Urepele
Nafarroa Behereko udalerria From Wikipedia, the free encyclopedia
Urepele[2][lower-alpha 1] Euskal Herriko udalerri bat da, Nafarroa Beherea lurraldean kokatuta. Baigorri-Ortzaize eskualdean dago, Donibane Garazi hiriburutik 29,0 kilometrora. Altuera 392 eta 1 150 metro artekoa da, eta 26,44 km²-ko azalera hartzen du. 2018. urtean 280 biztanle zituen.
Urepele | |||
---|---|---|---|
Nafarroa Beherea, Euskal Herria | |||
Hainbat baserriak Urepeleko Errobik inguratzeak | |||
| |||
Kokapena | |||
Herrialdea | Euskal Herria | ||
Lurraldea | Nafarroa Beherea | ||
Eskualdea | Baigorri-Ortzaize | ||
Administrazioa | |||
Estatua | Frantzia | ||
Eskualdea | Akitania Berria | ||
Departamendua | Pirinio Atlantikoak | ||
Elkargoa | Euskal Hirigune Elkargoa | ||
Barrutia | Baiona | ||
Kantonamendua | Euskal Mendialdea | ||
Izen ofiziala | Urepel | ||
Auzapeza (2020-2026) | Xole Aire (independente) | ||
Posta kodea | 64430 | ||
INSEE kodea | 64543 | ||
Herritarra | urepeldar | ||
Kokapena | |||
Koordenatuak | 43°04′11″N 1°24′59″W | ||
Azalera | 26,44 km2 | ||
Garaiera | 392-1150 metro | ||
Distantzia | 29,0 km (Donibane Garazitik) | ||
Demografia | |||
Biztanleria | 280 (2018: −2) | ||
Dentsitatea | 11,54 biztanle/km² | ||
Zahartzea[1] | % 25,64 | ||
Ugalkortasuna[1] | ‰ 38,34 | ||
Ekonomia | |||
Jarduera[1] | % 76,88 (2011) | ||
Desberdintasuna[1] | % 9,53 (2011) | ||
Langabezia[1] | % 0 (2013) | ||
Euskara | |||
Euskaldunak | % 63,46 (2010) | ||
Erabilera | % 31,83 (2011) | ||
Datu gehigarriak | |||
Sorrera | 1862ko otsailaren 15a (independentzia) |
Bertako biztanleak urepeldarrak dira.
Izena
Urepele beste hizkuntza batzuetan ere ezagutzen da, hala nola:
- frantsesez: Urepel (/yR'pɛl/ ahoskatua)[3]
- gaztelaniaz: Urepel (/ure'pel/ ahoskatua)
Etimologia
Urepele toponimoa izen gardena da. ur eta epel ("asepel") hitzeten arteko elkarketa da. -e azkena deklinabide ez-etimologikoko elementu bat da, Ipar Euskal Herriko euskalkiei dagokiena. Testuinguruaren arabera, ahoskatzeko, ez ahoskatzeko edo apur bat xurgatzeko aukera dago.[4]
Geografia
Urepele Aldudeko ibarrean dago.
Mugakideak
Ingurune naturala
Urepeleko Errobi udalerriko lurretatik igarotzen da, haren ibaiadar Imiliztegiko erreka (baita bertara isurtzen den Behodeiko erreka), Etxemendiko erreka, Labiaringo erreka, Ahuntzarretako erreka, Soaluzeko erreka (bertara isurtzen den Harriondoko errekarekin batera) eta Lohitzeko errekarekin batera.
Bestalde, herri menditsua da, eta Adi mendia (1 450 m) udalerriko lurretako mendi aipagarriena da.
Klima
Datu klimatikoak (Banka, 1981-2010) | |||||||||||||
---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|
Hila | Urt | Ots | Mar | Api | Mai | Eka | Uzt | Abu | Ira | Urr | Aza | Abe | Urtekoa |
Erregistraturiko tenperatura maximoa (°C) | 22.3 | 29.0 | 33.0 | 35.0 | 36.5 | 41.1 | 40.9 | 42.6 | 37.5 | 35.0 | 28.0 | 24.0 | 42.6 |
Batez besteko tenperatura maximoa (°C) | 11.0 | 12.3 | 15.3 | 16.9 | 20.8 | 23.9 | 25.9 | 26.1 | 23.7 | 19.4 | 14.1 | 11.5 | 18.4 |
Batez besteko tenperatura (ºC) | 6.9 | 7.6 | 10.0 | 11.5 | 15.1 | 18.1 | 20.1 | 20.3 | 17.7 | 14.5 | 9.9 | 7.6 | 13.3 |
Batez besteko tenperatura minimoa (°C) | 2.8 | 3.0 | 4.7 | 6.1 | 9.3 | 12.3 | 14.3 | 14.5 | 11.8 | 9.5 | 5.7 | 3.8 | 8.2 |
Erregistraturiko tenperatura minimoa (°C) | -12.6 | -13.0 | -8.5 | -2.5 | 1.0 | 3.0 | 6.2 | 3.5 | 1.0 | -1.5 | -7.7 | -9.7 | -13.0 |
Batez besteko prezipitazioa (mm) | 187.6 | 159.5 | 158.6 | 181.2 | 131.5 | 84.4 | 74.9 | 84.4 | 115.3 | 152.9 | 212.5 | 201.6 | 1744.4 |
Prezipitazio maximoa 24 ordutan (mm) | 99.0 | 109.0 | 109.5 | 95.7 | 97.0 | 69.0 | 86.7 | 85.2 | 81.0 | 99.0 | 96.5 | 130.1 | 130.1 |
Iturria: Frantziako klimatologia zerbitzua[5] |
