Dikotiledoneoen klaseko zenbait landarez esaten da. Zuhaitz, zuhaixka, belar zein zurezko lianak dira, hostoak aurkakoak edo bertizilatuak, loreak hermafroditak eta zima edo lukutan elkartuak eta fruituak drupa-motakoak dituztenak. From Wikipedia, the free encyclopedia
Verbenaceae, landare loredun dikotiledoneoen familia.
Verbenaceae | |
---|---|
Sailkapen zientifikoa | |
Erreinua | Plantae |
Ordena | Lamiales |
Familia | Verbenaceae Saint-Hilaire eta Jaume, 1805 |
Zuhaitzak, zuhaixkak eta landare belarkarak dira. Espezie batzuk oso preziatuak dira ematen dituzten loreengatik.
Hostoak aurkakoak, koskagabeak eta zatituak izan ohi dira, estipularik gabeak. Lore zigomorfikoak izaten dituzte, luku-erako infloreszentzietan antolatuak. Batzuk usaintsuak izaten dira.
Mundu osoan barreiatuta daude, klima tropikal eta hezeak diren lekuetan, batez ere. Ingurune idorretan ere bizi daitezke, baina ez dago familia honetako espezierik Eurasiaren iparraldean eta erdialdean.
Verbenaceae familiaren barruan, 90 bat genero eta 2.000 espezie inguru daude.
Landare apaingarri gisa landatzen dira espezie batzuk, Verbena, Duranta eta Clerodendrum generoetako espezieak, esaterako. Beste zenbaitek olio lurrunkor baliotsuak, jateko fruituak, gomak eta taninoak ematen dituzte.
Gure artean, ohikoak dira Verbenaceae familiako espezie batzuk:
Ikerketa moderno batzuek lehen Lamiaceae familiaren barnean zeuden genero batzuk Verbenaceae barnean sailkatu dituzte.[1]
Hona hemen familiaren generoak:
Seamless Wikipedia browsing. On steroids.
Every time you click a link to Wikipedia, Wiktionary or Wikiquote in your browser's search results, it will show the modern Wikiwand interface.
Wikiwand extension is a five stars, simple, with minimum permission required to keep your browsing private, safe and transparent.