Kataluniako garraio enpresa From Wikipedia, the free encyclopedia
Transports Ciutat Comtal (Transports Ciutat Comtal SA izen ofiziala, Konde-Hiriko Garraioak euskaraz, TCC laburtua) errepide bidezko bidaiarien garraioan aritzen zen Katalunian, Moventia enpresaren filiala.
Transports Ciutat Comtal SA | |
---|---|
Aerobús de Barcelonako A2 linearen autobusa | |
Akronimoa | Transports Ciutat Comtal |
Mota | Sozietate anonimoa |
Sektorea | Garraioa |
Sorrera | 1991 |
Langileak | 150 |
Enpresa nagusia | Moventia Transports Metropolitans de Barcelona |
Webgunea | www.moventis.ca |
Enpresa 1991an sortu Kataluniako garraioak kudeatzeko, Transports Metropolitans de Barcelona (Bartzelonako metroaren emakidaduna) eta Moventia.
2009ko azaroaren 2an, Eskualdeko Hiri Garraioaren emakida Transports Ciutat Comtal enpresari esleitu zitzaion, TCC laburtua, Moventisen filial bat dena 10 urterako.[1]
Urte bereko abenduaren 28an, Iruñerriko II. Garraio Plana zela eta, Berriobeiti, Berriogoiti eta Olloki herrietara zabaldu zen sarea, linea berriak sortuz eta beste batzuk zabalduz. Horrez gain, ordainketa-bidea ordeztu, ustiatzen laguntzeko sistema ezarri eta hiri-altzariak berritu ziren (markesinak eta gelditzeko zutoinak). Azken berritze horrekin, denbora errealeko informazioa duten pantailak sartu zituen Mankomunitateak; "Zure Billabesa" (gaztelaniaz: "Tu Villavesa") aplikazioan ere kontsulta daiteke informazio hori.[2]
2011ko abuztuan, Iruñerrian zerbitzua eskainiko duen lehen autobus guztiz elektrikoa jarri zuten martxan, "Pilavesa" ezizenez ezaguna. Bere kategoriako lehen ibilgailua da (11,8 metroko luzera eta 61 bidaiarirentzako edukiera), Nafarroako Gobernuaren eta Foton Motor multinazional txinatarraren arteko lankidetza-hitzarmenaren emaitza. Europan hiri-zerbitzurako proban jarriko da, eta Foru Gobernuak finantzatuko du, Nafarroan ibilgailu elektrikoa sustatzeko laguntzen deialdiaren bidez.[3]
2013ko maiatzean, autobus hibrido-elektrikoak ezartzeko probak egiten hasi ziren, eta 2015eko uztailean agertu ziren lehen aldiz sarean. 2016ko abenduan, beste esperientzia pilotu bat izan zen, oraingoan biogasarekin, Eskualdeko Hiri Garraioaren sarean.[4]
Beste proba pilotu bat, Wi-Fi konexioarena, 2019ko urtarrilaren 30etik aurrera hasi zen garatzen 18 linean. Linea honi 9 linea jarraitu zitzaion, gainera beste proba pilotu baten emaitza izan zena, %100 elektrikoa zen autobusarena. 2019ko martxoaren 22tik aurrera, 9 lineako autobusak elektrikoak dira eta, gainera, Wi-Fi konexioa dute.[5][6]
Gainera, gaur egun Iruñerriko Mankomunitateko flotako autobus guztiak ezinduentzat egokituta daude, eta ikur honekin seinaleztatzen dira .
Transports Ciutat Comtal enpresari emandako kontzesioa 2019ko urriaren 31n amaitzen zen, eta, beraz, 2018tik aurrera, kontzesioa lizitatzeko lehiaketa prestatzen ari zen mankomunitatea. Hala eta guztiz ere, gobernua eta batzar mankomunatua aldatu egin zirenez prozesuaren ondorioz, mankomunitateak urriaren 28tik 14 eta 24 hilabete bitartean luzatu zion TCC enpresari kontzesioa.[7]
Enpresak Veolia eta La Montañesatik jasotako Eskualdeko Hiri Garraioa kudeatzen du 2009tik 2019ra arte, baina kontratua beste urtebetez luzatu da emakiden lehiaketa egin ahal izateko.
Gainera, beste garraio-sare batzuk kudeatzen ditu Katalunian:
Seamless Wikipedia browsing. On steroids.
Every time you click a link to Wikipedia, Wiktionary or Wikiquote in your browser's search results, it will show the modern Wikiwand interface.
Wikiwand extension is a five stars, simple, with minimum permission required to keep your browsing private, safe and transparent.