Kukullaga-Etxebarri geltokia
From Wikipedia, the free encyclopedia
From Wikipedia, the free encyclopedia
Kukullaga-Etxebarri edo Kukullaga, geltokia martxan jarri aurretik Etxebarri-Norte eta San Antonio-Etxebarri izenez ezaguna, Bilboko metroaren 3. lineari eta Euskotrenen E1, 1D, E3 eta E4 lineei dagokion lurgaineko geltokia da, Etxebarri udalerriko Ametzola auzoan kokatuta dagoena. Metroaren 3. linea irekitzearekin batera, 2017ko apirilaren 8an, martxan jarri zen, eta Bizkaiko Garraio Partzuergoaren 2. tarifa-gunearen barruan dago.[1]
Kukullaga-Etxebarri | ||||||||||||||||||||||||||||||||||||
---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|
Lineak | ||||||||||||||||||||||||||||||||||||
| ||||||||||||||||||||||||||||||||||||
Kokapena | ||||||||||||||||||||||||||||||||||||
Helbidea | Bernar Etxepare kalea, 33; 48450 | |||||||||||||||||||||||||||||||||||
Udalerria | Etxebarri, Bizkaia | |||||||||||||||||||||||||||||||||||
Geltokiaren datuak | ||||||||||||||||||||||||||||||||||||
Kodea | SAA | |||||||||||||||||||||||||||||||||||
Gunea | 2. gunea | |||||||||||||||||||||||||||||||||||
Irekiera | 2017ko apirilaren 8a | |||||||||||||||||||||||||||||||||||
Irisgarria | ||||||||||||||||||||||||||||||||||||
Zerbitzuak | ||||||||||||||||||||||||||||||||||||
Aldageltokia | ||||||||||||||||||||||||||||||||||||
Nasak | 2 | |||||||||||||||||||||||||||||||||||
Trenbideak | 4 | |||||||||||||||||||||||||||||||||||
Jabea | Euskal Trenbide Sarea | |||||||||||||||||||||||||||||||||||
Eragilea | Eusko Trenbideak | |||||||||||||||||||||||||||||||||||
Garraio zerbitzuak | ||||||||||||||||||||||||||||||||||||
EuskoTren | Bilbo ↔ Donostia Bilbo ↔ Elgoibar Kukullaga ↔ Lezama Bilbo ↔ Bermeo | |||||||||||||||||||||||||||||||||||
Metroa | Matiko ↔ Kukullaga | |||||||||||||||||||||||||||||||||||
Bestelakoak | Kukullagako igogailua |
Geltokiak 5 minutura 1.523 biztanleri, eta 10 minutura 4.869 bizilagunei ematen die zerbitzu.[2]
Geltokirako sarbideen artean bi geldiune dituen Kukullagako igogailua dago, San Antonio eta Kukullaga auzoak eta Metro geltokia elkarlotzeko.
Geltokiaren izen ofiziala Kukullaga-Etxebarri da, hasiera batean San Antonio-Etxebarri eta Etxebarri-Norte izenak erabili, eta geroago Kukullaga izena ere erabili zen arren. Metro Bilbaok, hala ere, Kukullaga izena erabiltzen du gaur egun ere.[3] Igogailu makurrari dagokionez, Bizkaiko Garraio Partzuergoak Kukullagako igogailua izendatzen du.
2017ko apirilaren 8an geltokia martxan jarri zen, Metroaren 3. linea irekitzearekin batera, eta Euskotrenen E3 linea ere geltokitik pasaraziz.
2017ko abenduaren 4an txartel-salmenta makina automatiko berriak ezarri ziren geltokian, mugikortasun urriko pertsonentzako irisgarritasun materian estandarrak bete, entzuteko desgaitasuna duten pertsonentzako T moduko bukle magnetikoa, Braille serigrafiak interakzio elementu guztietan (botoiak, txarteldegiak, eta abar), eta itsumen eta ikusteko desgaitasun handia duten pertsonei egokitutako salmenta softwarea dutenak.[4]
2019ko urtarrilean bestibuluaren beirateak estaliko zirela azaldu zen, bero egunetan tenperatura oso handiak hartzen baititu geltokiak. Hala, estalkia panel fotovoltaikoz estaliko da, eguzki izpiak bestibulu barrura ez sartzeko eta era berean geltokiko autokontsumorako. Aurreko urtean aireztatze- eta ureztatze-sistemak instalatu behar izan ziren bestibuluan eta estalkian, tenperatura altuak ekiditeko. Instalazio berriak, gutxienez, 132 modulu fotovoltaiko izango ditu.[5]
2019ko otsailean Euskal Trenbide Sareak Kukullagako igogailuen barruko eskudelak aldatu behar izan zituen, mugikortasun urriko pertsonek egin beharreko maniobrak egin ahal izateko.[6]
Seamless Wikipedia browsing. On steroids.
Every time you click a link to Wikipedia, Wiktionary or Wikiquote in your browser's search results, it will show the modern Wikiwand interface.
Wikiwand extension is a five stars, simple, with minimum permission required to keep your browsing private, safe and transparent.