Auzoak
- Gaineko Karrika
- Behereko Karrika
- Elhutsea
- Larrategia
- Kintoa
- Tanburinenea
- Harriondoa
- Buztanborda
- Mandabidea
- Antxainioenea
Historia
Urepele, antzina Aldude udalerria besterik ez zena, udalerri independente bihurtu zen 1862ko otsailaren 15ean.[6]
Demografia
1861 | 1866 | 1872 | 1876 | 1881 | 1886 | 1891 | 1896 | 1901 | 1906 | 1911 | 1921 | 1926 | 1931 |
---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|
1030 | 960 | 892 | 815 | 789 | 792 | 741 | 745 | 730 | 724 | 746 | 684 | 733 | 625 |
1936 | 1946 | 1954 | 1962 | 1968 | 1975 | 1982 | 1990 | 1999 | 2006 | 2007 | 2008 | 2013 | 2018 |
615 | 562 | 565 | 573 | 561 | 485 | 459 | 400 | 365 | 349 | 347 | 345 | 305 | 280 |
Grafiko hau ezin da une honetan ikusi, software arazo bat dela eta. Lanean ari gara ahalik eta lasterren grafikoak berriro erakutsi ahal izateko.
Ekonomia
Udalerriko ekonomiaren oinarria laborantza den arren, udalerritik igarotzen diren erreken uraren kalitatea dela-eta, piszikultura esplotazio baten garapena ahalbidetu du.
Politika
Auzapezak
Hasiera | Amaiera | Auzapeza | Alderdia |
---|---|---|---|
1971 | 1977 | Txomin Arrambide | |
1977 | 2008 | Marie-Antoinette Etxebarren | |
2008 | 2020 | Michel Ernaga | |
2020 | karguan | Xole Aire | |
falta diren datuak osatu egin behar dira |
Erakunde publikoak
2017ko urtarrilaren 1era arte, Urepele Garazi-Baigorri herri elkargoaren kide zen. Une horretatik aurrera, Euskal Hirigune Elkargo sortu berriaren parte izatera pasa zen.[7]
Garraioa
Euskal Hirigune Elkargoaren esku dagoen Car Express hiriarteko autobus sareak zerbitzatzen du herria. Guztira, linea batek eskaintzen du zerbitzua.[8]
Kultura
Euskara
Urepeleko euskara[9] Baigorriko hizkera[10] da, nafar-lapurteraren erdiguneko[11] aldaera.
Luis Luziano Bonapartek, 1869an, Aldudeko ibarreko herri guztiak sailkatu zituen, mendebaldeko behe-nafarrera euskalkian, Arberoa eta Ortzaize ibarretan hitz egiten zena.[12]
Koldo Zuazok, 2010ean, Urepelek nafar-lapurtera euskalkian sailkatu zituen.[13]
Urepele kultura popularrean
Urepeleko sortzaile ezaguna Xalbador bertsolaria izan da. Xabier Letek eskaini zion abestian, Xalbadorren heriotzean aski ezagunean, Xalbador "Urepeleko artzaina" gisa identifikatzen du.
2002an, bere Zoramena albumean, Gatibu musika taldeak abesti bat dedikatu zion herriari: Urepele, hain zuzen[14][15].
Ondasun nabariak
- Inharabia, Jabola, Tanburin borda eta Xaliesenea baserriak XVIII. mendekoak dira
- Xalbadorenea baserria
- Ama Birjinaren Jasokundearen eliza 1841. urtekoa da
Urepeldar ospetsuak
- Fernando Aire Etxart Xalbador (1920-1976) bertsolaria.
- Leoni Etxebarren (1924-2014), bertso-jartzailea.
- Gexan Alfaro Lantziri (1941-), idazle, kazetari eta euskaltzain urgazlea.
- Henriette Aire Etxebarren (1943-), euskal idazlea.
- Mixel Aire Etxebarren Xalbador II.a (1944-), bertsolaria.
- Karine Etxeberri (1990-), abeslari, bertsolari eta kazetaria.
- Aire Ahizpak kantariak: Miren, Amaia eta Paxkalin Aire.
- Marie-Antoinette Etxebarren (?), politikaria.
Herri senidetuak
Urepele ondorengo herriekin senidetuta dago:
Irudiak
- Eliza
- Hainbat putreak udalerrian
- Urepeleko Errobiko zubia
- Xalbadorren omenezko harria
- Trinketeko horman jarririk dagoen Xalbadorren bertso bat
Oharrak
- /uʁ̞epele/ ahoskatua (laguntza)
Erreferentziak
Ikus, gainera
Kanpo estekak
Wikiwand in your browser!
Seamless Wikipedia browsing. On steroids.
Every time you click a link to Wikipedia, Wiktionary or Wikiquote in your browser's search results, it will show the modern Wikiwand interface.
Wikiwand extension is a five stars, simple, with minimum permission required to keep your browsing private, safe and transparent.