Himachal Pradesh
From Wikipedia, the free encyclopedia
From Wikipedia, the free encyclopedia
Himachal Pradesh (punjaberaz ਹਿਮਾਚਲ ਪ੍ਰਦੇਸ਼, hindiz हिमाचल प्रदेश) India ipar-mendebaldeko estatu bat da. Iparraldean, Tibetekin, iparraldean eta ipar-mendebaldean Jammu eta Kaxmirrekin, Punjabekin hego-mendebaldean, Haryana eta Uttar Pradeshekin hegoaldean eta Uttaranchalekin hego-ekialdean egiten du muga.
Himachal Pradesh | |||||||||||
---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|
India | |||||||||||
Administrazioa | |||||||||||
Izen ofiziala | हिमाचल | ||||||||||
Herrialdea | India | ||||||||||
ISO 3166-2 | IN-HP | ||||||||||
Hiriburua | Shimla | ||||||||||
Chief Minister of Himachal Pradesh (en) | Sukhvinder Singh Sukhu (en) | ||||||||||
Geografia | |||||||||||
Koordenatuak | 31°06′12″N 77°10′20″E | ||||||||||
Azalera | 56,019 km² | ||||||||||
Mugakideak | Uttarakhand, Punjab, Haryana, Jamnu eta Kaxmir, Ladakh, Tibeteko eskualde autonomoa eta Uttar Pradesh | ||||||||||
Demografia | |||||||||||
Biztanleria | 6.864.602 (2011) | ||||||||||
| |||||||||||
| |||||||||||
| |||||||||||
Dentsitatea | 109 bizt/km² | ||||||||||
Informazio gehigarria | |||||||||||
Ordu eremua | UTC+05:30 | ||||||||||
Matrikula | HP | ||||||||||
www.himachal.nic.in |
Bere hedadura 55.658 kilometro karratukoa da, eta, 2001eko erroldaren arabera, bere biztanleria 6.077.248 biztanlekoa da. Bere hiriburua, Shimla da. Estatuko beste hiri garrantzitsu batzuk Dharamsala, Kangra, Mandi, Kullu, Chamba, Dalhousie eta Manali dira.
Estatuan hitz egiten diren hizkuntza nagusiak kangri, pahari, punjabiera, hindi eta mandialia dira. Hinduismoa, budismoa eta sikhismoa dira erlijio nagusiak. Dharamsala, estatuko mendebaldeko zatian, Dalai Lama gaur egun bizi den tokia da, baita tibetar iheslari ugari ere.
Bertan dauden haranak, Lahaul, Spiti, Pangi eta Pin dira.
Estatuaren zati handi bat, erliebe menditsukoa da, Himalaia mendilerroa iparraldean eta ekialdean duelarik.
Ghaggar ibaia estatu honetan sortzen da. Himachal Pradesheko ibai nagusiak, Sutlej eta Beas dira.
India 1947an independizatu ondoren, hogeita hamar printzerri batu ziren Himachal Pradeshen, 1948ko apirilak 15ean, estatu bezala, 1950eko urtarrilak 26an onartua izan zena.
1954ko uztailak 1ean Bilaspur batu zitzaion, eta 1956ko azaroak 1ean Batasuneko Lurralde bihurtu zen. 1966ko azaroak 1ean, Panyabeko lurraldeak batu ziren. 1970eko abenduak 118an, hiriburua Shimlan zuen estatu bihurtzen zuen legea onartu zen, indarrean, 1971ko urtarrilak 25ean sartu zen legea.
Estatuko biltzar legegilean, nagusi izan dira alderdi tradizionalak. 2003ko hauteskundeetan, Kongresuko Alderdiak irabazi zuen.
Seamless Wikipedia browsing. On steroids.
Every time you click a link to Wikipedia, Wiktionary or Wikiquote in your browser's search results, it will show the modern Wikiwand interface.
Wikiwand extension is a five stars, simple, with minimum permission required to keep your browsing private, safe and transparent.