Yamuna

From Wikipedia, the free encyclopedia

Yamunamap

Yamuna[1] (sanskritoz यमुना, urduz جمنا) Ganges ibaiaren ibaiadarrik handiena da, baita India iparraldeko ibairik garrantzitsuenetako bat ere. 6.387 metroko altueran jaiotzen da, Yamunotrin, Banderpooch mendien hego-mendebaldeko magaletan, behe Himalaian, eta 1.376 kilometroko ibilbidea egiten du Triveni Sangamen itsasoratu aurretik, Allahabaden, hamabi urtetik behin egiten den Khumba Mela erromesaldia egiten den tokian. Trivenin ("Hiru ibai"), hinduek han lurrazpiko Sarasvati ibai ikusezina elkartzen dela uste baitute, oso antzinako Rig-veda testuan jada aipatzen dena (K. a. X. mendea). Yamunako ura nahiko gardena da, Gangesenak horixkak ez bezala. Haren arroa oso zabala da, 366.223 kilometro koadrokoa (Gangesen arroaren % 40,2).

Datu azkarrak Yamuna यमुना, Datu orokorrak ...
Yamuna
यमुना
Thumb
Datu orokorrak
Motaibai
Luzera1.376 km
Geografia
Thumb
Koordenatuak31°01′21″N 78°27′18″E
Herrialdea India
Hidrografia
Ibaiadarrak
Arroaren azalera351.000 km²
Arro hidrografikoaGanges Basin (en) Itzuli
Ur-emaria3.480 m³/s
Bokalea
()
Ganges
Itxi

Yamunak Uttarakhand, Haryana eta Uttar Pradesh estatuak, hiriburu Delhi eta Himachal Pradesh estatuaren muga ere bada. Bere bidean ibaiadar ugariren urak jasotzen ditu: Giri, Tons (bere ibaiadarrik luzeena eta handiena bere ibilguaren goialdeko zatian), Hindon (400 km), Chambal (1050 km), Betwa (610 km), Mandakini, Sindh (470 km) eta Ken (427 km) barne. Garrantzitsuena Chambal da; horrek, era berean, ibaiadar ugari jasotzen ditu, hala nola Khan, Kshipra, Kalisindh, Parbati eta Banas. Baghpat, Delhi Berria, Noida, Mathura, Agra, Firozabad, Etawah, Kalpi, Hamirpur eta Allahabad hiriak ibai horren ertzean daude, eta bere parean monumentu esanguratsu ugari dago, horien artean Agrako Taj Mahal mausoleoa.

Yamunaren ezaugarririk muntakoena alubioizko lautada oso emankorra osatzea da, Yamuna-Ganges Doaba izenaz ezagutzen den lur zatia, Yamuna eta Gangesen artean, Indo-gangear ordokian dagoen eskualde bat. Iraganean komunikazio bide garrantzitsua izan zen arren, egun ibaia, oinarrian, zeharkatzen dituen lurrak ureztatzeko erabiltzen da. Ia 57 milioi pertsona daude Yamuna ibaiaren menpe. Urteroko 10.000 hektometro kubiko segundoko isuriarekin eta 4.400 hektometro kubikoren erabilerarekin (horietatik ureztatzeko erabilia % 96 da), ibaiak Delhiko ur horniketaren % 70a ematen du.

Ganges bezala, Yamuna ere oso miretsia da hinduismoan eta Yamuna jainkosa gisa gurtua ibilgu osoan zehar. Hindu mitologian, Yamuna eguzkiaren jainko Suryaren alaba eta heriotzaren jainko Yamaren ahizpa da; beraz, Yami izenaz ere ezaguna da eta, herri sinesmenen arabera, bertako ur sakratuetan bainatzeak heriotzaren oinazeetatik askatzen du.

Yamunako ura nahiko kalitate onekoa da Himalayako Yamunotrin duen iturritik Wazirabaderainoko 375 kilometroko tartean. Delhin, Wazirabad eta Okhla hesien artean dauden 15 hustubideren bidez hondakin urak isurtzen dira; hori dela kausa, ibaia oso kutsatuta dago. Funtzionario batek ibaia "ur beltzen kolektore" moduan deskribatzen du: oxigeno eskari biokimikoa (DBO) 14 eta 28 miligramo litroko baloreetan dago, eta koliforme kopuru handiak ditu. Ibaiko kutsadurak arrazoi nagusiok ditu: etxeak eta udal hondakin uren kanporatzea, nekazaritza ahalbidetzeko egiten den baso-soilketaren lurreko higaduraren ondorioz, ongarri, belar hiltzaile eta pestiziden eratorri kimikoen garbiketarekin batera, eta, azkenik, jarduera komertzialaren eta industrialdeen korronteak.

Geografia

Yamuna Uttarakhanden

Thumb
Banderpoonch tontorrak, Yamunaren iturrien tokia, Mussoorietik ikusita.
Thumb
Yamunotriko tenplua ibaiaren ertzean, Yamuna jainkosari eskainitako santutegia.
Thumb
Yamuna ibaiaren ibilgua indo-gangear ordokian.

Yamuna ibaiaren iturri urrunenak Yamunotri glaziarrean daude, 6.387 metroko altueran, Banderpooch tontorren hego-mendebaldeko magaletan, Behe Himalaiako Mussoorie mendilerroaren zati dena. Administratiboki, ibaia Uttarakhand estatuko Uttarkashi barrutian jaiotzen da, Haridwar hiri santutik apur bat iparraldera. Mendiko zenbait ibai eta erreka txiki, Yamuna, berez, Yamunotrin jaiotzat hartzen da, 3.923 metroko altueran, hinduismoko santutegirik sakratuenetako bat dagoen tokia, Yamuna jainkosari eskainia eta Chota Char Dhamen zati dena, erromesaldi zirkuitua edo Yatra. Orain ere oinez joanda, tenplutik gertu, ibaiaren eskuinaldeko ibarra jarraitzen duen 13 kilometroko ibilaldi batean, Markendeya Tirtha dago; hir, Markandeya rishi jakintsuak Markandeya Purana idatzi zuen.

Erreferentziak

Kanpo estekak

Wikiwand in your browser!

Seamless Wikipedia browsing. On steroids.

Every time you click a link to Wikipedia, Wiktionary or Wikiquote in your browser's search results, it will show the modern Wikiwand interface.

Wikiwand extension is a five stars, simple, with minimum permission required to keep your browsing private, safe and transparent.