Txurdinagako geltokia
From Wikipedia, the free encyclopedia
From Wikipedia, the free encyclopedia
Txurdinaga Bilboko metroaren 3. lineari eta Euskotrenen E1, 1D eta E3 lineei dagokien lurpeko geltokia da, Bilboko izen bereko auzoan kokatuta dagoena. Metroaren 3. linea irekitzearekin batera, 2017ko apirilaren 8an, martxan jarri zen, eta Bizkaiko Garraio Partzuergoaren 1. tarifa-gunearen barruan dago.[1]
Txurdinaga | ||||||||||||||||||||||||||||||||||||
---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|
Lineak | ||||||||||||||||||||||||||||||||||||
| ||||||||||||||||||||||||||||||||||||
Kokapena | ||||||||||||||||||||||||||||||||||||
Helbidea | Gabriel Aresti hiribidea, 35-37; 48004 | |||||||||||||||||||||||||||||||||||
Udalerria | Bilbo, Bizkaia | |||||||||||||||||||||||||||||||||||
Geltokiaren datuak | ||||||||||||||||||||||||||||||||||||
Gunea | 1. gunea | |||||||||||||||||||||||||||||||||||
Irekiera | 2017ko apirilaren 8a | |||||||||||||||||||||||||||||||||||
Irisgarria | ||||||||||||||||||||||||||||||||||||
Zerbitzuak | ||||||||||||||||||||||||||||||||||||
Aldageltokia | ||||||||||||||||||||||||||||||||||||
Nasak | 2 | |||||||||||||||||||||||||||||||||||
Trenbideak | 2 | |||||||||||||||||||||||||||||||||||
Jabea | Euskal Trenbide Sarea | |||||||||||||||||||||||||||||||||||
Eragilea | Eusko Trenbideak | |||||||||||||||||||||||||||||||||||
Garraio zerbitzuak | ||||||||||||||||||||||||||||||||||||
EuskoTren | Bilbo ↔ Donostia Bilbo ↔ Elgoibar Kukullaga ↔ Lezama Bilbo ↔ Bermeo | |||||||||||||||||||||||||||||||||||
Metroa | Matiko ↔ Kukullaga | |||||||||||||||||||||||||||||||||||
Bizkaibus | A2321 Santutxu - EHU (Autobidetik) | |||||||||||||||||||||||||||||||||||
Bilbobus | 03 Plaza Biribila - Otxarkoaga 13 San Ignazio - Txurdinaga 30 Txurdinaga - Miribilla 38 Otxarkoaga - Termibus 43 Garaizar - Santutxu G2 Otxarkoaga - Plaza Biribila | |||||||||||||||||||||||||||||||||||
Bestelakoak | Taxi |
Geltokiak 5 minutura 4.013 biztanleri, eta 10 minutura 7.076 bizilagunei ematen die zerbitzu.[2]
Hasiera batean geltokirako sarbideak L. Manning lorategietan eta Gabriel Aresti etorbidean proiektatuta zeuden arren, 2011ko martxoan Euskal Trenbide Sareak jakinarazi zuen lurzoruarekin arazoak topatu zituztela. 2013ko urtarrilean, arazoak zirela eta, sarbideak kokalekuz mugitu behar izan ziren. Azkenik sarbideak Garai lorategietatik hurbil, eta Gabriel Aresti etorbideko 30. zenbakian eraiki dira. Igogailua ere Gabriel Aresti etorbidean dago.[3]
Geltokiak bi eskailera mekanikodun sarbide, eta igogailu bidezko sarbide bat ditu.
2017ko apirilaren 8an geltokia martxan jarri zen, Metroaren 3. linea irekitzearekin batera, eta Euskotrenen E3 linea ere geltokitik pasaraziz.
2017ko ekainaren 19an Euskotrenen linea aldaketa gauzatu zen eta ordutik E1 eta 1D lineek ere geltokian geldialdia egiten dute.
2017ko abenduaren 4an txartel-salmenta makina automatiko berriak ezarri ziren geltokian, mugikortasun urriko pertsonentzako irisgarritasun materian estandarrak bete, entzuteko desgaitasuna duten pertsonentzako T moduko bukle magnetikoa, Braille serigrafiak interakzio elementu guztietan (botoiak, txarteldegiak, eta abar), eta itsumen eta ikusteko desgaitasun handia duten pertsonei egokitutako salmenta softwarea dutenak.[4]
Etorkizunean Euskotrenen E4 lineako trenak Bilboko metroaren 3. lineatik pasatzea espero da, Metro linea elikatzeko eta hala 7,5 minutuko maiztasuna mantentzeko.[5] 2018ko irailerako aurreikusita zegoen arren, oraindik ez da aldaketa egin.
Geltokiaren kanpoaldean Bilbobus eta Bizkaibus zerbitzuak hornitzen dituzten sei autobus geraleku daude. Gainera, geltokiaren ondoan bertakoentzako aparkalekua dago. Hurrengo lineak geralekuetatik pasatzen dira:
Jesús Galíndez 3 / Colegio Alemán |
Seamless Wikipedia browsing. On steroids.
Every time you click a link to Wikipedia, Wiktionary or Wikiquote in your browser's search results, it will show the modern Wikiwand interface.
Wikiwand extension is a five stars, simple, with minimum permission required to keep your browsing private, safe and transparent.