euskal politikaria From Wikipedia, the free encyclopedia
Xabier Markiegi Candina (Bilbo, 1938ko abenduaren 30a - Aguadulce, 2021eko martxoaren 29a) bizkaitar politikari eta irakaslea izan zen.[1]
Familia jeltzale eta erlijioso batean hezia, erlijioan sartu eta filosofia, teologia eta irakasle-ikasketak egin zituen. EIA eta Euskadiko Ezkerraren kidea, 1981ean Mario Onaindia ordezkatu zuen Eusko Legebiltzarrean. 1994ra arte izan zen bertan baina ez zuen PSErekin bat egin eta talde mistora pasa zen.[2]
1995eko martxoaren 3an jabetu zen ararteko karguaz. 2000ko irailaren 11ra arte egon zen karguan eta bere agintaldian Mercedes Agúndez izan zuen jarduneko ondokoa.[3]
Kargua utzi zuenean, Fundación Victimas del Terrorismo elkartean eta Cervantes Institutuan aritu da.
Seamless Wikipedia browsing. On steroids.
Every time you click a link to Wikipedia, Wiktionary or Wikiquote in your browser's search results, it will show the modern Wikiwand interface.
Wikiwand extension is a five stars, simple, with minimum permission required to keep your browsing private, safe and transparent.