Zaldi arraza
From Wikipedia, the free encyclopedia
Remove ads
From Wikipedia, the free encyclopedia
Zaldi arrazaren kontzeptuak Equus caballus espezietik sortutako ehunka zaldi arraza kontutan hartzen du. Zaldi arrazaren definizio zehatza hau litzateke; etxekotutako zaldi multzo batetik, antzeko fenotipo batekin, eta aukeraketaren bidez sortutako abere arraza. Ofizialki onartutako arraza bat izateko bere berezko pedigreea eta homologatutako arraza liburu bat behar du izan.
Zaldi arraza batzuk naturalki agertu dira, beste hainbat gizakiaren eraginez, bere beharretarako aukeraketa dela medio. Edo zaldi arraza bat gizakiak beste ingurumen batera eramaterakoan bertako baldintzetara egokitzeko prozezuak sortu du. Zaldi arrazak kontinente guztietan daude, Antartika salbu, eta hortxe ere Artikoaren inguruan bizi diren hainbat zaldi arrazak egokitzen eta hainbat lanetarako erabiltzen saiatu da gizakia. Ob poni eta Siberia aldeko beste hainbat poni arrazen kasuan, esate baterako Antartikara egindako joan den mendeko espedizioetan erabiliak.
XXI.en mendetik aurrera eta hipikan eta bereziki puntako zaldi lasterketetan erabilitako abereen kasuan, marka eta « stud-book » delako kontzeptuek arraza kontzeptua baztertu dute. Puntako animali hauetan eta beraien ondorengoetan gehiago kontutan hartzen baita aukeraketaren bidez lortutako lasterketarako ezaugarriak arraza bera baino.
Egun banaketa nagusi bat egiten da zaldi ararzen munduan. Zaldi tamainako arrazak eta poniak. Beraien arteko ezberdintasunak ez daude soilik tamainan, beste hainbat ezaugarrietan baizik. Jatorria ere ez dute, antza, berbera. Poniak antzineko tarpanen ondorengoak dira, eta zaldiak beste zenbait basazaldien ondorengoak.
Egun Euskal Herrian gaur egun mundu guztiko zaldi arrazak aurkitu dezakegu. Esate baterako Shetland poni txikiak oso estimatuak egin dira etxe inguruko jirak garbitzeko landa-girotan, zein maskota gisa. Ahaztu gabe hipikari lotutako zaldi arrazak.
Euskal Herriko bertako zaldi arrazak honakoak dira:
Euskal Herritik desagertutako bertako zaldi eta asto arraza basatiak honakoak dira:
Egungo bertako zaldi arrazetan, pottokak, montxinoak, eragina izan zuela (tarpana baino txikiagoa) uste da[1].
Seamless Wikipedia browsing. On steroids.
Every time you click a link to Wikipedia, Wiktionary or Wikiquote in your browser's search results, it will show the modern Wikiwand interface.
Wikiwand extension is a five stars, simple, with minimum permission required to keep your browsing private, safe and transparent.