Zante
From Wikipedia, the free encyclopedia
Remove ads
From Wikipedia, the free encyclopedia
Zante edo Zazinto[1] (grezieraz: Ζάκυνθος, Zákynthos) Joniako uharteetako bat da, Greziakoa. Homerok Odisea-n aipatu zuen uhartea; beraz, ezaguna da antzinatik, eta hainbat kultura eta gobernuren mende egon izan da.
Zante | |
---|---|
Grezia | |
Administrazioa | |
Estatu burujabe | Grezia |
Lurraldeko administrazio-erakunde | Decentralized Administration of Peloponnese, Western Greece and the Ionian Islands |
Eskualdea | Joniako Uharteak (periferia) |
Prefecture of Greece | Zakynthos Regional Unit |
Udalerria | Zakynthos Municipality |
ISO 3166-2 | GR-21 |
Geografia | |
Koordenatuak | 37°48′N 20°45′E |
Azalera | 405,55 km² |
Demografia | |
Biztanleria | 41.180 (2021) |
Dentsitatea | 101,54 bizt/km² |
Ordu eremua | UTC+02:00 eta UTC+03:00 |
zakynthos.gr |
Zante (Zakynthos) da hiriburua, eta 15.000 biztanle inguru ditu. Uharte osoa 409 km² inguru da, eta 2005. urtean 42.000 lagun inguru bizi ziren denera prefeturan. Kostaldeak 123 km ditu. Uharteko mendi altuena Vrachionas da, 758 m-koa.
Zantek klima mediterraneoa dauka. Uharteko hegoaldean lautada emankorrak daude; mendebaldea, ostera, menditsua da. Landaredi ugari dago; oliba-olioa, mahatsa eta zitrikoak ekoizten dituzte gehienbat. Famatuak dira hiriko dortokak, galtzeko arriskuan dauden Caretta caretta espeziekoak: gehienak Laganas badian bizi dira.
Datu klimatikoak (Zazinto (1961–1990)) | |||||||||||||
---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|
Hila | Urt | Ots | Mar | Api | Mai | Eka | Uzt | Abu | Ira | Urr | Aza | Abe | Urtekoa |
Erregistraturiko tenperatura maximoa (°C) | 20.2 | 21.4 | 24.2 | 25.6 | 34.2 | 35.8 | 42.2 | 38.4 | 36.8 | 30.4 | 26.6 | 22.2 | 42.2 |
Batez besteko tenperatura maximoa (°C) | 14.4 | 14.5 | 16.1 | 18.9 | 23.4 | 27.8 | 30.7 | 30.6 | 27.6 | 23.0 | 19.0 | 15.8 | 21.8 |
Batez besteko tenperatura (ºC) | 11.3 | 11.5 | 12.9 | 15.5 | 19.8 | 24.1 | 26.7 | 26.6 | 23.8 | 19.6 | 15.8 | 12.8 | 18.4 |
Batez besteko tenperatura minimoa (°C) | 8.1 | 8.2 | 9.2 | 11.1 | 14.4 | 18.2 | 20.4 | 20.9 | 18.8 | 15.7 | 12.5 | 9.6 | 13.9 |
Erregistraturiko tenperatura minimoa (°C) | -2.6 | -2.0 | 0.0 | 2.6 | 5.0 | 8.4 | 12.0 | 13.4 | 10.8 | 5.2 | 2.8 | 0.2 | -2.6 |
Pilatutako prezipitazioa (mm) | 150.4 | 112.8 | 89.6 | 51.3 | 17.0 | 7.2 | 5.0 | 9.1 | 25.4 | 146.5 | 159.1 | 169.9 | 943.3 |
Prezipitazio egunak (≥ 1.0 mm) | 12.8 | 11.3 | 8.2 | 6.1 | 2.5 | 1.1 | 0.5 | 0.9 | 2.8 | 8.1 | 11.0 | 13.2 | 78.5 |
Hezetasuna (%) | 74.3 | 72.8 | 72.8 | 71.7 | 67.8 | 62.8 | 59.3 | 61.2 | 66.7 | 71.7 | 76.0 | 75.3 | 69.4 |
Iturria: NOAA[2] |
Historian hainbat lurrikara bortitz jasan ditu; 1953an kalte asko izan ziren, eta 2006an ere izan ziren, baina indar gutxikoak.
Ekialdeko itsasbazterrean kokatuta dago. Antzinako hiriaren arrasto gutxi dago: koloma batzuk eta zenbait inskripzio. Akropoliaren lekuan, gaur egun zutik dagoen veneziar gaztelu bat eraiki zuten.
1953. urtean lurrikara baten ondorioz (sutea ere izan zen) hiria suntsituta geratu zen, eta berreraiki egin behar izan zuten. Aipatzekoak dira Zanteko Arte Post-Bizantziarren Museoa, Liburutegia, osorik iraun zuen XVII. mendeko Agios Nikolas eliza, eta Agia Faneromi eta Aingeruen Amaren eliza.
Navagio badia, Skinari lurmuturra eta Koba Urdina aipagarriak dira. Hondartzak ere badira; ezagunenak: Porto Limnionas, Porto Vromi eta Porto Zoro. Iturri bitxi bi daude Chieri badiako inguruetan: ur gasduna presio handiarekin irteten da; ur mineraleko beste iturri batzuk ere badira uhartean. Aipatzekoa da, halaber, Solomosi eta Kalvosi eskainitako Museoa ere aipatzekoa da.
Seamless Wikipedia browsing. On steroids.
Every time you click a link to Wikipedia, Wiktionary or Wikiquote in your browser's search results, it will show the modern Wikiwand interface.
Wikiwand extension is a five stars, simple, with minimum permission required to keep your browsing private, safe and transparent.