Uribarri Ganboako urtegia
From Wikipedia, the free encyclopedia
From Wikipedia, the free encyclopedia
Uribarri Ganboako urtegia Arabako erdialdeko urtegi bat da, Arratzua-Ubarrundia eta Barrundia udalerrietan kokatua. Arabako biztanleak ez ezik, Bizkaikoak ere hornitzen ditu urez. Izan ere, Euskal Autonomia Erkidegoko urtegirik handiena dugu: 220 hektometro kubikoko edukiera dauka. Zadorra ibaiak hornitzen du nagusiki. 1947an hasi ziren eraikitzen, 1956ko abenduan bukatu, eta 1958an goraino bete zen lehen aldiz.
Uribarri Ganboa | |
---|---|
Mota | urtegi |
Geografia | |
Koordenatuak | 42°56′N 2°37′W |
Herrialdea | Euskal Herria |
Probintzia | Araba |
Hidrografia | |
Arro hidrografikoa | Ebroren arro hidrografikoa |
Urrunagako urtegitik hurbil dago. Areago, 3,5 km-ko luzerako hodi batek bi urtegiak lotzen ditu[1]. Bi urtegiek Zadorrako urtegiak izeneko multzoa osatzen dute.
Halaber, aisialdi gune zabala ere bada.
Urtegiaren perimetro osoak 45 kilometro ditu. Bizikletaz edo oinez egin daitekeen bide berde batek osatzen du perimetro oso horrek.
1.800 ha bete ditzake, 148.000.000 m3 ur edukitzerakoan.
Presa 530 m luze eta 32 m garai da (ibaiaren ibilguarekiko)[2]. Zazpi uhateko gainezkabidea du.
Mendixurko parke ornitologikoan hegaztiak begiratu eta aztertu daitezke. Urtegiaren hego-ekialdearen muturrean dago, Garaioko parkearen ondoan. Mendixur (Barrundia) herritik gertu dago.
Garaio urtegiaren hego-ekialdeko ertzean dagoen parkea da, Zadorra ibaiaren bokalean kokatutakoa eta penintsula sortzen duena.
Landa urtegiaren ipar-mendebaldeko ertzean dagoen parkea da, izen bereko herritik hurbil.
Mendebaldean Zuhatza uhartea dago, urtegiko uharterik handiena. Ekialdean, bestalde, Orenin dago.
Arratzu-Ubarrundiako udalerrikoak diren Landa (iparraldeko ertzean) Uribarri Ganboa (mendebaldean) eta Langara Ganboa (hegoaldean) herriek inguratzen dute urtegia.
Bestela, Barrundiako Mendixur eta Matura hego-ekialdean ditugu.
Urtegia eraiki zutenean Ganboako Udala desegin zuten. Geratu ziren lurrak eta biztanleak Arratzua-Ubarrundiako, Burgeluko eta Barrundiako ondoko udalerrien artean banatu zituzten. Orduko herri batzuk, Mendizabal eta Zuhatzu Ganboa, urperaturik geratu ziren, eta beste batzuk, aldiz, jendez hustu ziren lurrik gabe geratu zirelako, hala nola, Azua, Larrintzar eta Garaio. Langara Ganboa, Marieta eta Mendixur herriek iraun egin zuten, baina mugarteak oso murriztuta geratu zitzaizkien. Orenin uharte bihurtu zen, eta, beraz, ez zen bizitzeko egoki geratu.[3]
Arratzua-Ubarrundiako udalerrian ere izan zuen eragina urtegia eraikitzeak, presa haren herri nagusian eraiki baitzen, Uribarri Ganboan. Herrigunearen eta haren lurren zati handi bat urpean geratu zen, eta Landa herritik, berriz, egun Zuhatza uhartea izenekoa geratu zen. Aipatutako eragina Barrundiako udalerrian ere izan zen; Urizar herritik etxe bat baino ez zen geratu, eta gainerakoa urpean.[3]
Kaltetutako herrietako biztanle gehienek beste herri batzuetara joan behar izan zuten bizitzera, kasu askotan egoera penagarrian. Gehienak Gasteizera joan ziren, baina beste batzuk, berriz, leku askoz urrunagoetara.[3]
Seamless Wikipedia browsing. On steroids.
Every time you click a link to Wikipedia, Wiktionary or Wikiquote in your browser's search results, it will show the modern Wikiwand interface.
Wikiwand extension is a five stars, simple, with minimum permission required to keep your browsing private, safe and transparent.