.46[oh 5] | 4 | [54] [55] | |||
PP | Zerrenda
|
Alejandro Fernández | Espainiar nazionalismoa |
%4.24 | 4 | [56] | |||
Vox | Ignacio Garriga | Espainiar ultranazionalismoa |
Ez zen
aurkeztu |
[57] |
Torrak hauteskunde-eguna aurreratu zuenaren notizia kaleratu ostean, Herritarrak (C's) eta Alderdi Popularrak (PP) Navarra Suma-ren (NA+) antzeko koalizio modura aurkeztuko zirelako ideia agertu zen, bi alderdiek halako zentrotik eskuin politikorako koalizioaren alde agertu baitziren.[58][59] Muturreko eskuindarra den Vox alderdiak, bestalde, halako koalizio batetan parte hartuko ez zuela igorri zuen, modu autonomoan aurkeztuko zela esanez.[60] 2020ko urtarrilaren 31ean, Diputatuen Kongresuko garaiko C'sen bozeramaile zen Inés Arrimadas-ek, Voxek parte hartuko ez lukeen "Hobe Batera" (espainolez, Mejor Unidos) koalizio-ideia Galiza eta EAEra ere heda zitekeenaren ideia plazarazi zuen.[61][62] Hala, EAEko 2020ko Hauteskundeetan agertutako PP+C's formula Katalunian ere agertzeko aukera emendatu zuen, Alderdi Popularraren Kataluniako adarra halako koalizio baten aurrean mesfidati agertu bazen ere (PP+C'sen emaitzak jakin ostean),[63] Pablo Casado-ren (PP alderdiaren buru) oniritzia edukitzearen ondorioz.[64] Frantziako Lehen Ministro ohia den Manuel Valls, 2019ko udal-hauteskundeetan C'sekin batera Bartzelonako zerrendakidea (ostera, C'sekin akordioa hautsi bazuen ere),[65] bere hautagaitza propioa aurkezteko bidean zegoela publikatu zen ere, Arrimadas C'seko buru bihurtu ostean, Vallsek berriki sortutako plataforma (Barcelona pel Canvi) C'sekin batera aurkeztearen ideia, plataforma berri batean, indartu bazuen ere.[66]
2020ko uztailean, Kataluniako Europar Alderdi Demokrataren (PDeCAT) eta Carles Puigdemonten arteko elkarrizketen huts egitean, Junts per Catalunya koalizioaren berrantolatze-prozesuaren testuinguruan (Puigdemontek koalizioa alderdi modura disolbatzea nahi zuen, PDeCATek bere alderdi-idenditatea mantendu nahi zuen bitartean), Puigdemontek bere alderdi politiko berria aurkeztu zuen,[67] pertsonalista, garaian PDeCATen esku zegoen Junts per Catalunya hauteskunde-marka bereganatuz[68][69] eta PDeCATetik urrunduz.[70][71] Alderi berri hau, Junts per Catalunya (Junts), independentzia aldebakarraren aldekoa, Acció per la Repúblicarekin (AxR), PDeCATeko pertsonalitate independente ezberdinekin eta Crida Nacional per la República-rekin (CNxR) osaturik zegoen hasiera-ideia modura,[72] ERCren kidea den Demòcrates de Catalunyarekin (DC), ERCren aldebikotasun-deribaren testuinguruan,[73] zein Herri Batasuneko Hautagaitzeko (CUP) parte den Poble Lliure alderdiarekin batzeko elkarrizketak hasi baziren ere.[74][75][76] Juntsen osaketa-prozesua uztailaren 18an hasi zen, alderdi berriaren irudi eta logo berrien aurkezpenarekin.[77][78] Uztailaren erdi-amaiera aldera, Puigdemonten aldeko politikariek PDeCAT alderdia utziko zutenaren ideia agertu zuten, Juntsen Kongresu Fundazionalean parte hartu ahal izateko.[79][80][81] Testuinguru honetan, 2013. urtetik CDC/PDeCATekin akordioa zuen Reagrupament (RI) alderdiak Juntserako trantsizioa egin zuen ere.[82] Abuztuaren 29tik aurrera, eta PDeCATeko bost senatariekin hasita,[83] PDeCATeko kideak baina Puigdemonten jarraitzaileak ziren kargu publiko anitz, en masseki, alderdiaren karneta hautsi eta Juntsera pasa ziren, PDeCATek Puigdemont tribunaletara eramango zuenaren berria publikatzean, Puigdemontek JxCren iruditeria bereganatzearen ondorioz.[84][85] Carles Puigdemont berak abuztuaren 31ean karneta hautsi zuen ere.[86] Egun horretan bertan, Kataluniako Parlamentuko garaiko PDeCATeko hamalau diputatuetatik bederatzik karneta hautsi zuten ere.[87][88]
