Ximun Ibarra
Nafar bertsolaria From Wikipedia, the free encyclopedia
Ximun Ibarra, izengoitiz Zubikoa (Sunbilla, 1905eko otsailaren 19a - Banka, Nafarroa Beherea, 1979ko maiatzaren 17a),[1] nafar bertsolaria izan zen.
Ximun Ibarra | |
---|---|
Bizitza | |
Jaiotza | Sunbilla, 1905eko otsailaren 19a |
Herrialdea | Nafarroa Garaia, Euskal Herria |
Heriotza | Banka, 1979ko maiatzaren 17a (74 urte) |
Hezkuntza | |
Hizkuntzak | euskara gaztelania |
Jarduerak | |
Jarduerak | bertsolaria |
Izengoitia(k) | Zubikoa |
Bizitza
Ximun Ibarra Sunbillan jaio zen 1905eko otsailaren 19an. 1936ko Nafarroako Bertsolari Txapelketan parte hartu zuen, urtarrilaren 12an Elizondoko Antxitonea trinketean egin zen saioan, eta geroago Euskal Herriko txapelketan. 1936ko gerratik ihesi joan zen Bankara. Ikazkin eta baso mutil aritu zen lanean.[2] Teodoro Hernandorena bertsozaleak bultzatu zuen bertso lanetara. 1962ko eta 1963ko Nafarroako Bertsolari txapelketako finaletara iritsi zen.[3] 1955ean, Petra Telletxea bankarrarekin ezkondu zen; bi seme alaba izan zituzten.[1] 1974an omendua izan zen Donostiako Anoeta pilotalekuan.[4] Oso etorri handiko bertsolaria izan zen.
Erreferentziak
Kanpo estekak
Wikiwand - on
Seamless Wikipedia browsing. On steroids.