Remove ads
Greziako uharte multzoa From Wikipedia, the free encyclopedia
Joniako Uharteak[1][2] (grezieraz: Ιόνια νησιά, Iónia nisiá; italieraz: Isole Ionie) Greziako uharte multzoa da, Itsaso Jonikoan dagoena.[3] Heptanesoa (euskaraz: «Zazpi uharteak») izena eman ohi zaie, nahiz eta multzoa beste uharte txiki askok ere osatu.
Joniako Uharteak | |
---|---|
Datu orokorrak | |
Mendirik altuena | Mount Ainos (en) |
Garaiera | 1.628 m |
Mota | uharte multzoa |
Azalera | 2.307 km² |
Geografia | |
Koordenatuak | 37°48′N 20°42′E |
UTC ordua | UTC+02:00 eta UTC+03:00 |
Estatu burujabe | Grezia |
Ur-gorputza | Jonikoa |
Joniako Uharteak Grezia kontinentalaren ipar-mendebaldeko itsasertzaren aurrean daude. Hauek dira uharte nagusiak, iparraldetik hegoaldera:
Lehenbiziko seiak mendebaldeko Greziako itsasertzearen parean daude, Itsaso Jonikoan (hortik beren izena). Zazpigarrena, Zitera, Peloponeso penintsularen hegoaldeko hiru irtenguneetako azkenaren aurrean dago. Azken hori Atika eskualdeari dagokio, eta gainontzekoek Joniako Uharteak izeneko eskualdea eratzen dute.
Antzina greziarrek kolonizatu zuten uhartedia. Veneziaren esku egon ziren XV. mendetik XVIII. mendera arte. Frantsesen, errusiarren eta britainiarren mendeko lurraldea ere izan zen baina Jurgi I.a Greziako erregearen garaian Greziaren esku geratu ziren berriro.[3]
Azkenengo hamarkadetan, Joniako Uharteen biztanle-kopurua jaitsi egin da emigrazioaren eta tradiziozko industriaren, arrantzaren eta nekazaritzaren beherakadaren ondorioz. Gaur egun, jarduera ekonomiko nagusia turismoa da. Korfu bereziki, eta bere portua, paraje ederra dira, Mediterraneoan zehar egiten diren bidaietan erakargarriak. Gainera, uhartea ezaguna da Gerald Durrell idazleak idatzitako My Family and Other Animals lana dela eta; liburua Korfun igarotako haurtzaroaren kontakizuna da.
Seamless Wikipedia browsing. On steroids.
Every time you click a link to Wikipedia, Wiktionary or Wikiquote in your browser's search results, it will show the modern Wikiwand interface.
Wikiwand extension is a five stars, simple, with minimum permission required to keep your browsing private, safe and transparent.