From Wikipedia, the free encyclopedia
Ilarraka, pago-ziza edo urriziza beltza (Clitocybe nebularis edo Lepista nebularis) Tricholomataceae familiako perretxiko bat da. [1] Latinezko nebula hitzetik (lainoa esan nahi du) datorkio izena, perretxiko honek daukan kolore gris eta tristeari erreferentzia eginez.
Ilarraka | ||||||||||||||||||||||||||||
---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|
Sailkapen zientifikoa | ||||||||||||||||||||||||||||
Erreinua | Fungi | |||||||||||||||||||||||||||
Ordena | Tricholomatales | |||||||||||||||||||||||||||
Familia | Tricholomataceae | |||||||||||||||||||||||||||
Generoa | Clitocybe | |||||||||||||||||||||||||||
Espeziea | Clitocybe nebularis P.Kumm., 1871 | |||||||||||||||||||||||||||
Basionimoa | Agaricus nebularis | |||||||||||||||||||||||||||
Mikologia | ||||||||||||||||||||||||||||
|
Perretxiko honek 7 eta 15 cm arteko diametroko txapela dauka, gris argia edo errauts kolorekoa eta erdialdean ilunagoa. Hasieran ganbila eta apur bat konkorduna da, baina gero zabaldu egiten da eta azkenerako erditik zapaldua agertzen da. Ertz borobila eta nahiko erregularra dauka. Kutikula erraz askatzen zaio.
Orri sarriak dauzka, desberdinak, beti dekurrenteak (batzuetan gutxiago, besteetan oso dekurrenteak). Kolore krema zikina edo gris horixka daukate.
Hanka sendoa eta haragitsua dauka, baina haritsua eta hanpatua ere bai. Gaztetan trinkoa da, gero hustu egiten da. Goian meheagoa da, eta oinarrian erraboilduna. Zurixka edo grisaxka da.
Haragi homogeneoa dauka, zuria, lodia eta solidoa. Usain sarkor gozoa dauka.
Espora zuri eliptikoak dauzka.
Perretxiko hau udazkenean agertzen da, urrian eta azaroan batez ere. Aski arrunta da. Habitat askotan sortzen da: txilardietan, koniferoen zein hosto-erorkorren basoetan. Humus eta materia organiko asko pilatzen den tokietan hazten da. Askotan taldeka agertzen da, ilarak edo zirkuluak osatuz.
Iritzi kontrajarriak daude bere jangarritasunaren inguruan. Zapore eta usain biziak dauzka, eta jende askori gustatzen zaio, baina beste batzuk ez dute ondo onartzen eta kalte egiten die.
Gordinik, duela gutxi aurkitu den toxina bat dauka, nebularina izenekoa. Molekula hau hidrosolublea da eta, beraz, kozinatu baino lehen perretxikoa uretan egosten bada, ia erabat erauzten da. Hala ere, ez bada modu egokian prestatzen eta kantitate handietan jaten bada, intoxikazioak eragin ditzake eta, epe luzera, kalteak gibelean.
Clitocybe nebularis tokiko euskarazko testuetan:[2] ilarraka (illarraka); pago-ziza; urri-ziza; urri-ziza beltz.
Seamless Wikipedia browsing. On steroids.
Every time you click a link to Wikipedia, Wiktionary or Wikiquote in your browser's search results, it will show the modern Wikiwand interface.
Wikiwand extension is a five stars, simple, with minimum permission required to keep your browsing private, safe and transparent.