From Wikipedia, the free encyclopedia
Demòcrates de Catalunya (DC, euskaraz Kataluniako Demokratak) Kataluniako alderdi politikoa da, 2015ean sortua, ideologia sozialkristau eta independentistaduna. Unió Democràtica de Catalunya (UDC) alderdiaren eszisioa da, honek 2015eko Kataluniako Parlamentuko hauteskundeetarako Kataluniaren independentzia-prozesuari babesa kendu eta CiU federazioa hautsi ostean sortua. Honen erantzun gisa, UDCko kide independentistek alderdi berria eratzea erabaki zuten, UDCko kritikoen Hereus UDC 1931 plataformaren ondorengoa, independentziarekiko apustu garbia eginez. Alderdi honen sustatzaile nagusiak Antoni Castellà, Núria de Gispert eta Joan Rigol izan ziren.
Kataluniako Demokratak Demòcrates de Catalunya (DC) | |
---|---|
Sorrera | 2015eko uztailaren 12a, UDCren eszisioa |
Egoitza nagusia | Bartzelona |
Ideologia politikoa | zentro-eskuinekoa, demokrazia kristaua, kataluniar independentismoa, europeismoa, humanismoa |
Eserlekuak erakundeetan | Kataluniako Parlamentua (ERC-CatSí-n) 2 / 135 |
www.democrates.cat |
2015eko uztailean Kataluniako hauteskundeetara Junts pel Sí zerrenda independetista bateratuan aurkeztuko zela iragarri zen, Convergència Democràtica de Catalunya (CDC), Esquerra Republicana de Catalunya (ERC) eta Moviment d'Esquerres (MES) alderdiekin batera.
Seamless Wikipedia browsing. On steroids.
Every time you click a link to Wikipedia, Wiktionary or Wikiquote in your browser's search results, it will show the modern Wikiwand interface.
Wikiwand extension is a five stars, simple, with minimum permission required to keep your browsing private, safe and transparent.