Remove ads
From Wikipedia, the free encyclopedia
Trevor Charles Rabin (Johannesburg, Hegoafrika, 1954ko urtarrilaren 13a) hegoafrikar musikaria da, 1983tik 1995era Yes britainiar rock progresiboko taldeko gitarrista eta konpositorea izan zelako, eta ordutik, soinu banden konpositore gisa ezaguna.
Trevor Rabin | |
---|---|
Bizitza | |
Jaiotzako izen-deiturak | Trevor Charles Rabin |
Jaiotza | Johannesburg, 1954ko urtarrilaren 13a (70 urte) |
Herrialdea | Hegoafrika Ameriketako Estatu Batuak |
Lehen hizkuntza | ingelesa |
Familia | |
Seme-alabak | ikusi
|
Hezkuntza | |
Heziketa | Parktown Boys' High School (en) |
Hizkuntzak | ingelesa |
Jarduerak | |
Jarduerak | musikagilea, gitarra-jotzailea, soinu banda konpositorea, DJ producer (en) , disko-ekoizlea, kantugilea, estudioko musikaria eta Estudioko musikaria |
Influentziak | Bernard Herrmann, Arnold Schönberg, Ludwig van Beethoven, Maurice Ravel, Edward Elgar eta Piotr Ilitx Txaikovski |
Kidetza | Yes Rabbitt (en) Yes Anderson, Rabin and Wakeman (en) |
Genero artistikoa | Rock progresiboa pop musika rock hard rock jazz fusion (en) |
Musika instrumentua | gitarra giltzadia baxua ahotsa |
Diskoetxea | Capricorn Records Chrysalis RPM Records Voiceprint Records Elektra Records Varèse Sarabande (en) Hollywood Records (en) Jet Records Atco Records One Way (en) |
Sinesmenak eta ideologia | |
Erlijioa | judaismoa |
trevorrabin.net | |
|
Rabin Johannesburgoko (Hegoafrika) musikari familia batetik dator, bere aita Johannesburgoko Orkestra Filarmonikoko biolin-jotzaile nagusia zen. Johannesburgoko eskola publiko batean ikasi zuen, pianoko ikasketa formalak hartuz hamabi urterekin gitarra aurkitu aurretik. Gurasoek rock musikarekiko orientazioa bultzatu zuten, nahiz eta Rabinek bere ibilbide osoan musika klasikoarekiko interesa mantendu. Rabinek Johannesburgoko Unibertsitatean orkestrazioa, moldaketa eta zuzendaritza ere ikasi zituen laburki, Hegoafrikako artista aipagarri askok bezala.
Trevor Rabinen hasierako eraginen artean Arnold Schönberg, Tchaikovski, Cliff Richard eta The Shadows, The Beatles eta Jimi Hendrix izan ziren. Rock progresibo eta gogorrari ere heldu zion bere eskolako lehen taldeekin: The Conglomeration eta Freedom's Children. Azken taldea musikari helduagoek osatzen zuten eta haien abestiek Hegoafrikako gobernuaren apartheid politika zalantzan jartzen zuten. Garai berean, Rabin abeslari, gitarrista eta saioko baxu jotzaile garrantzitsua bihurtu zen, Hegoafrikako jazz talde askorekin jotzen. Rabinek 19 urte bete zituenean Hegoafrikako armadan bere betebeharra bete zuen, eta bertan entrenamendu sailean aritu zen.
1974an, Trevor Rabinek bere lehen talde nagusia sortu zuen, Rabbitt Neil Cloud-ekin (bateria), Robot Ronnie-rekin (baxua) eta Duncan Faure-rekin (teklatuak, gitarra eta ahotsa) batera. Rabbitt egiaz urtebete lehenago hasi zen, Rabinek soldadutza egin zuen garaian, baina 1975ean ahoz aho ezaguna egin zen Johannesburgeko "Easy Club" -en eskaini zuten kontzertuarekin. Bere lehen singlea 1975ean kaleratu zuten, Jethro Tull-en "Locomotive Breath " abestiaren bertsio bat zen eta gero bere lehen albumean agertuko zen, Boys Will Be Boys, Trevor Rabinek idatzitako abesti original bikainak zituena.
Rabbitt-en bigarren diskoa, A Croak and a Grunt in the Night, 1977an kaleratu zen. Trevor Rabinek Hegoafrikako saria irabazi zuen diskoan egindako koprodukzioagatik. Estatu Batuetan Capricornekin grabaketa eta banaketa akordioa lortu zuten azkar, baina Rabbitt-ek ezin izan zuen atzerrira bidaiatu Hegoafrikaren aurkako apartheid politikek nazioartean ukatu ziotelako. Ondorioz, Trevor Rabinek herrialdea uztea erabaki zuen. Trevor Rabin gabe disko bat grabatu ondoren, Rabbitt urte berean desegin zen.
1978an Londresera emigratu ondoren, Trevor Rabinek bere bakarkako lehen diskoa, Beginnings, grabatu zuen, Trevor Rabin izenarekin kaleratu zena, kanta zerrenda zertxobait desberdinarekin. Abesti batzuek Rabbitt-en izandako garaia gogoratzen zuten bitartean, oro har, Rabinen soinua pixka bat estilizatuagoa zegoen etorkizuneko lorpenak nolakoak izango ziren aurreratuz.
Seamless Wikipedia browsing. On steroids.
Every time you click a link to Wikipedia, Wiktionary or Wikiquote in your browser's search results, it will show the modern Wikiwand interface.
Wikiwand extension is a five stars, simple, with minimum permission required to keep your browsing private, safe and transparent.