Espazio postkonbergentearen krisia beste faktore batzuk ditu ere; hala nola, alderdi berri baten agerpena, Kataluniako Alderdi Nazionalista (PNC), PDeCATeko zenbait pertsonalitatek, Marta Pascal buru, Puigdemonten deriba erradikalaren (bereziki independentzia unilateralaren inguruan) eta bere inguruko pertsonalismoaren ideiarekin nazkaturik.[89][90] 2020ko uztailaren 15ean, Konbergentzia eta Batasunaren (CiU) banaketaren ondorioz sortutako alderdi anitzek, Lliures (Lliures), Convergents (CNV) eta Lliga Democràtica (LD), koalizio modura aurkeztuko zirenaren berria kaleratu zen.[91][92] Koalizio berri honetan, halaber, Ramon Espadaler-en Units per Avançar (Els Units), garai hartara arte PSCren parte, eta PNCa barneratzeko elkarrizketak hasi ziren ere.[93][94] Uztailaren 23an, Lliures, CNV eta LDk komisio bateratu baten sorrera iragarki zuten, etorkizuneko hauteskunde-programa baten borradorearekin hasteko eta Els Units, PNCa eta PDeCATeko "sektore moderatuei" dei eginez,[95] "katalanistak eta soberanistak batzen dituen zentroko alternatibara" gehitzeko.[96] Hala ere, azkenean, PSC eta Units-ek beren ituna berretsi zuten, Lliures eta LD kontuan hartu gabe.[97][98]
Frantziako Lehen Ministro ohia den Manuel Valls, C's-en zerrendakide modura aurkeztu zena Bartzelonako 2019ko udal-hauteskundeetan, bere alderdi propioarekin aurkezteko planteamenduak zeudela iragarri zuen,[99] Arrimadas C's-en buru aurkeztu zenean bi alderdiak elkarrekin aurkeztuko zirenaren ideia sortuz.[100] Hala ere, 2020ko urrian Manuel Vallsek Frantziako politikara bueltatu nahi zuela aurkeztu zuen, 14-F ostean.[101]
Modu harrigarrian, 2020ko abenduaren 30ean, PSCren buru den Miquel Icetak alderdiaren hautagaitzari uko egingo ziola aurkeztu zuen, Salvador Illa, garaiko Espainiako Osasun-Ministroa hautagai modura proposatuz.[102] Mugimendu hau PSOEren arrisku handiko mugimendu modura izan da irakurria, Pedro Sánchez-en PSC bultzatzeko mugimendu modura eta Kataluniako Parlamentuko "bloke-politika" hausteko helburuarekin.[103] Egun berdinean, momentura arte C's-en hautagai eta senataria zen Lorena Roldán, Alderdi Popularraren zerrendakide modura aurkeztuko zela plazaratu zuen ere.[104]
Alderdia/koalizioa | Lelo ofiziala | Itzulpena | Erref. | |
---|---|---|---|---|
C's | Para que ganemos todos | Guztiok irabazi dezagun | [105] | |
ERC | Al costat de la gent | Gendearen alboan | [106] | |
Junts | Junts per fer. Junts per ser | Egiteko batuta. Izateko batuta | [107] | |
PSC-PSOE | Fem-ho Illa President |
Egin dezagun Illa President |
[108] | |
ECP-PEC | El canvi que Catalunya mereix | Kataluniak merezi duen aldaketa | [109] | |
PDeCAT | Si t'ho penses, PDeCAT | Zalantza baduzu, PDeCAT | [110] | |
CUP-Guanyem | Per guanyar | Irabazteko | [111] | |
PP | Una Catalunya millor | Katalunia hobe bat | [112] | |
Vox | Recuperem Catalunya, recuperemos España | Katalunia berreskuratu dezagun, Espainia berreskuratu dezagun | [113][114] |
Hurrengo taulak, kronologikoki, hauteskunde-inkestetako boto-estimazioak aurkezten ditu, lehena inkestarik berriena izanik; data-kriterio modura publikazio-data erabili beharrean, inkesta-data erabiliz. Inkesta egin deneko data ezjakina den kasuetarako, bestalde, publikazio-data erabiliko da. Inkesta bakoitzeko emaitzarik altuena (ehunekotan) letra lodiz irudikatu da, bai eta dagokion gelaxka dagokion alderdiaren kolorearekin marraztuta ere. Berdintasun-kasuetan, balio maximo berdin hori duten kasu guztietan jarriko da aipatutako formatu bereizia. Aldea (%) zutabeak puntu-ezberdintasuna aurkezten du, ehunekotan, ehuneko handiena agertzen duten bi alderdien artean (1. - 2.). Ahal denean, boto-ehunekoaren azpian eserleku-proiekzioa ageri da ere, letra-tamaina txikiagoan.
