From Wikipedia, the free encyclopedia
Yoshino gereziondoa (Prunus × yedoensis), 染井吉野 (japonieraz: Somei-Yoshino ) , Rosaceae familiako apaindura zuhaitz txikia da. Loredun gereziondo hau Prunus lannesiana var. speciosa eta Prunus subhirtella var. pendula[1] arteko hibrido bat litzateke eta 1720 inguruan sortu omen zen Edo eskualdean (Tokio, Japonia)
Yoshino gereziondo | |
---|---|
Sailkapen zientifikoa | |
Erreinua | Plantae |
Ordena | Rosales |
Familia | Rosaceae |
Generoa | Prunus |
Espeziea | Prunus ×yedoensis Matsumura, 1901 |
Zuhaitz txikia da (10-15 m) hazkuntza lasterrekoa. Udaberrian loratzen da (apiril hasieran klima epeletan).
Azala gris argia da.
Loreak arrosak dira kimuak irekitzean eta gero zuriak. Mordo elkartuak osaten dituzte, lauzpabost lorek osatuak.
Hostoak erorkorrak dira, eta udazkenean urre kolorea hartzen dute.
Egutera nahiago du eta lur drainatua eta azidoa. Ez du lehortea ondo jasaten.
Hibrido hau antzua da eta era begetatiboan ugaltzen da.
Japoniarrek gereziondoen lortazea (sakura) ospatzen dute, Hanami izeneko agerraldietan.
Prunus ×yedoensis da gereziondo apaingarri estimatuena Japonian. Uhartedi osoan landatua dagoenez, klima azpitropikaleko Okinawa prefekturan izan ezik, meteorologoek erabiltzen dute loratze frontea neurtu ahal izateko.
Prunus ×yedoensis hibridoaren uniformetasun genetikoari esker, barietate genetikoak ez du eraginik loratze datan, baizik eta egoera klimatikoak du batez ere[2]. Uniformetasun genetiko honen zergatikoa hibridoaren sorreran datza, espezie guztia zuhaitz hibridatu bakar batetik sortu baitzen XVIII. mende hasieran ugalketa begetatiboa erabiliz.
[3]Catalogue of Life-ren arabera:
Seamless Wikipedia browsing. On steroids.
Every time you click a link to Wikipedia, Wiktionary or Wikiquote in your browser's search results, it will show the modern Wikiwand interface.
Wikiwand extension is a five stars, simple, with minimum permission required to keep your browsing private, safe and transparent.