Remove ads
Nafarroa Behereko udalerria From Wikipedia, the free encyclopedia
Banka[2][a] Euskal Herriko udalerri bat da, Nafarroa Beherea lurraldean kokatuta. Baigorri-Ortzaize eskualdean dago, Donibane Garazi hiriburutik 18,9 kilometrora. Altuera 231 eta 1 275 metro artekoa da, eta 49,60 km²-ko azalera hartzen du. 2018. urtean 347 biztanle zituen.
Banka | |||
---|---|---|---|
Nafarroa Beherea, Euskal Herria | |||
Olhaberri auzoko ikuspegia, Done Petri elizarekin | |||
| |||
Kokapena | |||
Herrialdea | Euskal Herria | ||
Lurraldea | Nafarroa Beherea | ||
Eskualdea | Baigorri-Ortzaize | ||
Administrazioa | |||
Estatua | Frantzia | ||
Eskualdea | Akitania Berria | ||
Departamendua | Pirinio Atlantikoak | ||
Elkargoa | Euskal Hirigune Elkargoa | ||
Barrutia | Baiona | ||
Kantonamendua | Euskal Mendialdea | ||
Izen ofiziala | Banca | ||
Auzapeza (2008-2026) | Michel Oçafrain (independente) | ||
Posta kodea | 64430 | ||
INSEE kodea | 64092 | ||
Herritarra | bankar | ||
Kokapena | |||
Koordenatuak | 43°07′35″N 1°22′27″W | ||
Azalera | 49,60 km2 | ||
Garaiera | 231-1275 metro | ||
Distantzia | 18,9 km (Donibane Garazitik) | ||
Demografia | |||
Biztanleria | 347 (2018: 3) | ||
Dentsitatea | 6,79 biztanle/km² | ||
Zahartzea[1] | % 16,33 | ||
Ugalkortasuna[1] | ‰ 36,26 | ||
Ekonomia | |||
Jarduera[1] | % 66,5 (2011) | ||
Desberdintasuna[1] | % 7,49 (2011) | ||
Langabezia[1] | % 2,79 (2013) | ||
Euskara | |||
Euskaldunak | % 63,47 (2010) | ||
Erabilera | % 31,83 (2011) | ||
Datu gehigarriak | |||
Sorrera | 1793 (independentzia) |
Bertako biztanleak bankarrak dira.
Banka beste hizkuntza batzuetan ere ezagutzen da, hala nola:
Gainera, toponimoa hainbat modutan agertu da historian zehar:
Jean-Baptiste Orpustanek dio Banka toponimoak bi jatorri izan ditzake. Lehenengo proposamenak gaztelaniazko banco ("banku") maileguari buruz hitz egiten du, hau da, mugan dirua aldatzen zen bankuari buruz (liberatik pezetara eta alderantziz). Bigarrenean, ordea, "harrizko bankuak" esamoldeko bankua hitza aipatuko genituzke, udalerrian nagusi den paisaiari erreferentzia eginez, mendi malkartsu eta arrokatsuekin. Bankua izenaren -u- hizkia desagertu egingo zen gero, ahoskera sinpleago baten mesedetan.[3]
Banka Aldudeko ibarran dago.
Aldude ibaiak (Ur Haundi deitua) udalerria gurutzatzen du.
Datu klimatikoak (Banka, 1981-2010) | |||||||||||||
---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|
Hila | Urt | Ots | Mar | Api | Mai | Eka | Uzt | Abu | Ira | Urr | Aza | Abe | Urtekoa |
Erregistraturiko tenperatura maximoa (°C) | 22.3 | 29.0 | 33.0 | 35.0 | 36.5 | 41.1 | 40.9 | 42.6 | 37.5 | 35.0 | 28.0 | 24.0 | 42.6 |
Batez besteko tenperatura maximoa (°C) | 11.0 | 12.3 | 15.3 | 16.9 | 20.8 | 23.9 | 25.9 | 26.1 | 23.7 | 19.4 | 14.1 | 11.5 | 18.4 |
Batez besteko tenperatura (ºC) | 6.9 | 7.6 | 10.0 | 11.5 | 15.1 | 18.1 | 20.1 | 20.3 | 17.7 | 14.5 | 9.9 | 7.6 | 13.3 |
Batez besteko tenperatura minimoa (°C) | 2.8 | 3.0 | 4.7 | 6.1 | 9.3 | 12.3 | 14.3 | 14.5 | 11.8 | 9.5 | 5.7 | 3.8 | 8.2 |
Erregistraturiko tenperatura minimoa (°C) | -12.6 | -13.0 | -8.5 | -2.5 | 1.0 | 3.0 | 6.2 | 3.5 | 1.0 | -1.5 | -7.7 | -9.7 | -13.0 |
Batez besteko prezipitazioa (mm) | 187.6 | 159.5 | 158.6 | 181.2 | 131.5 | 84.4 | 74.9 | 84.4 | 115.3 | 152.9 | 212.5 | 201.6 | 1744.4 |
Prezipitazio maximoa 24 ordutan (mm) | 99.0 | 109.0 | 109.5 | 95.7 | 97.0 | 69.0 | 86.7 | 85.2 | 81.0 | 99.0 | 96.5 | 130.1 | 130.1 |
Iturria: Frantziako klimatologia zerbitzua[6] |
Bankaren jatorria, inguruko kobrezko meategiak XVIII. mendean berrindartzearekin lotuta dago, honen jatorria, Antzinaroan dagoelarik. Garai batean Baigorri udalerrikoa zen, Lafonderie izeneko auzoa.