Kataluniako Parlamentuan gehiengo osoa lortzeko, 68 eserleku behar dira, gutxienez:
Inkestatzailea | Data | Lagina | Parte-hartzea (%) | Aldea (%) | |||||||||||
---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|
ElectoPanel/Electomanía[115] | 2021 urt. 8 | 400 | ? | 10.0 13 |
– | 21.5 33 |
20.0 28 |
7.3 9 |
5.0 5 |
6.0 7 |
5.5 6 |
– | 21.3 34 |
1.3 0 |
0.2 |
GAD3/La Vanguardia[116] | 2021 urt. 4–8 | ? | 64 | 9.7 13 |
– | 24.1 37/39 |
20.5 29/30 |
6.0 6/7 |
4.3 4/5 |
6.2 8 |
4.1 4 |
– | 18.5 31 |
2.9 0/1 |
3.6 |
GESOP/El Periódico[117] | 2021 urt. 4–7 | 801 | ? | 9.8 12/13 |
– | 20.9 32/33 |
24.1 34/35 |
5.9 6/7 |
5.4 7/8 |
5.9 6/7 |
5.0 5/6 |
– | 19.0 29/30 |
1.0 0 |
3.2 |
Sociométrica/El Español[118] | 2021 urt. 2–5 | 900 | ? | 12.0 16/217 |
– | 20.1 31/32 |
19.3 27/28 |
7.0 7/8 |
5.2 6/7 |
6.1 7 |
6.3 7 |
– | 19.9 30/31 |
1.8 0/1 |
0.2 |
Sociométrica/El Español[119] | 2020 abe. 23–29 | 1,200 | ? | 13.2 19/20 |
– | 21.7 33/34 |
16.7 2/235 |
7.7 8/9 |
4.9 5/6 |
6.3 6/7 |
6.1 6/7 |
– | 20.3 32/33 |
1.6 0/1 |
1.4 |
ElectoPanel/Electomanía[120] | 2020 abe. 20 | 400 | ? | 10.4 14 |
– | 22.8 35 |
18.2 25 |
7.4 9 |
5.2 7 |
6.4 8 |
4.9 5 |
– | 19.7 32 |
1.8 0 |
3.1 |
GESOP/CEO[121] | 2020 aza. 25–abe. 7 | 1,500 | 68 | 11.6 14/16 |
– | 23.0 35 |
18.5 25 |
6.9 7/9 |
6.4 8/9 |
6.0 7/9 |
4.6 4/6 |
– | 19.6 30/32 |
1.9 0/1 |
3.4 |
GESOP/El Periódico[122] | 2020 aza. 30–abe. 1 | 801 | ? | 10.6 13/14 |
– | 22.0 35/36 |
18.9 27/28 |
7.5 8/9 |
5.0 6/7 |
5.9 7/8 |
4.5 4/5 |
– | 19.4 30/31 |
2.4 0 |
2.6 |
ElectoPanel/Electomanía[123] | 2020 aza. 30 | 815 | ? | 9.8 13 |
– | 23.2 36 |
18.2 25 |
7.7 9 |
5.2 5 |
6.8 8 |
5.3 6 |
– | 20.2 33 |
1.7 0 |
3.0 |
GESOP/CEO[124] | 2020 urr. 13–aza. 7 | 2,000 | 65 | 10.0 13/14 |
– | 24.4 36/37 |
16.8 22/23 |
7.2 7/9 |
5.3 6/8 |
7.0 8/9 |
6.4 7/8 |
– | 18.7 28/30 |
2.4 0/1 |
5.7 |
GESOP[125][126] | 2020 urr. 19–23 | 1,463 | ? | 12.5 16/17 |
18.3 28/29 |
22.9 35/36 |
17.5 24/25 |
7.3 9/10 |
5.8 8 |
6.2 7/8 |
5.1 5 |
– | – | – | 4.6 |
KeyData/Público[127] | 2020 urr. 17 | ? | 71.9 | 12.3 15 |
19.7 31 |
24.1 37 |
17.0 25 |
7.6 9 |
4.8 7 |
6.4 7 |
4.2 4 |
– | – | – | 4.4 |
GESOP/CEO[128] | 2020 ira. 29–urr. 9 | 1,500 | 65 | 12.0 16/17 |
19.4 31/32 |
23.4 35/36 |
18.0 24/25 |
7.6 8/9 |
4.9 6/7 |
6.0 7/8 |
4.5 4/6 |
– | – | – | 4.0 |
NC Report/La Razón[129][130] | 2020 ira. 28–urr.4 | 1,000 | 72.7 | 11.9 16 |
20.0 31 |
