Zurbaranbarriko geltokia
From Wikipedia, the free encyclopedia
Zurbaranbarri Bilboko metroaren 3. lineari eta Euskotrenen E1, 1D eta E3 lineei dagokien lurpeko geltokia da, Bilboko Zurbaran auzoan kokatuta dagoena. Metroaren 3. linea irekitzearekin batera, 2017ko apirilaren 8an, martxan jarri zen, eta Bizkaiko Garraio Partzuergoaren 1. tarifa-gunearen barruan dago.[1]
Zurbaranbarri | ||||||||||||||||||||||||||||||||||||
---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|
Geltoki barruko ikuspegia. | ||||||||||||||||||||||||||||||||||||
Kokapen mapa | ||||||||||||||||||||||||||||||||||||
Lineak | ||||||||||||||||||||||||||||||||||||
| ||||||||||||||||||||||||||||||||||||
Kokapena | ||||||||||||||||||||||||||||||||||||
Helbidea | Zurbaran auzoa, 49-57; 48007 | |||||||||||||||||||||||||||||||||||
Udalerria | Bilbo, Bizkaia | |||||||||||||||||||||||||||||||||||
Geltokiaren datuak | ||||||||||||||||||||||||||||||||||||
Gunea | 1. gunea | |||||||||||||||||||||||||||||||||||
Irekiera | 2017ko apirilaren 8a | |||||||||||||||||||||||||||||||||||
Irisgarria | ||||||||||||||||||||||||||||||||||||
Zerbitzuak | ||||||||||||||||||||||||||||||||||||
Aldageltokia | ||||||||||||||||||||||||||||||||||||
Nasak | 2 | |||||||||||||||||||||||||||||||||||
Trenbideak | 2 | |||||||||||||||||||||||||||||||||||
Jabea | Euskal Trenbide Sarea | |||||||||||||||||||||||||||||||||||
Eragilea | Eusko Trenbideak | |||||||||||||||||||||||||||||||||||
Garraio zerbitzuak | ||||||||||||||||||||||||||||||||||||
EuskoTren | Bilbo ↔ Donostia Bilbo ↔ Elgoibar Kukullaga ↔ Lezama Bilbo ↔ Bermeo | |||||||||||||||||||||||||||||||||||
Metroa | Matiko ↔ Kukullaga | |||||||||||||||||||||||||||||||||||
Bilbobus | 22 Sarrikue - Atxuri 27 Arabella - Betolatza 62 San Mamés - Arabella A1 Asunción - Plaza Biribila G1 Arabella - Moyua |
Geltokiak 5 minutura 7.418 biztanleri, eta 10 minutura 11.060 bizilagunei ematen die zerbitzu.[2]
Sarbideak
Geltokiak hiru sarbide ditu, arrapala, eskailera mekaniko eta 24 pertsonentzako edukiera duten igogailu bikoitz bitarteko sarbide bana, alegia.
Lezamako Trenbide Zaharreko bidea, 35 (Lezamako Trenbide Zaharreko Bidea irteera)
Zurbaranbarri auzoa, 62 (igogailu bikoitza) (Iturriondo Plaza irteera)
Zumaia kalea, 35 (Zumaia irteera)
Gaueko sarbideak
Historia
2017ko apirilaren 8an geltokia martxan jarri zen, Metroaren 3. linea irekitzearekin batera, eta Euskotrenen E3 linea ere geltokitik pasaraziz.
2017ko ekainaren 19an Euskotrenen linea aldaketa gauzatu zen eta ordutik E1 eta 1D lineek ere geltokian geldialdia egiten dute.
2017ko abenduaren 4an txartel-salmenta makina automatiko berriak ezarri ziren geltokian, mugikortasun urriko pertsonentzako irisgarritasun materian estandarrak bete, entzuteko desgaitasuna duten pertsonentzako T moduko bukle magnetikoa, Braille serigrafiak interakzio elementu guztietan (botoiak, txarteldegiak, eta abar), eta itsumen eta ikusteko desgaitasun handia duten pertsonei egokitutako salmenta softwarea dutenak.[3]
Urte bereko abenduaren 27an Euskal Trenbide Sareak Zumaia kaleko sarbidea irisgarri egiteko lanak lizitatu zituen, nasak eta mezzanina elkarlotzen dituzten bi igogailuren instalazio lanei ekiteko asmoz. Lanok 2018ko irailean hasi eta 456.000 euroko aurrekontua izan zuten, zazpi hilabeteko epearekin.[4] Zumaia kaleko sarbidea igarobide errodagarri bidezkoa da, eta ordura arte geltokiak zuen sarbide irisgarri bakarra Iturriondo plazan kokatuta dago, Zurbaranbarri auzo goialdean, behealdea sarbide irisgarririk gabe utzita. Hori dela eta, Zumaia kaleko sarbidearen mezzanina eta geltokiko nasak elkarlotzen dituzten bi igogailu instalatu ziren, 2019ko apirilean martxan jarritakoak.
Etorkizuna
Etorkizunean Euskotrenen E4 lineako trenak Bilboko metroaren 3. lineatik pasatzea espero da, Metro linea elikatzeko eta hala 7,5 minutuko maiztasuna mantentzeko.[5] 2018ko irailerako aurreikusita zegoen arren, oraindik ez da aldaketa egin.
Lotuneak
Geltokiaren kanpoaldean Bilbobus zerbitzua hornitzen duten hiru autobus geraleku daude. Hurrengo lineak geralekuetatik pasatzen dira:
|
|
Argazki galeria
- Lezamako Trenbide Zaharreko bideko sarbidea
- Iturriondo plazako igogailu bikoizdun sarbidea
- Iturriondo plazako igogailu bikoitzak
- Nasak
- Nasak
Erreferentziak
Ikus, gainera
Kanpo estekak
Wikiwand - on
Seamless Wikipedia browsing. On steroids.