From Wikipedia, the free encyclopedia
Urri-ziza (Infundibulicybe geotropa) Tricholomataceae familiako perretxiko bat da.[1]
Urri-ziza | ||||||||||||||||||||||||||||
---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|
Sailkapen zientifikoa | ||||||||||||||||||||||||||||
Erreinua | Fungi | |||||||||||||||||||||||||||
Ordena | Tricholomatales | |||||||||||||||||||||||||||
Familia | Tricholomataceae | |||||||||||||||||||||||||||
Generoa | Infundibulicybe | |||||||||||||||||||||||||||
Espeziea | Infundibulicybe geotropa Harmaja, 2003 | |||||||||||||||||||||||||||
Basionimoa | Agaricus geotropus | |||||||||||||||||||||||||||
Mikologia | ||||||||||||||||||||||||||||
|
Infundibulicybe geotropa edo Clitocybe geotropa tokiko euskarazko testuetan:[2] urri-ziza, urri-ziza zuri, San Martin ziza, urril-ziza, neguko susa.
Kapela: 10 eta 15 cm arteko diametrokoa. Haragitsua, ganbila, gero laua, erdian hondoratua, titiduna, eta ertza biribilkatua duena. Okre edo gamuza kolorekoa eta zilar koloreko erreflexuekin.
Orriak: Ugariak, estu, dekurrenteak, batzuetan oso dekurrenteak, kapelaren kolorekoak edo okre zurbilak.
Orri dekurrenteak: Hanka ukitzeaz gain, beherantz jarraitzen duten orriak edo tutuak.
Hanka: Garaia, betea, sendoa, haritsua, trinkoa, harroa, oinarrian loditua, kapela baino pixka bat argiagoa.
Haragia: Zurixka, trinkoa eta sendoa. Almendra mingotsen usaina, nabarmena orrietan. Larbek ez diote erasotzen.[3]
Clitocybe hitza grekotik dator, burua, esan nahi du, kapelaren formagatik. Geotropicoa berriz betik dator grekotik, geo = lurra eta biraketa, hau da, lurrerantz jiratuta, zurtoinaren itxura bertikala dela eta.
Oso ona. Ale gazteen kapelak bakarrik jan behar dira, oina nahikoa gogorra baita.[4]
Zaila da beste perretxiko batekin nahastea.
Antzekoena infundibuliformis izan liteke, baina askoz meheagoa da. Baditu handiagoak antzekoak, jigantea eta maxima. Lehenengoak espora amiloideak ditu eta irin freskoaren usaina dauka eta bigarrenak berriz, kapela zabalagoa, oinaren luzera baino diametro handiagoa du, titirik ez du eta inbutu forma dauka. Aipatu diren hiru espezieak jateko modukoak dira, baina ez dute Clitocybe geotropa bezain kalitate ona.[5]
Udaren amaieran eta udazkenean ateratzen da, belardietan, larreetan eta basoetako soilguneetan, ale ugariko zirkulu edo ilaretan.
Clitocybe gigantea eta Clitocybe candida-k bezala, askotan belarra erreta bezala uzten du mizelioa igarotzen den lekuan, citocybina antibiotikoa askatzen duelako eta honek belarra hazten laguntzen duten hartzigarriak suntsitzen ditu.
Nahiko ohikoa da, baina ez da Lepista nebularis bezain ugaria.[6]
Ipar Amerika, Europa, Asiako iparraldea.
Aranzadi Elkartearen arabera, Urri-ziza desagertzeko arriskuan dauden onddoen eusko-kantauriar Zerrenda Gorrian dago.[7] Azken urteotan mikologia adituek onddo batzuen beherakada kuantitatibo eta kualitatibo handia egon dela ohartarazi dute. Adituen esanetan, egoera honek hainbat eragile ditu, tartean klima aldaketa, pestiziden erabilera eta bilketa masiboak.
Seamless Wikipedia browsing. On steroids.
Every time you click a link to Wikipedia, Wiktionary or Wikiquote in your browser's search results, it will show the modern Wikiwand interface.
Wikiwand extension is a five stars, simple, with minimum permission required to keep your browsing private, safe and transparent.