23.2 35 |
17.8 25 |
7.8 9 |
4.5 6 |
7.6 10 |
5.0 3 |
– | – | – | 3.2 |
GAD3/La Vanguardia[131] | 2020 ira. 1–4 | 805 | 69 | 10.2 13 |
19.9 31 |
27.2 42 |
19.1 26 |
6.7 7 |
3.9 4 |
6.4 8 |
4.2 4 |
– | – | – | 7.3 |
ElectoPanel/Electomanía[132] | 2020 abu. 31 | 8,000 | ? | 10.1 14 |
21.4 34 |
22.4 35 |
17.9 24 |
8.1 10 |
5.5 5 |
7.1 8 |
4.6 5 |
– | – | – | 1.0 |
GESOP/CEO[133] | 2020 eka. 25–uzt. 21 | 2,000 | 70 | 14.4 19 |
20.9 32/33 |
22.1 33/34 |
17.0 24 |
8.2 9/10 |
4.9 6/7 |
5.5 6/7 |
4.0 3/4 |
– | – | – | 1.2 |
GESOP/El Periódico[134] | 2020 uzt. 6–13 | 1,479 | ? | 11.9 15/16 |
19.3 29/30 |
22.5 34/35 |
17.9 25/26 |
7.9 9/10 |
5.4 7/8 |
6.1 7/8 |
5.4 5/6 |
– | – | – | 3.2 |
Feedback/El Nacional[135] | 2020 eka. 29–uzt. 2 | 800 | ? | 9.5 12/13 |
17.8 28 |
27.4 41/42 |
19.7 26/28 |
6.6 7 |
6.2 8 |
5.7 6 |
5.1 5 |
– | – | 0.8 0 |
7.7 |
ElectoPanel/Electomanía[136][137] | 2020 api. 1–mai. 15 | ? | ? | 9.6 13 |
21.2 32 |
21.1 32 |
19.7 26 |
8.7 10 |
6.5 8 |
8.7 11 |
3.5 3 |
– | – | – | 0.1 |
GESOP/El Periódico[138] | 2020 api. 29–mai. 8 | 1,455 | ? | 12.9 17/18 |
16.8 25/26 |
25.2 40/41 |
18.0 25/26 |
7.7 10 |
6.1 8 |
6.3 7/8 |
3.8 4 |
– | – | – | 7.2 |
GESOP/CEO[139] | 2020 ots. 10–mar. 9 | 2,000 | 70 | 12.8 16/18 |
18.6 28/30 |
23.0 33/35 |
17.4 23/24 |
10.9 13/14 |
7.1 8/9 |
5.5 7/8 |
3.0 0/2 |
– | – | – | 4.4 |
GAD3/ABC[140][141] | 2020 ots. 21–26 | 800 | ? | 8.9 12 |
15.4 24 |
28.1 43 |
20.8 27 |
8.1 10 |
4.9 6 |
7.2 9 |
4.4 4 |
– | – | – | 7.3 |
KeyData/Público[142] | 2020 ots. 6 | ? | 80.9 | 12.0 17 |
19.1 30 |
23.7 35 |
18.0 24 |
9.1 11 |
7.0 9 |
4.6 5 |
4.0 4 |
– | – | – | 4.6 |
GAD3/La Vanguardia[143][144] | 2020 ots. 3–6 | 800 | 70.7 | [oh 6] | 20.0 31 |
25.2 38 |
21.1 27 |
8.9 10 |
5.2 7 |
[oh 6] | 3.7 3 |
14.5 19 |
– | – | 4.1 |
70.7 | 8.5 12 |
19.8 31 |
24.9 37 |
20.3 27 |
8.8 10 |
5.1 6 |
6.7 8 |
4.4 4 |
– | – | – | 4.4 | |||
ERC[145] | 2020 ots. 2 | ? | ? | – | ? 25 |
? 37 |
? 28 |
– | ? 10 |
– | – | – | – | – | – |
SocioMétrica/El Español[146][147] | 2020 ots. 2 | ? | ? | [oh 6] | 18.6 29 |
23.0 35 |
19.4 25 |
10.0 12 |
6.2 8 |
[oh 6] | 4.8 5 |
17.0 21/23 |
– | – | 4.6 |
? | 10.9 14 |
18.6 29 |
23.0 35 |
19.4 25 |
10.0 12 |
6.2 8 |
6.1 7 |
4.8 5 |
– | – | – | 3.6 | |||
NC Report/La Razón[148] | 2020 urt. 27–31 | 1,000 | 73.8 | 10.3 14 |
19.5 31 |
21.0 32 |
17.4 24 |
8.3 10 |
5.9 8 |
8.9 12 |
6.3 4 |
– | – | – | 1.5 |