1793an udalerri independente bihurtu zen, izen afrantsesatua berarekin. Hala ere, 1874an, izen aldaketa baten ondorioz, Banka izena hartu zuen.
XIX. mendearen amaiera eta XX. mendearen hasiera arteko gainbehera baten ondoren, meatzeak itxi egin ziren, eta hala egin zuten udalerrian zeuden gainerako azpiegiturek ere. Horrela, ustiategiko eraikinak abandonatuta geratu ziren. Horietako asko gaur egun hondakinetan daude eta Baigorrirako irteeran aurki daitezke, Urepeleko Errobi inguruan.
1973ko abenduaren 11n Iparretarrak taldearen lehen ekintza armatua izan zen Bankan. Atentatu bat izan zen, eta "la Rosée" zentro mediko-pedagogikotik informazio kontablea lapurtu zuten langileei sindikatu bat eratzen utzi ez zietelako. Administrazio kontseiluko lehendakaria hil egin zen.[7]
1793 | 1800 | 1806 | 1821 | 1831 | 1836 | 1841 | 1846 | 1851 | 1856 | 1861 | 1866 | 1872 | 1876 | 1881 | 1886 | 1891 | 1896 | 1901 |
---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|
803 | 590 | 999 | 1068 | 1419 | 1280 | 1429 | 1309 | 1327 | 1064 | 1069 | 1020 | 1020 | 1027 | 952 | 944 | 872 | 828 | 829 |
1906 | 1911 | 1921 | 1926 | 1931 | 1936 | 1946 | 1954 | 1962 | 1968 | 1975 | 1982 | 1990 | 1999 | 2006 | 2007 | 2012 | 2017 | 2018 |
833 | 815 | 800 | 770 | 780 | 748 | 735 | 799 | 672 | 634 | 524 | 450 | 426 | 373 | 351 | 348 | 332 | 346 | 347 |
Kobrezko meategiak eta hari lotutako galdaketak XVIII. mendearen erdialdean izan zuten goia; forjak eta labe garaiak, berriz, 1828tik 1861era egon ziren jardunean.[8]
Gaur egun, jarduera nagusiki nekazaritzakoa da. Udalerria Ossau-Irati gaztaren apelazio-eremuan dago.
Hasiera | Amaiera | Auzapeza | Alderdia |
---|---|---|---|
1995 | 2001 | Gratien Arambel | |
2001 | 2008 | Dominique Etcheverry | |
2008 | karguan | Philippe Etchenique | |
falta diren datuak osatu egin behar dira |
2017ko urtarrilaren 1era arte, Banka Garazi-Baigorri herri elkargoaren kide zen. Une horretatik aurrera, sortu berria zen Euskal Hirigune Elkargoaren parte izatera pasa zen.[9]
Euskal Hirigune Elkargoaren esku dagoko Car Express hiriarteko autobus sareak zerbitzatzen du herria. Guztira, line batek eskaintzen du zerbitzua.[10]
Luis Luziano Bonapartek, 1869an, Aldudeko ibarreko herri guztiak sailkatu zituen, mendebaldeko behe-nafarrera euskalkian, Arberoa eta Ortzaize ibarretan hitz egiten zena.[11]
Koldo Zuazok, 2010ean, Bankak nafar-lapurtera euskalkian sailkatu zituen.[12]
Pantzo Hirigaraik Bankari eskainitako kantu bat konposatu zuen:
« | Han zaude zu ibarraren maldan, mendi mazelan dilindan Neguko izotzetan daldaran eta izerditan udan Burua apalduz haizeari, zu aztaparka lurrari Hazi xumearen laborari, bainan beti kantari Basuritz, Aisarri, Azaldegi, Inarabia, Donalegi Oihansoro eta Ustordoki, gu bankarrak izanki Erkaitzalde, Hairako Erreka, han nunbait Iramehaka Oihanpea ta Basakarrika, zutarrak gira Banka Beti jasan ditu haize txarrak, oi zure zuhaitz zaharrak Oraino bizi zaizko abarrak, baitauzka erro azkarrak Mila esker eta goraintziak, zuk gaindituz nekeziak Nolazpait baitituzu haziak zure ume guziak. |
» |
Udalerriaren iparraldean, monumentu izendaturik dagoen metalurgia-lantegi baten aztarnak topa daitezke, bere labe garaiarekin. Ura zekarren kanalak, errekatik hartzen zuena ura, ziurrenik antzina labe garaiak elikatzeko erabiltzen ziren hauspoei eragiteko errota batez egongo ziren osatuak.
Herriaren erdian kokatu Olhaberri interpretazio zentroak Bankako kobre eta burdin meategien historia erakusten du. Bertan, panelak, argazkiak, mapak, eta eskemak ikus daitezke. Bisita dohainik da.
Seamless Wikipedia browsing. On steroids.
Every time you click a link to Wikipedia, Wiktionary or Wikiquote in your browser's search results, it will show the modern Wikiwand interface.
Wikiwand extension is a five stars, simple, with minimum permission required to keep your browsing private, safe and transparent.