Mendizabal

Arabako herri desagertua From Wikipedia, the free encyclopedia

Mendizabalmap

Mendizabal Arabako herri desagertu bat da, Arratzua-Ubarrundia udalerrikoa. Uribarri Ganboako urtegia eraiki zutenean hutsarazi zuten eta gaur egun, urtegiko uren azpian dago.

Artikulu hau desagertutako Arabako herriari buruzkoa da; beste esanahietarako, ikus «Mendizabal (argipena)».
Datu azkarrak Kokapena, Herrialdea ...
Mendizabal
 Euskal Herria
Thumb
  
Thumb
Kokapena
Herrialdea Araba
UdalerriaArratzua-Ubarrundia
Geografia
Koordenatuak42°55′53″N 2°35′06″W
Demografia
Biztanleria0 ()
Itxi

Zadorra ibaiaren ertzean zegoen eta hurrengo herriak zituen mugakide: iparraldean Leintz Gatzaga, hegoaldean Arroiabe, ekialdean Langara Ganboa eta mendebaldean Landa.[1]

Historia

Mendizabal Ganboako ermandadea osatzen zuten herrietako bat zen eta Calahorrako elizbarrutiaren mendekoa zen. 1835ean, ermandadea desagertu zenean, Ganboa udalerrian sartu zen.

1957ko maiatzaren 10ean, Espainiako Gobernu frankistak erabaki zuen, dekretu bidez, Mendizabal herria Arratzua-Ubarrundia udalerriari atxikitzea Uribarri Ganboako urtegiaren eraikuntzak zekarren uholde arriskuaren ondorioz[2]. Azkenik, 1959ko otsailaren 26an, Espainiako Gobernu frankistak Mendizabal herria deuseztatu zuen 267/1959 zenbakidun dekretuaren bidez.[3]

Demografia

1631n Felipe IV.a erregearen aginduz egin zen Gatzaren Erroldaren arabera, Mendizabalek 25 biztanle eta 38 abere zituen[4]. Ia bi mende geroago, 1827an, 44 biztanle zituen[1]. 1959an, Espainiako Gobernu frankistak Mendizabal herria deuseztatzea erabaki zuenean, 2 biztanle besterik ez zituen.[3]

Informazio gehiago Mendizabalgo biztanleria ...
Mendizabalgo biztanleria
Itxi

Galdutako ondarea

  • Mendizabalgo zubia, hiru begiko zubia.
  • San Pedro parrokia, erromaniko estilokoa.

Iruditegia

Erreferentziak

Kanpo estekak

Loading related searches...

Wikiwand - on

Seamless Wikipedia browsing. On steroids.