GESOP/El Periódico[149] | 2020 urt. 27–31 | 1,435 | ? | 12.8 16/17 |
19.0 29/30 |
22.0 33/34 |
16.9 22/23 |
9.4 11/12 |
6.6 8/9 |
4.8 5/6 |
5.5 6/7 |
– | – | – | 3.0 |
ElectoPanel/Electomanía[150][151] | 2020 urt. 27–29 | 1,500 | ? | [oh 6] | 20.0 30 |
20.7 31 |
20.1 26 |
8.8 10 |
7.8 10 |
[oh 6] | 5.0 5 |
16.7 23 |
– | – | 0.6 |
? | 7.4 9 |
20.0 31 |
20.7 31 |
19.4 27 |
8.8 10 |
7.8 10 |
8.4 11 |
6.2 6 |
– | – | – | 0.7 | |||
Catalunya en Comú[152] | 2019 abe. | 1,002 | ? | 12.1 | 15.6 | 25.3 | 20.9 | 10.8 | 5.3 | 4.3 | 5.0 | – | – | – | 4.4 |
GESOP/CEO[153] | 2019 aza. 14–abe. 5 | 1,500 | 70 | 12.0 14/16 |
19.0 29/31 |
25.4 38/39 |
18.0 24/25 |
10.2 11/13 |
7.3 9/10 |
4.3 4/5 |
2.0 0/2 |
– | – | – | 6.4 |
ElectoPanel/Electomanía[154] | 2019 aza. 27–30 | 2,000 | ? | 7.2 9 |
15.8 24 |
22.0 34 |
18.4 25 |
8.1 10 |
10.0 13 |
7.9 10 |
7.5 10 |
– | – | – | 3.6 |
NC Report/La Razón[155] | 2019 aza. 18–22 | 1,000 | 74.4 | 11.6 17 |
19.2 31 |
21.2 32 |
16.8 24 |
7.7 9 |
5.6 7 |
8.8 12 |
6.4 3 |
– | – | – | 2.0 |
2019ko azaroko Espainiako hauteskunde orokorrak | 2019 aza. 10 | n/a | 69.4 | 5.6 6 |
13.7 22 |
22.6 35 |
20.5 29 |
14.2 18 |
6.4 7 |
7.4 10 |
6.3 8 |
– | – | – | 1.9 |
Alderdia | Hautagaia | Eserlekuak | Botoak[156] | |||
---|---|---|---|---|---|---|
Guztira | % | |||||
Kataluniako Sozialisten Alderdia (PSC-PSOE) | Salvador Illa | 33 |
652.858 | %23,04 | ||
Kataluniako Ezker Errepublikanoa (ERC) | Pere Aragonès | 33 |
603.607 | %21,30 | ||
Junts per Catalunya (Junts) | Laura Borràs | 32 |
568.002 | %20,04 | ||
Vox | Ignacio Garriga | 11 |
217.883 | %7,69 | ||
Herri Batasuneko Hautagaitza-Guanyem Catalunya (CUP-G) | Dolors Sabater | 9 |
189.087 | %6,67 | ||
En Comú Podem-Podem en Comú (ECP-PEC) | Jéssica Albiach | 8 |
194.626 | %6,87 | ||
Herritarrak - Herritarron Alderdia (C's) | Carlos Carrizosa | 6 |
157.903 | %5,57 | ||
Kataluniako Alderdi Popularra (PP) | Alejandro Fernández | 3 |
109.067 | %3,85 |
Alderdi eta koalizioak | Boto-kopurua | Eserlekuak | ||||
---|---|---|---|---|---|---|
Botoak | % | ±% | # | +/− | ||
Kataluniako Sozialisten Alderdia (PSC-PSOE) | 652.858 | 23,04 | ▲9,18 | 33 | ▲16 | |
Kataluniako Ezker Errepublikanoa (ERC) | 603.607 | 21,30 | ▼0,08 | 33 | ▲1 | |
Junts per Catalunya (Junts)1 | 568.002 | 20,04 | Berria | 32 | ▲34 | |
Vox (Vox) | 217.883 | 7,69 | Berria | 11 | ▲11 | |
En Comú Podem-Podem en Comú (ECP-PEC)2 | 194.626 | 6,87 | ▼0,59 | 8 | ±0 | |
Herri Batasuneko Hautagaitza-Guanyem Catalunya (CUP-G)3 | 189.087 | 6,67 | ▲2,21 | 9 | ▲5 | |
Herritarrak - Herritarron Alderdia (C's) | 157.903 | 5,57 | ▼19,78 | 6 | ▼30 | |
Kataluniako Alderdi Popularra (PP) | 109.067 | 3,85 | ▼0,39 | 3 | ▼1 | |
Kataluniako Europar Alderdi Demokrata (PDeCAT)1 | 77.059 | 2,72 | Berria | 0 | ▼54 | |
Murrizketarik Ez-Grupo Verde (Recortes Cero-GV) | 12.707 | 0,45 | ▲0,21 | 0 | ±0 | |
Kataluniaren Independentziarako Primarioen Mugimendua (MPIC) | 5.940 | 0,21 | Berria | 0 | ±0 | |
Kataluniako Fronte Nazionala (FNC) | 4.976 | 0,18 | Berria | 0 | ±0 | |
Kataluniako Alderdi Nazionalista (PNC) | 4.583 | 0,16 | Berria | 0 | ±0 | |
Kataluniako Langileen Alderdi Komunista (PCTC) | 4.504 | 0,16 | Berria | 0 | ±0 | |
Izquierda en Positivo (IZQP) | 2.059 | 0,07 | Berria | 0 | ±0 | |
Som Terres de l'Ebre | 1.414 | 0,05 | Berria | 0 | ±0 | |
Bidezko Mundurantz (PUM+J) | 1.327 | 0,05 | Berria | 0 | ±0 | |
Pentsiodunen Batasun Europarra (UEP) | 631 | 0,02 | Berria | 0 | ±0 | |
Aulki Zuriak (EB) | 590 | 0,02 | Berria | 0 | ±0 | |
Unidos por la Democracia+Jubilados (Unidos Sí) | 403 | 0,01 | Berria | 0 | ±0 | |
Alianza por el Comercio y la Vivienda (Alianza CV) | 167 | 0,01 | Berria | 0 | ±0 | |
Suport Civil Català (SCAT) | 138 | 0,01 | Berria | 0 | ±0 | |
Korronte Gorria Mugimendua (M.C.R.) | 92 | 0,01 | Berria | 0 | ±0 | |
Boto zuriak | 24.021 | 0,84 | ▲0,4 | |||
Denetara | 2.833.644 | 135 | ±0 | |||
Baliozko botoak | Berria | 98,57 | ▼1,06 | |||
Baliogabeko botoak | 40.966 | 1,43 | ▲1,06 | |||
Emandako botoak / Boto-emale kopurua | 2.874.610 | 53,54 | ▼25,55 | |||
Abstentzioak | 2.494.382 | 46,46 | ▲25,55 | |||
Erregistratutako boto-emaleak | 5,623,962 | |||||
Iturriak[156] | ||||||
Hauteskunde kanpainan indar independentista batzuk alderdi subiranistek botoen %50eko langa gainditzea ezarri zuten helburu gisa. Azkenean indar independentistek botoen %51,6 bereganatu zuten, unionistek baino 10 puntu gehiago. Honako taula honetan bloke bakoitzak lortutako sostengua ageri da:
Seamless Wikipedia browsing. On steroids.
Every time you click a link to Wikipedia, Wiktionary or Wikiquote in your browser's search results, it will show the modern Wikiwand interface.
Wikiwand extension is a five stars, simple, with minimum permission required to keep your browsing private, safe and transparent.